Manca Košir
Manca Košir | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Maribor, 1948ko martxoaren 5a |
Herrialdea | Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista 1991) Eslovenia (1991 - 2024) |
Heriotza | Ljubljana, 2024ko maiatzaren 2a (76 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Ljubljana (en) |
Hizkuntzak | esloveniera alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, politikaria, soziologoa, zinema aktorea, filologoa, iritzi-kazetaria eta aktorea |
Manca Košir (Maribor, 1948ko martxoaren 5a – Ljubljana, 2024ko maiatzaren 2a) esloveniar kazetari, filologo, politikari eta aktorea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koširrek Ljubljanako Natur Zientzia eta Matematika Eskolan ikasi zuen eta 1969an matematikan eta fisikan lizentziatu zen, hasiera batean matematikako irakasle izateko asmoarekin. 1967an zinema aktore gisa egin zuen debuta Breza filmean[1]. Gero Pravljica na podstrešju telebistako filmean antzeztu zuen. Guztira 30 film ingurutan agertu zen, batez ere 1960ko eta 1970eko hamarkadetan zehar[2].
1975ean, Koširrek kazetaritzan lizentziatu zen Ljubljanako Soziologia, Politika Zientzia eta Kazetaritza Eskolan. 1979an soziologiako masterra egin zuen, eta 1987an filologiako doktoretza Zagrebeko Unibertsitatean[3].
1970etik 1973ra, aldizka idatzi zuen Mladina aldizkarirako. Tedenska tribuna eta Teleks aldizkarietan jarraitu zuen lanean, eta Jugoslaviako beste aldizkari askotarako idatzi zuen. Nova revija aldizkariko erredakzioko kide ere izan zen 1982tik 2000ra[3].
1993an, kazetaritza irakasle bihurtu zen Ljubljanako Unibertsitateko Gizarte Zientzien Fakultatean. Hainbat urtez kazetaritza saileko burua izan zen. Dozena bat liburu baino gehiago idatzi zituen, hainbat testuliburu barne[2].
2011ko urriaren 1ean, Matjaž Hanžek soziologoarekin batera sortu zuen Esloveniako Garapen Iraunkorraren Aldeko Mugimenduko presidente bihurtu zen[4][5].
2024ko maiatzaren 2an hil zen, 76 urte zituela[6].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Intervju u savremenoj slovenačkoj štampi (1975)
- Kultura kot pot k svobodi (1983)
- Mladi novinar (1987)
- Nastavki za teorijo novinarskih vrst (1988)
- Ženska pisma (1991)
- Moški, ženske (1993)
- Otrok in mediji (editore gisa, 1995)
- Vzgoja za medije (Rajko Ranflekin batera, 1996)
- Moški, ženska. Pisma (Dušan Jovanovićekin batera, 2000)
- Surovi čas medijev (2003)
- Beremo z Manco Košir (2006)
- Pogovori: kronologija duha (2007)
- Moška pisma (2007)
- Otoki svetlobe (2008)
- Objemi srca (2009)
- Drugačna razmerja (2010)
- Žareti upanje (2011)
- Čas za modrost (2013)
- Darovi minevanja (2015)
- Človeška ljubezen (2017)
- Iz trebuha in neba (2018)
- Srčnice/Herzblätter (2020)
- Nagovori tišine (2022)
- Iz neba do dna (2023)
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1967 | Breza | Janica | |
1968 | Sonce, vsesplosno sonce | Film laburra | |
1972 | Cetvrta dimenzija | Film laburra | |
Ko pride lev | Jana | ||
1974 | 141 perc a befejezetlen mondatból | ||
1975 | Muke po Mati | neska | |
1976 | Cetiri dana do smrti | ||
1977 | Sreca na vrvici | ||
To so gadi | |||
1979 | Draga moja Iza | ||
1982 | Ucna leta izumitelja Polza | bizilaguna | |
1990 | Umetni raj | Budapesteko emakumea | |
2014 | Vloga za Emo | gonbidatua |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1973 | La mia grande avventura | 8 ataletan | |
1974 | Por | Telefilma | |
1977 | Marija | Zorka | 4 ataletan |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Eslovenieraz) Lazarević, S. (1967). «Manca Košir» Yugo Papir (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ a b (Eslovenieraz) «Jutri Manca Košir» Primorski dnevnik 65: 22. 2009-01-29 (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ a b (Eslovenieraz) «Manca Košir» Mladinska Knjiga (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ (Eslovenieraz) «Hanžek na čelu stranke, Koširjeva predsednica gibanja» Planet SIOL 2011-10-01 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2011-10-04) (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ (Ingelesez) «The Rightwing Opposition Forces forecast to win in the Slovenian General Elections on 4th December next» Robert Schuman Foundation 2011-11-04 (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ (Eslovenieraz) «Umrla je novinarka in publicistka Manca Košir» RTV SLO 2024-05-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1948ko jaiotzak
- 2024ko heriotzak
- Emakume kazetariak
- XX. mendeko kazetariak
- XXI. mendeko kazetariak
- Esloveniako hizkuntzalariak
- Emakume hizkuntzalariak
- Filologoak
- Esloveniako aktoreak
- Emakume aktoreak
- XX. mendeko aktoreak
- XXI. mendeko aktoreak
- Esloveniako politikariak
- Emakume politikariak
- XXI. mendeko politikariak