[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Sozializazio

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Gizarteratze hitzak artikulu honetara dakar. Lanbide heziketako ikasketak gaitzat dituen artikulua beste hau da: Gizarteratzea (Lanbide Heziketako ikasketak).
Artikulu hau kontzeptu antropologiko, soziologiko eta psikologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sozializazio (argipena)».
Sozializazio-prozesua eragile esanguratsuekin elkarrekintzan gertatzen da.

Sozializazioa edo gizarteratzea[oh 1]norbanako bat gizartean bizitzean jasotzen duen eraketa- eta moldaketa-prozesua da, bereziki norbanakoaren ekintza autonomoei eta haren gizarte integrazioari dagokionean. Sozializazio-agenteak norbanakoa harremanetan sartzen pertsona eta erakundeak dira, haiengandik balioak eta arauak jasotzeko, hala nola, familia, eskola eta hedabideak. Sozializazio-prozesuak bizitza osoan dago indarrean, baina ezaugarri ezberdinekin; lehen mailako sozialiazioan nortasuna (generoa, kasu), hizkuntza eta gizarteko beste elementu nagusiak jasotzen dira, eta haurtzaroan garatzen da, gurasoengandik eta eskolan bereziki; bigarren mailako sozializazioan, berriz, arau eta balio espezifikoagoak jasotzen dira, lanbide bat garatu edo ideologia politiko jakin bat hartzean adibidez, eta erakundeak eta adin berekoak dira horren agente nagusiak.[1][2]

Sozializazioa oso lotuta dago garapenaren psikologiarekin[3]. Gizakiak esperientzia sozialak behar ditu bere kultura ikasteko eta bizirauteko[4]. Sozializazioak bizitza osoan zehar ikasteko prozesu osoa adierazten du funtsean, eta eragin nagusia da helduen zein haurren portaeran, sinesmenetan eta ekintzetan[5].

Sozializazioa, kultura eta giza-egitura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurrari erakutsi egiten zaio giza-egitura jakin bat onartzen. Gizartearen jarraipena posible da klase guztietako jendeak interiorizatu egin dituelako ohiturak, aktitudeak, pentsamoldea eta hizkuntza aurreko belaunaldiarengandik.

Sozializazio moduak aldakorrak dira aspektu batzuen baitan; horregatik, ondorioak askotarikoak dira. Interiorizazioari esker kulturala den horrek naturala dirudi. Gizarte modernoetan ezagunak dira sozializazioaren gailurra ospatzeko errituak; adb: unibertsitate titulua.

Teknikoki aurreratutako gizarteetan agente sozializatzaile tradizionalei eta transmisio kulturalari agente berriak gehitu zaizkio: informazio gehiena bide inpertsonal eta teknikoen bidez igortzen da. Baina komunikabide bakoitzaren atzean pertsonak, alderdiak eta taldeak daude, interes eta iritzi jakin batzuekin, eta gainontzekoetan erantsi nahi dituzte helburu propioak lortzeko.

Agente sozializatzaileak:

1.- Gurasoak, familia, eskola, eta ingurua (super-ni)

2.- Soldadutza; kanpokoari aurre egiten dion gizakiaren jarrera erregulatzen duen kontzientzia (ni)

3.- Asetzen duten energia biologiko iturriak (haiek)

Sozializazioa eta ekintza soziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parsonsen esanetan, ekintza sozialak beti arazo bat eragiten du norbanakoarentzat, eta hori konpondua dago parte den taldearen balio-sistemaren bidez. Balio horiek bideratu egiten dute norbanakoa une bakoitzean bide jakin bat hartzeko. Norbanakoak bere ekintza sozialetan aukeratu egin behar du polaritate kultural batzuen artean (pattern variables):

1. Gaitasuna-exekuzioa: balioak erantsiak dira eta horrela norbanakoak jakiten du noiz jarri arreta pertsina edo talde bat denari edo egiten duenari. Estigma diskriminatorio guztiek dute erantzuna bertan.

2. Unibertsalismoa-partikularismoa: Gizakiak ekin dezake moralitate kriterio unibertsal baten arabera, edota kriterio partikularistaren arabera.

- Unibertsalismoa morala: guztiok ditugu oinarri batzuk, hizkuntza, etnia, erlijio edo familiaren gain.

- Partikularismoa: alde edo kontra ekin diezaiokegu kategoria jakin bati.

3. Afektibitatea-neutraltasuna: neutraltasun afektiboaren jarrera jakina, pasioaren baitan dagoen jarreraren aurkakoa.

4. Hedakuntza-zehazpena: jarrera hedatua elkarbizitzaren hainbat aspektutan aplikatzen da. Askotan zerbitzu eskaintza ematen da kontratu baten arabera, ekintza soziala mugatzen duena.

5. Autoorientazioa-taldekako orientazioa: ekintza soziala interesen etekina lortu nahian dago bideratuta. Taldearenganako orientazioak ez du esan nahi horrenganako eskaintza altruista egitea. Negozio kapitalisten munduan bakoitzaren etekina ekintza sozialen kriterio bakarra da. Puntu hauek talde guztietan daude hainbat mailatan, eta hainbat konbinazioetan. Mugakide guztiek dira bateragarriak, ekintza soziala materializatuko den eremuaren arabera. Zenbat eta konplexuagoa izan zibilizazio bat, orduan eta balio kontrajarriagoak aurkituko dira bertan.

Errealitate kulturalaren dimentsioak: komunioa, domeinua eta berrikuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badago sorkuntza kulturala ezaugarri objektiboak eta subjektiboak barneratzen dituen mundua. Antzinako filosofoek bi mundu bereizten zituzten (errealitate duala):

- kontzientzia subjektiboa.

- Kanpoko mundua

Karl Popperrek errealitatearen hiru mundu bereizten ditu:

1.- gauza fisikoak

2.- kontzientzia (pentsamendua)

3.- giza-pentsamenduaren objektibatutako produktuak (teoriak, ideiak, zientzia...). Hirugarren horretan dago kultura, pentsatzeko ekintzak sortua.

3 mundua posible da bakarrik 2 munduarengatik kontzienteki hautematen denean, autonomia du ezaugarri, gizakiak 1 munduaren bidez islatzen dutelako. Kultura gordeta eta gauzatua dago 1 munduan, baina 2 munduan pentsatua eta sortua. Girdetako kultura hori emaitza sinesterrazgarria da ulertzeko 3 mundua dimentsio objektiboa dela.

Kritika posible izango da hizkuntza objektibatua izan denean. Idatzitako (gordetako) kulturari esker ekintza kritikoak baimendu egiten du gure prozesuen mundua, horretan dago pentsamendua islatuta sinbolo objektibizatuen sarean.

Kulturak hiru dimentsio ditu:

1.- Komunioa: elementu hau unibertso sinbolikoan elkarbanatzen da. Horren bidez egiten da kultura bat komunitate. Kultura bat partehartze unibertsoa da.

2.- Hierarkia (domeinua): egitura berdintasun ezaren, pribilegioaren eta boterearen araberakoa da. Ordena bertikala da. Estamentu batzuek eskari kulturala esplotatzen dute, baita manipulatu ere. Lehen eta bigarren dimentsioak tentsioan bizi dira etengabean.

3.- Dinamika (berrikuntza): momentuko kulturan bere baitako jendeak osagai berriak eranstean ematen da: asmakizun materialak, eta ideia abstraktuak; horrela, kultura aldatu egiten da. Berrikuntzek aurreko bi dimentsioak indartu edo deuseztatu ditzake. Ezin da ekidin berrikuntza, nahiz eta zenbait talde interesatu saiatu berrikuntza oztopatzen.

Sozializazio egokirik gabeko gizakien adibideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan bi formak agertzen dira: sozializazio eta gizarteratze. Euskalterm terminologia-bankuan sozializazio soilik proposatzen da. Azkenik, Zehazki Hiztegian gizartekoitze agertzen da.
  • (Gaztelaniaz) GINER, S.: La cultura y el proceso de socialización (1997), Sociología, Península.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Diccionario de sociologia» Alianza Editorial: 781..
  2. (Frantsesez) Martuccelli, Danilo; Dubet, François. «Théories de la socialisation et définitions sociologiques de l'école» Revue française de sociologie.
  3. Billingham, M. (2007) Sociological Perspectives p.336 In Stretch, B. and Whitehouse, M. (eds.) (2007) Health and Social Care Book 1. Oxford: Heinemann. ISBN 978-0-435-49915-0
  4. Macionis, John J., and Linda M. Gerber. Sociology. Toronto: Pearson Canada, 2011. Print.
  5. MLA Style: "socialization." Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Student and Home Edition. Chicago: Encyclopædia Britannica, 2010.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]