Nizar herria
Nizar herria edo Nizako konderria (frantsesez: Comté de Nice / Pays Niçois, italieraz: Contea di Nizza/Paese Nizzardo, okzitanieraz: Comtat de Niça/País Niçard) Okzitaniako (eta 1860az geroztik Frantziako) eskualde historikoa da, Niza hiriaren inguruan dagoena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Proventzako konderriko zatia izan zen, baina 1388an Saboiako dukerrira (1720az geroztik Sardiniako erresuma deitua) igaro zen. Horrez geroztik Nizar herria Italiako historiarekin egon zen lotuta, 1861era arte. Nizako konderriko izena XV. mendean jaso zuen lurralde honek, orduko Saboiako dukerriaren barruan bazegoen ere.
Frantziak 1860an eskuratu zuen, Italiako Independentzia Gerretan, Frantziak Saboiari (Italiar nazionalistei) Austriaren aurka laguntza eman ziolako. Hala ere, Giuseppe Garibaldi bera Nizan jaiotakoa zen, eta suhar egin zuen Frantziari eman zion dohaintza honen kontra, boto "unibertsala" ez zela argudiatuta. 1866an Garibaldiren aldekoak matxinatu ziren Nizan, Italiarekin bat egin nahi zutelako.
Italiar nazionalismoak konderri hau aldarrikatu du Saboiako dukerriaren subiranotasuaren menpean zegoelako, eta, Saboia, hain zuzen ere, Italiako batasunaren sustatzaile nagusia izan zen. Hala ere, Nizako bertako hizkuntza nizera izan zen, okzitanieraren dialektoa. Bigarren Mundu Gerran Italiak gobernatu zuen Niza.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Muga aldaketak Nizako historian.
- (Ingelesez) (Frantsesez) (oc) Nizako konderriko musika eta dantza tradizionalak.
Okzitaniako eskualde historikoak | ||
---|---|---|
Auvernia • Bearno • Borboierria • Dofinerria • Gaskoinia (horren barruan: Armagnac, Bigorra eta Arango harana) • Guiena (horren barruan: Agenais, Quercy, Périgord eta Rouergue) • Limousin (horren barruan Limousingo leinua) • Languedoc (horren barruan: Foix Herria eta Fenolhedés) • Monako • Okzitaniako haranak • Nizar herria • Proventza (horren barruan: Comtat Venaissin) • Velai (antzinean Languedoc-en) • Vivarés (antzinean Languedoc-en) La Gàrdiako barrendegia |