Multiprogramazio
Multiprogramazioa prozesu bik edo gehiagok memoria nagusiko unitate berean lan egitea eta PUZ batean era beran (sasiparalelismo) egikaritzea ahalbidetzen duen teknikei deitzen zaie.
Une konkretu batean PUZak prozesu bakarra hartzen du horregatik sasiparalelismo esaten zaio. Multiprogramazioan memoria nagusiko prozesuak PUZak exekuta ditzaten denboran txandakatzen dira, prozesu bat osorik bukatu beharrik gabe (algoritmoaren arabera) beste bat exekutatzen da. Prozesu baten sarrera-irteera (S-I) eragiketa bat gertatzen denean, PUZak honi itxaron beharrean beste prozesu bat hartzen du, kasu hau da multiprogramazioaren sasiparalelismo gehien ustiatzen duena.
Multiprogramazio eta multiataza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Memoria kudeatzeko (babesteko) teknika hauek sistema eragileak kudetzen ditu. Bereizketa sakonagoa eginez, [multiataza]] kontzeptuak sistema eragileak prozesu bi aldi berean egikaritzeko ezaugarria adierazten du, aldiz multiprogramazioak memoria kudetzeko teknikak eta sarrera-irteerarako (S-I) gailuak partekatu ahal izateko konkurrentziaren kontrola eskaintzen ditu.
Prozesatzeko unitateak hariak (prozesuen zatiak) badira sistema multihariduna deritzo.
Abantailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zenbait prozesu aldi berean PUZak egikaritzen
- Prozesu baten S-I eragiketak osatu arteko tarteak gainerako prozesuek aprobetxatzen dituzte
- PUZaren erabilpena handitzen Aumenta el uso de la CPU.
- Erabiltzaile desberdinen artean aldibereko zerbitzu interaktiboa ahalbidetzen du
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andrew Stuart Tanenbaum, Sistemas operativos: diseño e implementación (Operating Systems: Design and Implementation), ISBN 0-13-638677-6