[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Sokoto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sokotoko estatuaren kokapena Nigerian

Nigeriako ipar-mendebaleko estatua. 102.535 km2 (Nigeriako bigarren estatua da eremuari dagokionez) eta 4.392.391 biztanle (1991). Lurralde idorra da (basamortu-lurraldea Nigerreko mugan), eta sabanako landareak eta zuhaixka arantzadunak dira landare ugarienak. Nekazaritza da ekonomia-jarduera nagusia.

Fulanien eta hausen jihad edo erlijio-gerren ondoren, fulanien esku geratu zen Sokotoko lurraldea (1808), eta fulanien inperio handia eratu zen. 1903an britainiar gudarosteek fulaniak menderatu zituzten, eta inperioa Nigeria iparraldeko babespeko herrialdearen parte bihurtu zen. Nigeriak independentzia eskuratu zuenean, Nigeriako Iparraldeko eskualdea osatu zuen, eta Ipar-mendebalekoa 1967tik aurrera. Gaur egun, Sokotoko estatuak fulanien inperioko emirerri handienak izan ziren Sokoto eta Gwandu emirerriak eta Kontagore emirerria izan zen lurraldearen iparraldea hartzen ditu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]