[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Somapura Mahavihara

Koordenatuak: 25°01′52″N 88°58′37″E / 25.0311°N 88.9769°E / 25.0311; 88.9769
Wikipedia, Entziklopedia askea
Somapura Mahavihara
পাহাড়পুর বৌদ্ধবিহার
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Bangladesh
Bangladeshko bibhagRajshahi
Bangladeshko barrutiaNaogaon District
Upazila of BangladeshBadalgachhi Upazila
Koordenatuak25°01′52″N 88°58′37″E / 25.0311°N 88.9769°E / 25.0311; 88.9769
Map
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii) eta (vi)
Erreferentzia322
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-ematea1985 (IX. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Mahavihara Somapura munduko vihara edo tenplu budista ospetsuenen artean dago. Naogaonen dago, Bangladeshen. Unescoren Gizateriaren Ondarearen partea da 1985etik. Lekuak monasterio budista zabal baten hondakinak babesten ditu, Somapura Mahavihara, 27 hektarea hartzen dituena. Gune intelektual garrantzitsua zen, ez bakarrik budistentzat, baita jainistentzat eta hinduistentzat ere.

Egitura karratua du: 177 gelaxka, monjeek meditatzeko erabiltzen dituztenak, eta estupa bat erdian. Halaber, hainbat estupa daude multzoan, bai eta hainbat tailadun santutegiak, buztin egosizko plakak, harrizko eskulturak, inskripzioak eta grabatuak, etab.

Indusketek zigilu bat aurkitu duten testu honekin: Shri-Somapure-Shri-Dharmapaladeva-Mahavihariyarya-bhiksu-sangghasya. Horren arabera multzoa Dharmapala (781-821 inguruan) erregeak altxatu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]