Nikolai Marr
Nikolai Iakovlevitx Marr (Kutaisi, Georgia, 1865eko urtarrilaren 6agreg./1864ko abenduaren 25ajul. - San Petersburgo, Sobietar Batasuna, 1934ko abenduaren 20a) georgiar hizkuntzalari, arkeologo eta etnografoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1900etik aurrera San Petersburgoko Unibertsitateko irakasle izan zen. Kaukaso aldeko hizkuntzak aztertu zituen. Georgia eta Armeniako literatura-argitalpenak egin zituen, eta Kaukasoko hizkuntzen eta euskararen artean lotura bilatzen ahalegindu zen.
1924tik aurrera, hizkuntzen teoria monogenetiko deritzona proposatu zuen: hizkuntza guztiak bakar batetik datozela, hizkuntza bakoitzaren bilakaera gizartearen egitura sozioekonomikoaren ondorioa dela, eta bilakaera horrek nazio-gertaerekin baino gizartearen klase-banaketarekin zerikusi handiagoa duela dioen teoria, hain zuzen. Teoria hori, hizkuntzalaritza eta marxismoa uztartzen dituena, izan zen hizkuntzalaritza-teoria ofiziala Sobietar Batasunean, 1950ean Stalinek gaitzetsi zuen arte.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikolai Marr |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.