Marta Reina Izquiano
Marta Reina Izquiano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Badalona, 1970eko azaroaren 10a (53 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Bizilekua | Shanghai Bartzelona |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kataluniako Unibertsitate Irekia Universitat Abat Oliba |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | LGBT ekintzailea, Mosso d'Esquadra (en) , emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, medikua eta polizia |
Enplegatzailea(k) | Kataluniako Generalitatea Mossos d'Esquadra (2002ko irailaren 15a - 2023) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Podemos Mas Pais |
martareina.com | |
Marta Reina Izquiano (Badalona, 1970eko azaroaren 10a) kataluniar LGBT ekintzailea eta txinatar medikuntza tradizionala aztertzen duen ikertzailea da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dokumentuen analisiaren eta faltsutzearen arloan aditua[1], 2016an Kataluniako lehen polizia transgenero ireki bihurtu zen. Mossos d'Esquadran aritu zen 2023ra arte[2].
2016tik 2019ra Podem Catalunyako kidea izan zen, eta 2019tik 2020ra Més País alderdiko kidea. 2017an LGBTI politiken arduraduna eta Kataluniako segurtasun politiken zirkulu sektorialaren sortzaile bihurtu zen[3]. Kataluniako LGTBI kontseilu nazionaleko kidea da. 2018an Kataluniako parlamenturako hauteskundeetan aurkeztu zen, baita Bartzelonako udal hauteskundeetan ere. 2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorretan ere aurkeztu zen Diputatuen Kongresurako eta Senaturako[4][5].
2016ko Bartzelonako harrotasunaren kalejiran Persones trans, tan comun es com diversxs pertsona transen manifestua irakurri zuen[6][7]. 2019ko urriaren 28an, sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten Bellvitgeko Unibertsitate Ospitalean[8].
2023tik aurrera, Txinan bizi da eta txinatar medikuntza tradizionala aztertzen du[2]. Urte berean Viviendo sin tí liburu autobiografikoa argitaratu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Katalanez) «La primera mossa d’esquadra transsexual» El País 2016-05-04 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) López Frías, David. «Marta, la primera mosso d’esquadra transexual, deja la policía y se va a China: “Me han vapuleado mis propios compañeros”» El Periódico de España 2022-11-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
- ↑ (Ingelesez) Neumann, Jeannette. «Spain’s Push Against Catalan Separatists Puts Regional Police in Crosshairs» The Wall Street Journal 2017-10-23 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Marta Reina Izquiano» Podem jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-07-12) (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Marta Reina Izquiano» Primarias para el Congreso y el Senado jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-07-13) (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La primera mossa d'esquadra transexual leerá manifiesto del Pride Barcelona» La Vanguardia 2016-07-08 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
- ↑ (Katalanez) «Ada Colau assisteix a la lectura del manifest de la Pride Barcelona 2016» Servei de Premsa 2016-07-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) López Frías, David. «Marta, la primera trans de los Mossos, acabó hace un mes su última operación de reasignación de sexo» El Español 2019-12-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).