[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Sabbat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau juduen larunbatari buruzkoa da; heavy-metal musika taldeari buruzkoa beste hau da: «Black Sabbath».
Sabbaterako mahaia: argimutilak, kidux kopa eta hala ogiarentzat estalkia.

Sabbat edo Sabbath (hebreeraz: שַׁבָּת‎, ʃa'bat ahoskatua, eusk. atsedenaldia edo etena) juduen astearen zazpigarren eguna da.[1] Juduen asteko atseden eguna da,[1] Jainkoaren gurtzari eskaintzen dioten eguna, alegia, larunbata edo zapatua. Berez, ostiraleko iluntzetik larunbateko iluntzeraino irauten du.

Sabbata Mendebaldeko kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitza greko (sabbatton) eta latin (sabbatum) hizkuntzetara igaro zen, eta azken horretatik hizkuntza erromanikoetara. Mendebaleko euskarak ere jaso zuen hitza latinetik: zapatu.

Erdi Arotik aurrera, sorginen bilkurekin lotu zituzten sabbateko ospakizunak juduen aurka zeuden kristauek, eta kutsu hori gorde du egun arte hitz horrek Mendebaleko literaturan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Hirsch, Emil; Jacobs, Joseph; Greenstone, Julius H. «Sabbath» www.jewishencyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.