Milutin Milanković
Milutin Milanković | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dalj (en) , 1879ko maiatzaren 16a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Austria-Hungariako Inperioa Jugoslaviako Erresuma |
Lehen hizkuntza | serbiera |
Heriotza | Belgrad, 1958ko abenduaren 12a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako unibertsitate teknologikoa 1902) |
Tesi zuzendaria | Emanuel Czuber (en) Johannes Brick (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Tatomir Anđelić (en) |
Hizkuntzak | frantsesa serbiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, katedraduna, astronomoa, ingeniaria, idazlea, ingeniari zibila, astrofisikaria, fisikaria, zientzia-fikzio idazlea, geophysicist (en) eta klimatologoa |
Enplegatzailea(k) | Belgradeko Unibertsitatea |
Kidetza | Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Serbian Academy of Sciences and Arts (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Milutin Milanković (serbieraz: Милутин Миланковић; Dalj, Osek, (Osijek/Eszek), Austriar-Hungariar Inperioa, gaur egun Kroazia, 1879ko maiatzak 28a – Belgrad, Serbia, 1958ko abenduak 12a) serbiar ingeniari zibil eta geofisikari bat izan zen, oso ospetsua glaziazioen bere teoriagatik, lurraren orbitaren aldaketak eta klimaren iraupen luzeko aldaketak uztartuz, gaur egun orbita bariazio edo Milankovićen zikloak bezala deituak.
Hasiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Milutin Milanković "Vienako Eskola Teknikora", gaur egun Vienako Teknologia Unibertsitatea, joan zen, non 1902an ingeniaritza zibilean graduatu zen, eta 1904an Zientzia Teknikoetako doktoretza lortu zuen.
Ondoren, Adolf Baron Pittel Betonbau-Unternehmungen marka ospetsua izango zenean lan egingo zuen, Vienan. Urtegiak, zubiak, errepideak, akueduktuak eta hormigoi armatuz eginiko beste egitura batzuk eraiki zituen Inperioan zehar. Milankovićek bere ingeniaritza zibileko lan profesional praktikoa Vienan 1909 arte jarraitu zuen, Belgraden matematika aplikatuzko (mekanika arrazionala, zeru mekanika eta fisika teorikoa) katedra eskaintzen diotenean.
1909 bere bizitzako bultzada une bat izan zen. Hormigoi armatuaren aplikazio berriei dagozkien arazoen ikerketak egiten jarraitzen duen arren, funtsezko ikerketa teorikoetan zentratzea erabakitzen du.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belgradon bizitzen jarri bezain pronto gertaera zurrunbilotsuak hasten dira, Balkanetako Gerrak deritzenak, Lehen Mundu Gerraren aurrekariak izango direnak. 1914an Lehen Mundu Gerra hasi zenean (Milanković ezkon berria zen une horretan), austriar-hungariar armadak Neusiedl am Seen sartzen du, eta beranduago Budapesterantz, non Hungariako Zientzia Akademiako liburutegian lan egitera eramaten duten.
1912an bezain goiz, bere interesa eguzki klimatara eta planetetan nagusi diren tenperaturetara aldatzen da. Budapesten barneratua, bere denbora ikerketa honetan ematen duen arren, eta, gerra amaiera aldera, 1920an Gauthiers-Villardsek Parisen, Serbiako Zientzia eta Arteen Akademian argitaratzen duen monografia bat amaitzen du, Eguzki erradiazioak eragindako fenomeno termikoen teoria matematikoa deitua.
Lan honetatik ebatzitako emaitzek zientziaren munduan ospe handia eman zioten, nabarmenki bere "lurraren azaleko intsolazio kurba"k. Eguzki kurba hau ez zen 1924 arte onartu, Vladimir Köppen meteorologo eta klimatologo garrantzitsuak bere suhi Alfred Wegenerrekin batera euren Klimak iragan geologikoan lanean kurba hori sartzen dutenean. Bere lehen ekarpenen ondoren, Milanković, 1927an, bi argitalpen garrantzitsutan lan egitera gonbidatua da: Lehena klimatologia gidaliburu bat (Handbuch der Klimatologie) eta bigarrena geofisikari buruzko beste bat (Gutenberg's Handbuch der Geophysik). Berak Mathematische Klimalehre und astronomische Theorie der Klimaschwankungen (Klimaren zientzia matematikoa eta klimaren bariazioaren teoria astronomikoa) sarrera idatzi zuen. 1930ean argitaratzen da alemanez eta 1939an itzuli zen errusierara. Bertan, planeta klimaren teoria gehiago garatzen da, bereziki Lurrari erreferentzia eginez.
Berrikusitako juliar egutegiaren aldaketaren araua sortzen du, eliza ortodoxo ugarik erabiltzen dutena, jatorrizko juliar egutegia baino ziurragoa baina oinarri bezala duen gregoriar egutegia baino gutxiago.
Ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Milankovic: Ilargiaren alde ezkutuan dagoen talka krater bat.
- Milankovic: Marteko talka krater bat
- 1605 Milanković asteroidea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Milutin Milanković |