Musa ibn Nusair
Musa ibn Nusair | |||||
---|---|---|---|---|---|
712 - 714 - Abd al-Aziz ibn Musa →
703 - 712 ← Hassan ibn al-Nu'man (en) - Abd-Al·lah ibn Mussa ibn Nussayr (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | 640 | ||||
Heriotza | Wadi al-Qura (en) , 716 (75/76 urte) | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | buruzagi militarra eta Valia | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Parte hartutako gatazkak | Muslim conquest of the Maghreb (en) Iberiar penintsulako konkista musulmana | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | islama |
Musa ibn Nusair[1][2] edo Muza ibn Nusair (arabieraz: موسى بن نصير, Mūsá bin Nuṣayr; 640–716) Al-Walid I.a omeiatar Kalifaren gobernadore eta jenerala izan zen. Iparraldeko Afrikako probintzia musulmanen (Ifrikija) gobernadore zela, Bisigodoen Erresuma konkistatu zuen.[3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abu Abd ar-Rahman Musa ibn Nusair ibn Abd ar-Rahman Zaid al-Lajmi (arabieraz: أبوعبد الرحمن موسى بن نصير بن عبد الرحمن زيد اللخمي) jaioa, 71 urte zituen musulmanen konkista hasi zenean.
Horretarako bisigodoen arteko liskarrak aprobetxatu zituen. Tronua lortzeko bi hautagai ziren: alde batetik, Agila II.a (Witiza azken erregearen semea) eta bestetik, Roderiko. Aristokraziaren gehienak Rodrigo hautatu zuenean, Agilaren aldekoek Musa ibn Nusairren laguntza eskatu zuten.[4] Musak Tarik ibn Zijad jenerala bidali eta hau, 7.000 soldaduekin batera, 711ko apirilaren 30ean Gibraltarren lehorreratu zen. Tarikek Guadaleteko guduan Rodrigo menderatu zuen eta erraz aurrera egin zuen.
712. urtean Musa bera, Abd al-Aziz ibn Musa semearekin batera eta 18.000 laguneko armada zuzenduz, Gibraltarko itsasartea zeharkatu eta erresuma konkistatzeari ekin zion. Medina-Sidonia, Carmona eta Sevilla hartu ondoren Mérida jo zuen. Hiriak urtebete eutsi arren, erori eta Musa Toledora joan zen.
714. urtean Musak eta Tarikek Zaragoza hartu zuten eta Lleidaraino ailegatu ziren. Damaskora deituak, banandu eta Musak Asturiaserako bidea hartu zuen. León, Astorga eta Zamora hartu ondoren, Lugoraino ailegatu zen.
Sevillara itzuli zenean, Sulayman kalifa berriak Damaskora deitu zion kontuak emateko. Joan baino lehen, (bereak bailiran eta ez musulman guztienak), Musak bere semeen artean banatu zituen boterea: Abd al-Azizek al-Andalus, Abd al-Malikek (edo Marwanek) Ceuta eta Abd Allahek Ifrikija lortu zuten.
Damaskon, Sulaymanek heriotza zigorra eman zuen epaia fondo publikoak bidegabe erabiltzeagatik. Zigorra diruaren ordez kommutatu zuten baina Damaskoko meskita batean erail zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 14 or..
- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- ↑ de Gayangos y Arce, Pascual. (1840). The History of the Mohammedan Dynasties in Spain. 1.
- ↑ Levering Lewis, David. God's Crucible: Islam and the Making of Europe, 570-1215. W. W. Norton, 119–120 or. ISBN 978-0-393-06790-3..