[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Morbihan

Koordenatuak: 47°50′N 2°50′W / 47.83°N 2.83°W / 47.83; -2.83
Wikipedia, Entziklopedia askea
Morbihan (56)
Frantziako departamendua
Morbihan (56)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaBretainia
PrefeturaVannes
PrefetaJoseph-François Kergueris
(UMP)
AzpiprefeturakLorient
Pontivy
Barrutiak3
Kantonamenduak42
Udalerriak261
Kokapena
Koordenatuak47°50′N 2°50′W / 47.83°N 2.83°W / 47.83; -2.83
Azalera6 823 km²
Demografia
Biztanleria768687
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "&" bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Morbihan (bretainieraz Mor-Bihan) Bretainiako hegoaldean dagoen Frantziako 56. departamendua da. 6.823 km²-ko azalera dauka eta 643.873 biztanle (94 biz./km², 1999)

Prefektura Vannesen dago eta beste hiri nagusiak Lorient eta Pontivy dira.

Departamendu mugakideak hauexek ditu: Mendebaldean Finistère, iparraldean Côtes-d'Armor, ekialdean Ille eta Vilaine, hego-ekialdean Loira Atlantikoa eta hegoaldean Ozeano Atlantikoa.

Aipamen berezia merezi du Morbihango golkoak, 30 uhartetik gora baitaude barnean. Golkotik kanpora uharte garrantzitsuak ere baditu, Belle-Île, Groix, Houat eta Hoëdic.

Frantziako Iraultzaren ondoren eratu zen 1790ko martxoaren 4an. Bro Gwened lurralde historikoa hartzen du, Bro Kernev-en ekialdeko lur batzuekin batera.

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Morbihan departamenduko hiri nagusien zerrenda, 2013ko erroldako datuen arabera ordenatua:

  1. Lorient (57.961 biztanle)
  2. Vannes (hiriburua, 53.032 bizt.)
  3. Lanester (21.874 bizt.)
  4. Hennebont (15.765 bizt.)
  5. Pontivy (13.915 bizt.)
  6. Auray (12.946 bizt.)

Multzo megalitikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carnac udalerrian multzo megalitiko oso handia dago, Europa mailan garrantzitsuenetarikoa izango dena, Alignements de Carnac izenekoa.

Neolito garaikoak, harriak K.a. 6. milurtekoa eta K.a. 2. milurtekoa artean eraiki zituzten, 2.000-4.000 zutarri eta bestelako harriak (trikuharri, harrespil eta tumuluak) hiru multzo handitan banatuta:

  1. Ménec.
  2. Kermario eta Manio.
  3. Kerlescan eta petit Ménec.

Departamenduan zehar beste multzo txikiago batzuk ere topa daitezke nonahi.

Departamenduko kirol talde arrakastatsuena FC Lorient futbol taldea da. Frantziako Liga bat eta Kopa bat irabazi ditu.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]