[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Nazioarteko trenen batasuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nazioarteko trenen batasuna
Datuak
Izen ofiziala
Union internationale des chemins de fer
Izen laburraUIC
Motaerakundea
Jarduera sektoreaQ112166189 Itzuli
HerrialdeaFrantzia
Jarduera
Kide kopurua204 (2020)
Eskumendekoak
Agintea
LehendakariaKrzysztof Mamiński (en) Itzuli
Zuzendari exekutiboaFrançois Davenne (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formaelkarte aitortua
Zeren jabe
Historia
Sorrera1922ko urriaren 17a
webgune ofiziala
Facebook: UICrail Twitter: uic Instagram: uicrail LinkedIn: uicrail Youtube: UClDqqE1vKPe0mkRcX7snJcg Pinterest: uicrailways Edit the value on Wikidata

Nazioarteko Trenen Batasuna (frantsesez: Union internationale des chemins de fer (UIC)) mundu osoko tren-erakunde garrantzitsuenak bateratzen dituen elkartea da, haien arteko lankidetza sustatzeko sortua. 1922. urtean sortu zen trenen estandarizazioa bultzatzeko eta eraikin sistemak hobetzeko. Gaur egun 171 partaidek osatzen dute erakundea eta egoitza nagusia Parisen, Frantzian dago.

UIC-ko estatutuetan esaten den bezala helburu nagusiak hurrengoak dira:

1. Nazioarteko trenari lankidetza ziurtatzea mundu osoan zehar.

2. Tren garraioen lehiakortasuna eta garapena ziurtatzea.

3. Trenarien ordezkari eta sustatzaile izatea mundu osoan.

4. Erakunde ezberdinen arteko sinergiak piztea mundu osoko trenari garraioen garapenerako.

  • Batzar orokorra
  • Eskualde batzarrak:
  • Kontseilu exekutiboa
  • Lehendakari eta lehendakariordea
  • Exekutibo nagusia eta ordea
  • Lan erakundeak
  • Foruak
  • Plataforma
  • Lan elkarteak
  • Elkarte bereziak
  • Aurrekontu eta auditoretza batzordea

Partaideen sarbide eta kanporaketa:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partaide berri bat UIC erakundean sartzeko eta organo batean sailkatzeko batzar nagusiaren bilera egin behar da eta bertan erabaki. Batzarrak eguneroko betebeharrak alde batera utz ditzake tren sistemaren interesak bermatzeko arazo larriren bat sortzen bada. Bestalde, eskualde batzarrak edo kontseilu exekutiboak aldi baterako kide estatusa eman dezake, geroago batzar orokorrak onartzen badu. Kide baten kamporaketa batzar orokarraren esku dago eta kontseilu exekutiboaren edo eskualde batzarraren argudio arrazoituak behar dira.

  • Kide aktiboak: erakunde publiko nahiz pribatuak hurrengo baldintzak betetzen ba ditu:

- Trena operadoreak izatea (bai bidaiarien garraioan, bai zamalan garraioan).

- Negozio bolumena R1 dokumentu erregulatzailearen kopurura lotuta egotea.

  • Kide elkartuak: R1 dokumentuarekin bat ez datozen kide aktiboak.
  • Kide afiliatuak: hiri garraioan edo eskualde garraioan dabiltzaten erakundeak.

Euskal herriko UIC-ko kideak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Eusko Trenbideak (kide elkartua): Euskadin tren garraioetako aurrendaria urtean 30 miloi pertsona garraitzen ditu.
  • FEVE (kide elkartu) : Espainiako trenbide estuko operadorea, euskal herrian enkarterri eta bilbo arteko lotura egiteaz arduratzen dena.
  • RENFE (kide aktiboa): Espainiako nazioko trenbide sarea estatuko operadorerik handiena pertsona garraioan nahiz zamalan garraioan dabilena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]