Neisseria
Itxura
Neisseria | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Betaproteobacteria |
Ordena | Neisseriales |
Familia | Neisseriaceae |
Generoa | Neisseria [[|]] |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Neisseria generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, koko itxura dutenak. Sarritan koko-bikoteak eratzen dituzte (diplokokoak).
Genero honetan sailkatzen diren espezie guztiak ostalari baten barruan bizi dira (gizakia ala animaliak); Neisseria batzuk patogenoak dira, baina gehienak arnas traktuko komentsal ez-kaltegarriak izaten dira.
Aerobioak dira, oxidasa eta katalasa positiboak eta ez- mugikorrak.
Patogenoen taldean bi espezie hauek sailkatzen dira:
- Neisseria gonorrhoeae (gonokokoa), gonokoziaren eragilea. Gaitz hau harreman sexualen bidez kutsatzen da, eta gaixotasun benereoen artean ohikoenetariko bat izaten da.
- Neisseria meningitidis (meningokokoa), meningitis bakteriarraren eragilea. Meningitis gaitza mikrobio askok sorzen badute ere (birusak, bakterioak eta onddoak), bakterioen artean meningitis kasu gehien eragiten duena meningokokoa da.
Neisseria patogenoek eskakizun nutritibo zorrotzak dituzte, laborategian kultibatu ahal izateko hazkuntza-inguru aberatsak eskatuz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neisseria |