Nieuw-Vlaamse Alliantie
Nieuw-Vlaamse Alliantie | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | N-VA eta N-VA |
Mota | alderdi politikoa eta podcasta |
Herrialdea | Belgika |
Ideologia | Flandriar nazionalismoa eta Liberalismo ekonomikoa |
Kokapen politikoa | zentro-eskuin |
Jarduera | |
Kidetza | Europako Aliantza Askea |
Kide kopurua | 41.176 (2014) |
Agintea | |
Lehendakaria | Bart De Wever (en) |
Zuzendari exekutiboa | Piet De Zaeger |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | non-profit organisation (en) |
Historia | |
Sorrera | 2001eko urriaren 13a |
Sortzailea | Geert Bourgeois (mul) |
Aurrekoak | Volksunie |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Nieuw-Vlaamse Alliantie (euskaraz: «Flandesko Aliantza Berria») Volksunie alderdi abertzale historikotik 2001. urtean sortutako alderdi abertzale flandestarra da. Bere burua errepublikanotzat eta zentro-eskuinekotzat jotzen du, eta Flandesko burujabetasun osoa aldarrikatzen du, Europar Batasunaren barnean Estatu independente gisa.
2010eko Belgikako hauteskundeetan Belgika osoko eta Flandesko alderdi bozkatuena izan zen (botoen %17,40 Belgika mailan, eta 27 eserleku Belgikako Ganbaran). Europako Parlamentuan Europako Aliantza Askean kokatzen da, beste Estatuetako hainbat alderdi abertzaleekin batera.
2009ko hauteskunde-programan bere burua "arlo ekonomikoan liberala eta arlo ekologikoan berdea" definitzen zuen. Vlaams Belang eskuin muturreko alderdi abertzalearen aldean N-VA askoz liberalagoa eta aurrerakoiagoa da, ezkerreko alderdiek dituzten aldarrikapen ugari bereganatuz (sexu berekoen arteko ezkontzak, ekologiaren aldeko politikak, arrazismoaren gaitzespena, etab). Aldi berean, arlo linguistikoan komunitate flandestarraren interesak tinko defendatzen ditu: administrazio publikoen aurrean nederlanderaz ez dakiten hiritarrei nederlanderaz hitz egiteko betebeharra ezartzen dizkieten legeak aldarrikatzen ditu; babes ofizialeko etxeak eskuratzeko hizkuntza hori menperatzeko beharrarekin lotu izan nahi du; eta etorkinak Flandesen integratzeko nederlanderaren egokitasuna aldarrikatu egin du.