Sonic Boom
Sonic Boom | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kiss taldearen estudioko albuma | ||||||||||
Argitaratze data | 2009ko urriaren 6a | |||||||||
Grabazioa | 2007-2009 Conway Recording Studios, Hollywood, Kalifornia | |||||||||
Musika mota | Hard rock | |||||||||
Iraupena | 43:07 | |||||||||
Hizkuntza | Ingelesa | |||||||||
Diskoetxea | Kiss Records, Universal, Roadrunner | |||||||||
Ekoizpena | Paul Stanley, Greg Collins | |||||||||
Kiss taldearen kronologia | ||||||||||
|
Sonic Boom Kiss taldearen estudioko 19. albuma da, eta lehenengoa 11 urtetan, 2009ko urriaren 6an argitaratua.[2]
Album hau Hollywood, Los Angeles, Kaliforniako Conway Recording Studiosetan grabatua izan zan; Paul Stanleyk eta Greg Collinsek ekoiztu zuten. [3] Diska aurkezteko Sonic Boom Over Europe bira egin zuten Europan, Alemaniako Rock am Ring festibalean buru izanik, eta Hottest Show On Earth bira AEBn, Kanadan eta Hego-Amerikan, 2010 urtean zehar.
Portadako irudia Michael Doret artistak diseinatu zuen. Lehenago ere Kissekin lan egin zuen eta 1976ko Rock and Roll Over diskaren portada ere diseinatu zuen.[4]
Diska AEBn eta Kanadan Wal-Marten bidez bakarrik banatuko da,[2] hiru diskako sorta moduan salduz, album barria, Kiss Klassics diska (bergrabatutako Kiss klasikoek osotutako diska, Japonian Jigoku-Retsuden moduan argitaratu zena) eta Kiss Alive/35 World Tour biran 2009ko apirilaren 5ean Buenos Airesen grabatutako zuzenezko sei kanta dituen DVDa barne. Albuma digipak moduan saldu zuten 20 orrialdeko liburuxka bategaz. Diskaren lehenengo singlea "Modern Day Delilah" izango zela anuntziatu zuten taldearen web ofizialean.[5] Diska 180 gramoko binilo moduan ere argitaratu zen, 5 kolore desbardinetan (gorria, berdea, beltza, urdina eta morea) kolore bakoitzeko 1000 kopia soilik argitaratuz.[6]
"Hot and Cold" abestia Gene Simmonsen lehenengo taldeko (Bullfrog Bheer) "Rotten to the Core" abestiaren birmoldaketa bat da.
Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Modern Day Delilah
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Modern Day Delilah" Sonic Boomeko single nagusi moduan aurkeztua eta argitaratua izan zen 2009 abuztuaren 19an irratirako. Abesti hau Kissen lehenengo single merkaturatzea izan zen 11 urtetan, azkenengoa "You Wanted the Best" izanik, 1998ko Psycho Circus albumetik ateratakoa. Abestiak kritikarengandik eta zaleengandik iritzi positiboa jazo du, eta taldearen 70. hamarkaldiko lanarekin konparatua izan da.[3][7] Kiss Alive/35 World Tour biratik aurrera, kontzertuetan jo dute abestia.
Abestiaren bideoklipa interneten agertu zen abenduaren lehenengo egunetan, eta ofizialki aurkeztua 2009ko abenduaren 9an Yahoo!ren bidez. Bideoa Detroiten zehar dabiltzan Kisseko taldekide erraldoien irudiz eta Kissen kontzertuetako irudiz osotuta dago. 2009ko abenduaren 3an bideoa Scuzz katearen "Most Rockin: Viewer Request Show" zerrendetako lehenengo postura igo zen.
Singlea Guitar Hero 5 eta Band Hero bideo-jokoeterako deskarga modura agertu zen 2009ko azaroaren 19an, "I Was Made for Lovin' You" eta "Lick It Up" abestiekin batera.[8]
Modern Day Delilah Billboard Rock zerrenden 50 postura heldu zen.[9]
Abesti hau Sonic Boom Over Europe Tour eta Hottest Show On Earth Tour biretako hasierako abesti moduan erabili zuten.
Say Yeah
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abestia Kiss Alive/35 World Tour biran zehar kontzertuetan jotzen hasi zuten. Geroago, Facebook bidez eman zuten kontzertu batean, "Say Yeah" Sonic Boomeko bigarren singlea izango zela esan zuten. Azkenean, abenduaren 5ean esan zuten singlea irratietan ematen hasiko zutela abenduaren 8an.[10] Singlea 2010eko urtarrilaren bigarren astean plazaratu zuten Argentinan. "Say Yeah" abestiak Errusiako irrati zerrenda batean 1. postua lortu zuen 2010eko otsailaren 5ean, 11. postuan hasi ondoren.
Never Enough
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010eko ekainean "Never Enough" aurkeztu zuten Sonic Boomeko irrati single barri moduan, KISSOnline.com webgunean. Laster sartu zen Mainstream Rock irratiko zerrendetan 30. postura helduz gainera. Hala ere, taldeak ez zuen bere 2010eko biran sartu.
Zerrendako postuak eta salmentak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sonic Boom 2, postuan hasi zen Billboard 200 zerrendan, 108.134 kopia salduz lehenengo astean.[11] 2. postu hori taldeak inoiz lortutako posturik altuena izan zen, 1998ko Psycho Circusek lortutako 3. postua gaindituz.[11] It debuted at # 1 on Billboard's Top Rock Albums, Independent Albums and Hard Rock albums and #5 on the Top European Albums Chart.[12]
2010eko martxoan, Sonic Boomek 490.000 kopia saldu ditu Amerikako Estatu Batuetan. [Citation Needed] On January 9, 2010eko urtarrilaren 9an, Sonic Boom urrezko diska bihurtu zen Norvegian, 15.000 kopia saldu eta gero.[13]
Abesti zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sonic Boom | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Znbk. | Izenburua | Idazlea(k) | Ahotsa | Iraupena | |||||
1. | "Modern Day Delilah" | Paul Stanley | Stanley | 3:36 | |||||
2. | "Russian Roulette" | Gene Simmons, Stanley | Simmons | 4:32 | |||||
3. | "Never Enough" | Stanley, Simmons, Tommy Thayer | Stanley | 3:26 | |||||
4. | "Yes I Know (Nobody's Perfect)" | Simmons | Simmons | 3:01 | |||||
5. | "Stand" | Stanley, Simmons | Stanley, Simmons | 4:47 | |||||
6. | "Hot and Cold" | Simmons | Simmons | 3:34 | |||||
7. | "All For the Glory" | Stanley, Simmons | Eric Singer | 3:50 | |||||
8. | "Danger Us" | Stanley | Stanley | 4:21 | |||||
9. | "I'm an Animal" | Stanley, Simmons, Thayer | Simmons | 3:45 | |||||
10. | "When Lightning Strikes" | Thayer, Stanley | Thayer | 3:42 | |||||
11. | "Say Yeah" | Stanley | Stanley | 4:23 |
2. Diska
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurretik Japonian bakarrik Jigoku-Retsuden moduan argitaratua.
Kiss Klassics | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Znbk. | Izenburua | Idazlea(k) | Ahotsa | Iraupena | |||||
1. | "Deuce" | Gene Simmons | Gene Simmons | 3:08 | |||||
2. | "Detroit Rock City" | Paul Stanley, Bob Ezrin | Paul Stanley | 3:57 | |||||
3. | "Shout it Out Loud" | Stanley, Simmons, Ezrin | Stanley, Simmons | 2:54 | |||||
4. | "Hotter Than Hell" | Stanley | Stanley | 3:10 | |||||
5. | "Calling Dr. Love" | Simmons | Simmons | 3:26 | |||||
6. | "Love Gun" | Stanley | Stanley | 3:14 | |||||
7. | "I Was Made for Lovin' You" | Stanley, Vini Poncia, Desmond Child | Stanley | 4:42 | |||||
8. | "Heaven's on Fire" | Stanley, Child | Stanley | 3:24 | |||||
9. | "Lick It Up" | Stanley, Vinnie Vincent | Stanley | 3:56 | |||||
10. | "I Love It Loud" | Simmons, Vincent | Simmons | 4:09 | |||||
11. | "Forever" | Stanley, Michael Bolton | Stanley | 3:53 | |||||
12. | "Christine Sixteen" | Simmons | Simmons | 2:59 | |||||
13. | "Do You Love Me?" | Stanley, Ezrin, Kim Fowley | Stanley | 3:39 | |||||
14. | "Black Diamond" | Stanley | Eric Singer, intro by Stanley | 4:20 | |||||
15. | "Rock and Roll All Nite" | Stanley, Simmons | Simmons | 2:49 |
3. Diska
[aldatu | aldatu iturburu kodea]DVD - Live in Buenos Aires
- "Deuce"
- "Hotter Than Hell"
- "C'mon and Love Me"
- "Watchin' You"
- "100,000 Years"
- "Rock and Roll All Nite"
Langileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Paul Stanley – ahotsa, gitarra erritmikoa
- Gene Simmons – ahotsa, baxua
- Tommy Thayer – gitarra nagusia, ahotsa
- Eric Singer – bateria, ahotsa
Argitalpen historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialdea | Data |
---|---|
Italia | 2009ko urriaren 2a |
Europa | 2009ko urriaren 5a |
Ameriketako Estatu Batuak | 2009ko urriaren 6a |
Australia | 2009ko urriaren 23a |
Album zerrendak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zerrenda (2009) | Hasierako posizioa |
---|---|
Billboard 200[11] | 2 |
Billboard Hard Rock Albums[14] | 1 |
Billboard Rock Albums[14] | 1 |
Billboard Independent Albums | 1 |
Top European Albums Chart[12] | 5 |
Norwegian Albums Chart | 2 |
Swedish Albums Chart | 2 |
Czech Albums Chart | 3 |
German Albums Chart[15] | 4 |
Austrian Albums Chart | 6 |
Finnish Albums Chart[16] | 7 |
Ukrainian Albums Chart | 7 |
Italian Albums Chart | 10 |
Switzerland Albums Chart | 12 |
Holland Albums Chart | 13 |
Romanian Albums Chart | 19 |
Australian ARIA Albums Chart[17] | 22 |
Slovak Albums Chart | 23 |
UK Albums Chart | 24 |
Danish Albums Chart[18] | 24 |
French Albums Chart[19] | 31 |
Spanish Albums Chart | 32 |
Greek Albums Chart | 38 |
Belgium Albums Chart | 40 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.kissonline.com/stream/article/display/id/18409
- ↑ a b Graff, Gary. "Kiss Makes Sonic Boom Set a Wal-Mart Exclusive". billboard.com. August 17, 2009.
- ↑ a b Appleford, Steve. "Kiss “Born Again” With Walmart’s “Sonic Boom”: Band Talks New LP". Rolling Stone. August 17, 2009
- ↑ > News > Michael Doret On The New Kiss Cover. Kissonline.Com (Noiz kontsultatua: 2010-03-26).
- ↑ name="http://www.kissonline.com"
- ↑ Facebook (Noiz kontsultatua: 2010-03-26).
- ↑ Kreps, Daniel. (2009-06-22). Kiss “Days From Finishing” New Album, Walmart Deal In the Works. Rolling Stone.
- ↑ Guitar Hero® KISS DLC Pre-Release trailer. YouTube 2009-11-16 (Noiz kontsultatua: 2010-03-26).
- ↑ KISS Chart History. Allmusic (Noiz kontsultatua: 2010-04-23).
- ↑ "Kiss releases second Sonic Boom single"
- ↑ a b c Caulfield, Keith and Monica Herrera. "Michael Buble Beats Kiss on Billboard 200". billboard.com. October 14, 2009.
- ↑ a b http://www.billboard.com/#/charts/european-albums
- ↑ KISS - Sonic Boom Goes Gold In Norway
- ↑ a b Top Rock Music, Rock Music Albums & Rock Music Artists Charts. Billboard.com (Noiz kontsultatua: 2010-03-26).
- ↑ [1]
- ↑ yle.fi. YLEX (Noiz kontsultatua: 2010-03-26).
- ↑ Australian Record Industry Association. Ariacharts.com.au (Noiz kontsultatua: 2010-03-26).
- ↑ Denmark - Top Albums Chart. Allcharts.org (Noiz kontsultatua: 2010-03-26).
- ↑ Tops : Johnny et Jena Lee n°1 des ventes. Chartsinfrance.net (Noiz kontsultatua: 2010-03-26).