Maikop kultura
Maikop kultura (K.a. 3700-K.a. 2500 urteak ingurukoa) Errusia hegoladean aurkitutako kultura arkeologiko garrantzitsu bat da. Geografikoki egungo Adigeako Errepublikan kokatzen da (hiriburua Maikop, Taman penintsulan, Kuban ibaian. Kultura honen izena Maikopen aurkitutako erre-hilobi batetik dator. 1897an Maikopeko gurdia aurkitu zen, oso altxor aberatsa.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaukason eta ekialdeko Anatoliako Kura-Araxes kulturaren garaikidea zen gutxi gorabehera (K.a. 3500-K.a. 2200) eta ziur aski horren eragina ezagutu zuen. Mendebaldean, bestetik, Yamna kultura zuen eta iparraldean Novotitorovka kultura (K.a. 3300- K.a. 2700). Maykop kultura Brontze Aroan kokatu behar da: material horrekin egindako objektu eta tresna asko eta asko aurkitu dira. Badira ere, bestetik, zilarrezko eta urrezko objektuak.[1] Aurkintzuntzen kopurua erabat ezohikoa da urte haietarako, beste leku arkeologikoekin konparatuta.
Kultura honen arlo ezagunena hiletako praktikak dira. Hildakoak lurperatu egin zituzten eta zuloak harriez inguratzen zituzten, guztia kurgan edo hil-muinoz biribiltzen. Geroago kurganak harrizko cairn erabileraz trukatu zen. Espezialista batzuen ustez, esaterako Marija Gimbutas, praktika horietan estepatik etorritako herrien ohiturak ikusi dituzte. Malloryren ustez hori demostratzeko oso zaila da zeren eta indoeuroparrak ez ziren herrien aztarnetan gurdien aztarnak aurkitzen baitira.[2]
Maikop kultura deszifratu ez den protoidazkera garatu zuen. Idazkera hori antza hieroglifikoak erabiltzen zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://books.google.es/books?id=pA1-3KfkpuwC&pg=PA59&lpg=PA59&dq=cultura+maikop&source=bl&ots=hUt1kYGLf4&sig=ozkbOEIUp24HMv4Wg5peBzlCWMA&hl=eu&sa=X&ved=0ahUKEwjWrKm4zsDWAhXJJcAKHatjCB84ChDoAQgpMAE#v=onepage&q=cultura%20maikop&f=false
- ↑ Mallory, J. P.: In search of the indo-europeans. Thames and Hudson, 1987, ISBN 0-500-27616-1, 233.or.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Errusieraz)Youtuben dokumentala.