Max Reinhardt
Max Reinhardt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baden, 1873ko irailaren 9a |
Herrialdea | Austria Ameriketako Estatu Batuak (1940 - |
Bizilekua | Salzburgo |
Heriotza | New York, 1943ko urriaren 30a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Westchester Hills Cemetery (en) |
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Aita | Wilhelm Goldmann |
Ezkontidea(k) | Helene Thimig (en) (1935 - 1943) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Emil Bürde (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, aktorea, unibertsitateko irakaslea, antzerki aktorea, antzerki zuzendaria eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Hollywood |
Enplegatzailea(k) | Deutsches Theater (en) Ernst Busch Academy of Dramatic Arts (en) |
|
Max Reinhardt (jaiotzez Maximilian Goldman, Baden, Vienatik hurbil, 1873ko irailaren 9a - New York, 1943ko urriaren 31a) austriar antzerki-zuzendaria eta zinemagilea. Vienan eta Salzburgon egin zituen arte ederretako ikasketak. 1894. urtean Berlinen hartu zuen bizilekua. 1901-1903 urteetan Kleines Theater abangoardiako antzerki taldearen zuzendari izan zen, 1903-1905 bitartean Neues Theaterrena eta 1905. urtetik aurrera Deutsches Theaterrena. Antzerkia bultzatzeko lan gaitza egin zuen eta Antzerki Arteko akademia bat sortzeko ahaleginak egin zituen. 1916-1918 urteetan Berlingo Volksbühne antzerki taldearen zuzendari izan zen, eta 1924-1933 bitartean, Vienako Theater in der Josefstadt taldearena. 1933an Estatu Batuetara erbesteratu zen, eta zinemarako egokitu zuen Shakespeareren Udako gau bateko ametsa obra (1935). Idazle klasiko (Shakespeare), espresionista (Wedeking) eta sinbolisten (Hoffmannsthal) lanak taularatu zituen maisutasun handiz. Bestalde, gerora ospe handiko antzezle, zuzendari eta teknikari izan zirenak izan zituen ikasle (Murnau, Lubitsch, Jannings, Veidt).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Max Reinhardt |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.