Norte Apache
Norte Apache | |
---|---|
Datuak | |
Ezizenak | NA |
Jatorria | Bizkaia |
Musika mota | rap |
Urteak | 2007 - 2015 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | MusikHerria, Taupaka |
Taldekideak | |
Ray Sai Gaizka Aitor | |
Norte Apache euskaraz eta gaztelaniaz kantatzen duen euskal rap musika taldea da. Bizkaian sortu zen Ray Sai MC bilbotarra eta Gaizka MC santurtziarra batu zirenean. Geroago Aitor batu zitzaien DJ postuan. Aritz Sound Systemekin eta 121 krew taldearekin kontzertuak ematen aritu ziren Euskal Herrian zehar Euskal Rap Euskaraz (E.R.E.) lelopean, harik eta 2015ean taldea desegin zen arte.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Norte Apache Gaizkak eta Raycok sortu zuten 2007. urtean. Bi MC hauek bakoitza bere kabuz ibili ziren euskarazko rap musika egiten (Raycoren lehenengo erreferentzia 2005ean "kanporatzea debekatua" demoarekin), euren indarrak batu zituzten arte. 2008.urtean Gaizkaren joanarekin batera, bi taldekide berri ailegatu ziren taldera: Aitor (DJ) eta Ibon (MC).
2009. urtean lehenengoa diskoa kaleratu zuten”Hesiaren beste aldean” eta 2 urteko biraren emaitza izan zen haien 2.diskoa Norte Apache Zuzenean. Kontzertuekin jarraitu dute Euskal Herrian barna eta aurten 3. diskoa kaleratuko dute, Quilombo izenekoa. 10 abestiz osatutakoa, tartean kolaborazio desberdinekin, abeslarien artean Endika Lahaine (121 krew), Jon (MAK), Aiora (Zea Mays) eta Miren Amuriza. Kitarjole moduan Piti (Zea Mays) eta Iker (Abrakadaver). Produkzio lanetan Hawa (121 Krew) Dj Alf (MAK). Diskoaren produkzio nagusia eta masterizaioa Iker Ezkurzak egin ditu eta maketazioa eta diseñua Unai Bergararen eskutik. Azkenik argazkiak Powell (artdekline) egin ditu.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hesiaren beste aldean (2009, MusikHerria)
- Norte Apache Zuzenean (2010, MusikHerria)
- Quilombo (2011, MusikHerria)
- Errima (2014, Taupaka)
- Juanito Laguna (2015, Taupaka)