[go: up one dir, main page]

Edukira joan

McLintock!

Wikipedia, Entziklopedia askea
McLintock!
Jatorria
Argitaratze-data1963
IzenburuaMcLintock!
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa eta Westerna
Iraupena127 minutu
Koloreakoloretakoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Grabazio lekua(k)Arizona
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Andrew V. McLaglen
Gidoigilea(k)James Edward Grant
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaMichael Wayne
Konpainia ekoizleaBatjac Productions (en) Itzuli
[[Kategoria:Batjac Productions (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaOtho Lovering (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaFrank De Vol
Argazki-zuzendariaWilliam H. Clothier

mclintock.bravehost.com
IMDB: tt0057298 Filmaffinity: 542140 Allocine: 66897 Rottentomatoes: m/mclintock Mojo: mclintock Allmovie: v31964 TCM: 83151 TV.com: movies/mclintock-1963 Netlix: 70038734Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube eta YouTube

McLintock! 1963ko Andrew V. McLaglen estatubatuar zinema zuzendariaren western komedia filma bat da. John Wayne, Maureen O'Hara, Patrick Wayne eta Yvonne De Carlo aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua William Shakespearen The Taming of the Shrew idazlanean apur bat oinarritua dago.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

George Washington McLintock (John Wayne) Arizonako abeltzain errespetatua eta hiritar maitatua da, antzinako usadioak, zakarkeria eta matxismoaren eskola zaharrean heitutako gizona. Ondorioz, eta beste emakumeekin harremanak izan dituenaren susmopean izanik, Katherine emazteak (Maureen O'Hara) duela urte asko laga zuen. Halere, bien alabaren (Stefanie Powers) etxerako itzulerak eta ezkontzekotan dagoela jakinik, bikote ohiari berriz ere bildu eta haien etorkizuna erabakitzeko abagunea aurkeztuko zaio. Hortik aurrera bien arteko liskarrak ugariak izango dira, arrantxoko sukaldari neska gazte eta eder baten (Yvonne De Carlo) kontratazioak bien arteko sua oraindik gehiago piztuko duelarik. Gainera, estatuko gobernadoreak (Robert Lowery) herriak McLintocki dion estimuaz bekaizkeria duenez, hura nola edo hala jendaurrean gaizki utzitzen saiatuko da.

Filmaren une bat.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]