[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Nastassja Kinski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nastassja Kinski

(2017)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNastassja Aglaia Nakszynski
JaiotzaMendebaldeko Berlin1961eko urtarrilaren 24a (63 urte)
Herrialdea Alemania
Familia
AitaKlaus Kinski
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, zinema aktorea eta ahots-aktorea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Nastassja Kinski

IMDB: nm0000176 Allocine: 847 Rottentomatoes: celebrity/nastassia_kinski Allmovie: p38430 TCM: 351350%7C0 Metacritic: person/nastassja-kinski
Last fm: Nastassja+Kinski Discogs: 159367 Edit the value on Wikidata

Nastassja Kinski (Mendebaldeko Berlin, 1961eko urtarrilaren 24a) alemaniar antzezlea da.

Klaus Kinski antzezlearen eta Ruth Brigitte idazlearen alaba. Gorabehera handiko karrera egin du. Hamahiru urte zituela egin zuen debuta zineman, Wim Wenders zuzendariaren aginduetara. Harrezkero, zenbait filmetan parte hartu zuen, baina Roman Polańskiren zuzendaritzapean 1970ean egin zuen filmak ezagutarazi zuen: Tess. Film hartan egindako lanarengatik, Urrezko Globoa eta Frantziako César saria irabazi zituen.

Estatu Batuetara deitu zuten Ragtime filmean parte hartzera, baina azkenean ez zuten onartu, alemaniar azentu nabarmena zuela eta. Gero, antzerki-ikastaroak egin zituen Lee Strasbergen Actor's Studion. 1982an, beste film batean hartu zuen parte, beldurrezko film klasiko bihurtu den Cat people filmean, hain zuzen, Jaques Tourneurren gidaritzapean. Urte hartan bertan, trapezista baten papera jokatu zuen One From the Heart filmean, Francis Ford Coppolaren esanetara.

Nastassja Kinskiren karrerak aurrera jarraitu zuen, Europan eta Estatu Batuetan, baina gorabehera handiekin. 1984an, Wim Wendersekin elkartu zen berriro arrakasta handiko film baterako: Paris, Texas. 1985ean, Revolution egin zuen, Donald Sutherland eta Al Pacinorekin. 90eko hamarkadan, aipagarriak ditu Faraway, So Close! (1993 ), Terminal Velocity (1994) eta One Night Stand (1997). Azkenaldiko lanik onenak Michael WinterbottomThe Claim (2000)— eta David LynchInland Empire (2006)— zuzendariekin egin ditu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nastassja Kinski Aldatu lotura Wikidatan