Maria Pita
Maria Pita | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Pita |
Jaiotza | San Iago de Sigrás, 1565 |
Bizilekua | Coruña |
Heriotza | Cambre, 1643ko otsailaren 21a (77/78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | galiziera |
Jarduerak | |
Jarduerak | merkataria |
Mayor Fernández da Cámara Pita, Maria Pita (galizieraz María Pita idatzia) izenarekin ezagunagoa [1], (Sigrás, Cambre, Galizia, 1560 inguruan - 1643), Galiziako heroia izan zen A Coruñako defentsan parte hartu zuena, britainiar armadaren erasoaren aurka. 1589. urtean. Garai hartan Portugal eta Espainia erresuma bateratua ziren, eta Galizia haren parte zen Filipe II.aren erregetzaren pean.
Heroia A Coruñan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1589ko maiatzaren 3an tropa ingelesak iritsi ziren A Coruñara Francis Drake almirantea buru zutela. Erasoa Elisabet I.a Ingalaterrako erreginaren estrategiaren parte zen, haren asmoa zelarik Portugalgo erresuma askatzea Filipe II.arengandik (Espainiako erregea 1556az geroztik eta Portugal 1580az geroztik). Ingelesek, A Coruña hiria inguratu ondoren, harresian pitzadura bat ireki zuten eta hiri zaharraren aurkako erasoa hasi zuten. Maria Pitaren senarra hil zuten eta Mariak, amorruz beteta, bandera ingelesa zeraman lantza bat hartu eta erasoa zuzendu zuen militar ingelesa hil zuen[2]. Tradizioak dioenez, gertaera hori "ohorea duenak, jarrai nazazu" oihukatuz egin zuen Mariak ("Quen teña honra, que me siga")[3]. Ekintza hark tropa ingelesak desmoralizatu zituen, 12.000 soldaduz osatua izan arren, eta erretiratzea ekarri zuen.
Borroka amaitutakoan, gorpuak biltzen lagundu zuen eta zaurituak artatu zituen. María Pitarekin batera, A Coruñako beste emakume batzuek hiria defendatzen lagundu zuten; gudan zauritu zuten Ines de Benen kasua dokumentatuta dago.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1581ean Xoán de Rois harakinarekin ezkondu zen. Lehen senar hura 1585ean hil zen, eta ondoren beste hiru senar izan zituen: Gregorio de Rocamonde, harakina baita ere, 1589an hil zena ingelesen erasoan; Sancho de Arratia, Andaluziako marinela 1590etik, baina 1592an hil zena; eta Gil Bermúdez de Figueroa, Real Audienciako ezkutariarekin, zeina 1613an hil zena. Lau seme-alaba izan zituen, Maria Alonso de Rois, Francisca de Arratia (1590), Juan Bermúdez de Figueroa eta Francisco Bermúdez de Figueroa (1602).
Setioan egin zuen esku-hartzeaz gain, bizitza gorabeheraz betea izan zuen Maria Pitak, auzi ugari barne. Galiziako Erresumako Artxiboak hogei auzi desberdin gordetzen ditu: zorrak eta ondasunen lapurreta, irain eta erasoengatik auzi penalak eta beste.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ María do Carmen Saavedra Vázquez (2006) "María Pita Heroína coruñesa célebre pola defensa da cidade fronte os ingleses" Álbum de Mulleres, CCG.
- ↑ Armesto, Victoria (1971) Galicia feudal 14. or. Editorial Galaxia.
- ↑ (Gaztelaniaz) «El "Quen teña honra que me siga" de María Pita durante el sitio de A Coruña cumple 431 años» Quincemil (Noiz kontsultatua: 2021-07-13).