Nina Boucicault
Nina Boucicault | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1867ko otsailaren 27a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Londres, 1950eko abuztuaren 2a (83 urte) |
Familia | |
Aita | Dion Boucicault |
Ama | Agnes Kelly Boucicault |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
Nina Boucicault (Londres, 1867ko otsailaren 27a – ibidem, 1950eko abuztuaren 2a) ingeles aktorea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dion Boucicault irlandar antzerkigilearen eta Agnes Kelly Robertson eskoziar aktorearen alaba zen[1]. Hiru neba eta bi ahizpa zituen: Dion William (1855-1876), Dion Jr., Aubrey, Eva eta Patrice.
Louisvilleko Opera Housen debutatu zuen, eta umetan aitarekin batera aritu zen antzerkian[2]. 1892an, Kitty Verdun antzeztu zuen Charley's Aunt komedian[3], eta 1904an Peter Pan izen bereko antzezlanean, Duke of York's Theatren[4]. 1927an erretiratu zen antzerkitik, baina 1935ean eta 1936an Frolic Wind and Waste-n antzeztu zuen. Hainbat filmetan parte hartu zuen[5].
Hiru aldiz ezkondu zen: lehenengo G. D. Pitmanekin, geroago E. H. Kellyrekin, eta azkenik Donald Innes-Smithekin[6].
Hamilton Roaden hil zen (Ealing, Londres)[5].
Filmografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia[7] |
---|---|---|
1923 | Paddy the Next Best Thing | Blake andrea |
1924 | Miriam Rozella | Rozella andrea |
1933 | This Week of Grace | Swinfordeko kondesa |
1935 | Oh, What a Night | Althea Gregory |
1936 | Juggernaut | Mary Clifford |
1938 | Strange Boarders | Anstruther andrea |
Follow Your Star | Tee andrea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Nina Boucicault» Oxford Reference (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).
- ↑ (Ingelesez) «Music and the Drama» The Week: A Canadian Journal of Politics, Literature, Science and Arts 1 (13): 205. 1884-02-28 (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).
- ↑ (Ingelesez) Law, Jonathan. «Boucicault, Dion» The Methuen Drama Dictionary of the Theatre. A&C Black (argitaratze data: 2013-12-16), 70 or. ISBN 9781408131480. (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).
- ↑ (Ingelesez) Hanson, Bruce K. Peter Pan on Stage and Screen, 1904–2010. McFarland (argitaratze data: 2011-06-30), 24 or. ISBN 9780786486199. (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).
- ↑ a b (Ingelesez) Law, Cheryl. (2000). Women – A Modern Political Dictionary. Bloomsbury, 31 or..
- ↑ (Ingelesez) Parker, John. (1933). Who's Who in the Theatre: A Biographical Record of the Contemporary Stage. Pitman, 282 or..
- ↑ (Ingelesez) «Nina Boucicault (1867-1950)» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-08-23).