ND Stevenson
ND Stevenson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Columbia, 1991ko abenduaren 31 (32 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Los Angeles |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Molly Ostertag (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Maryland Institute College of Art (en) A.C. Flora High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | komikigilea, komiki gidoilaria, gidoilaria, telebista-ekoizlea, idazlea, ilustratzailea eta ahots-aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Star Wars, Hayao Miyazaki eta The Prince of Egypt |
Izengoitia(k) | Gingerhaze |
Nate Diana " Indy " Stevenson[1], ND Stevenson izenez ezagutzen dena (jaiotzez Noelle Diana Stevenson ; Columbia, Hego Karolina, AEB, 1991ko abenduaren 31) komikilari, marrazkilari eta animazio ekoizle estatubatuarra da. 2018tik 2020ra luzatu zen She-Ra and the Princesses of Power telesailaren sortzaile, showrunner eta ekoizle exekutiboa izan zen. Nimona fantasiazko eleberri grafikoagatik ere ezaguna da (film bihurtua 2023an), Lumberjanes komiki-sailaren idazlekide ere izan da eta The Fire Never Goes Out, bilduma autobiografikoa ere egin du.
Stevensonen lanak Eisner sari ugari irabazi ditu, baita Daytime Emmy saria eta GLAAD Media Award bat ere. Stevenson ez-bitarra eta pertsona transgeneroa da, eta identitate honi buruz idatzi du I'm Fine I'm Fine Just Understand bere web komikian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «ND Stevenson» artikulutik itzulia izan da, 2023-09-11 data duen 1174913132 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-09-11 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ (Ingelesez) McCauley, Tara. (July 1, 2022). «She-Ra Showrunner Reveals His New Name, Pronouns With a Charming Mini-Comic» Comic Book Resources.