Mikhail Suslov
Itxura
Mikhail Andreievitx Suslov (errusieraz: Михаи́л Андре́евич Су́слов; Xakhovskoie, 1902ko azaroaren 21agreg./azaroaren 8jul. - Mosku, 1982ko urtarrilaren 25a) Gerra Hotzeko sobietar buruzagia izan zen. Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentraleko Politburoko kidea eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentraleko Bigarren Idazkaria izan zen. Alderdi komunistaren barneko demokraziaren eta botere banaketaren arduraduna izan zen. Hala ere, aldaketen aurkako jarrera zela eta, lider ortodoxoenetako bat izan zen. Alderdiko ideologo ez ofizialtzat jo zuten eta 1982an hil ondoren, Leonid Brezhneven oinordekotzarako borroka hasi zen.