[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Nyuserra-Iny

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nyuserra-Iny

6. pharaohs of Fifth Dynasty of Egypt (en) Itzuli


Shepseskara - Menkauhor
Faraoi


Neferefra-Isi - Menkauhor
Bizitza
JaiotzaK.a. XXV. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 2430 ( urte)
Hobiratze lekuaPyramid of Nyuserre Ini (en) Itzuli
Familia
AitaNeferirkara
AmaKhentkaus II
Ezkontidea(k)Reptynub (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaEgiptoko V. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Find a Grave: 47798068 Edit the value on Wikidata

Nyuserra-Iny Egiptoko V. dinastiako faraoi bat izan zen, K. a. 2420 eta K. a. 2380 bitartean gobernatu zuena Jürgen von Beckerathen arabera.

Neferirkara Kakai eta Khentkaus II.aren balizko semea zen, Reput-Nebu eta Khentikusekin ezkondua egon zen eta bere semea Khamerernebti izan zen.

Sexto Julio Afrikanok Manetoni kopiatuz, Rathures deitzen du eta 44 urteko erregealdia ematen dio. Bere Eguzki Tenpluaren idazkunen arabera 30 urteko erregealdia izango zuen agian. Zati askotan kaltetua dagoen Turineko Errege Kanonak 10 urte baino gehiagoko erregealdia erakusten du. Abidoseko Errege Zerrendan Nyuserra bezala erregistratua dago.

Bere erregealdian eguzkiaren gurtzak bere dizdirarik handiena izan zuen eta goi funtzionarioek botere asko lortu zuten, hilobi handi eta ondo apaindutakoetan lurperatuak izanik.

Nyuserrak Punt lurraldearekin komertziatu zuen, Gebel el-Asreko gneiss meatzeak eta Uadi Magharako turkesa meatzeak esplotatzea agindu zuen eta Sinain eta libiarren aurkako kanpainak antolatu zituen.

Bere Eguzki Tenplua Abu Guraben (Abusirretik iparraldera) eraikitzea agindu zuen, V. dinastiako tenplurik handiena eta erabat harriz eraikitako bakarra.

  • Eguzki Tenplua, 20 metroko idulki baten gainean dagoen 36 metroko obelisko batekin, harzurizko aldaredun patio bat, ofrenda kapera, Urtaroen Ganbera (Nyuserraren irudikapenekin Heb Sed jaian, urtaroen eta Egiptoko eskualdeenak), eguzki txalupa handi bat eta biltegiak.
  • Haraneko tenplua galtzadara iristeko arkupe monumental bat zen harresi sendoko barruti baten barnean.
  • Galtzada (100 metro inguruko luzera duena) bi tenpluen artean.

Hil Multzo bat eraiki zuen Abusirren, bere piramideak osatutakoa, baita hil tenplu bat ere, galtzada baten bidez Haraneko tenpluarekin lotua.

  • Piramidea, 52 metroko altuera duena eta kareharriz egina, Abusirren eraikitako azkena, hil ganberarekin eta gurtza piramide batekin.
Nyuserraren piramidea Abusirren.
  • Hil tenpluak (piramidetik ekialdera) papiro formako kapiteldun granitozko zutabeekin arkupetutako patio bat eta izarrez apainduriko sabai bat zituen, harzurizko aldare bat, kaperak eta biltegiak.

Nyuserrak Neferirkara-Kakairen Haraneko Tenplua bereganatu zuen eta Sahuraren Eguzki Tenpluko blokeak berrerabili zituen.

Bere garaiko testigutzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Shepsep-ib-Ra izeneko piramidearen eta Eguzki Tenpluaren multzoa, Abu Guraben
  • Idazkunak Uadi-Magharan (Sinai) (Gardiner/Peet/Cerný)
  • Faienzazko plaka Satisen tenpluan, Elefantina (Dreyer)
  • Biblosen aurkitutako objektua (Dunand)
  • UC11103 zigilua (Petrie Museoa)


Aurrekoa
Neferefra-Isi
Egiptoko faraoia
Egiptoko V. dinastia
Ondorengoa
Menkauhor

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]