Montauk proiektua
Montauk proiektua konspirazio-teoria bat da. Horren arabera Estatu Batuetako gobernua Long Islanderen Camp Heron edo Montauk Aireko Indarraren Basean proiektu ezkutua eramaten ari da aurrera. Proiektu horren helburua gerra psikologikorako teknika berriak beste proiektu harrigarriekin batera prestatzea izango litzateke, esaterako denboran bidaiatzeko aukera[1]; proiektu horien artean denborako bidaiak egongo liteke. Jacques Vallée ikertzailearen ustez proiektu hau 1943ko Filadelfia esperimentuaren ondorio zuzena izango litzateke.
Konspirazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Proiektu honen inguruko teoriak 1980 hasierakoak dira. Dirudienez, Filadelfia esperimentuaren ondoren, haua da, itsasontzi bat ikustezina bihurtzeko proiektua, ikertzaileak 1952-1953 urten bildu ziren eremu magnetikoen manipulatuen erabileraz ikertzeko batez ere gerra psikologikoan. Las teorías de conspiración sobre el Proyecto Montauk han circulado desde principios de 1980. Según el astrofísico y ufólogo Jacques Vallée, el Experimento Montauk parece tener su origen en el relato de Preston Nichols, quien dijo haber recuperado recuerdos reprimidos de su propia participación. Antza, Estatu Batuetako Kongresuak errefusatu zuen proiektua baina ez Defentsa Departamentuak. Ideia nagusia sintoma psikotikoak eragingo zituen arma batena zen. Proiektua finantziatzeko Suitza eta Frantzia arteko mugan naziei aurkitutako urrezko kargamento bat erabili omen zen; kargamento hori tren batean zegoen eta soldadu amerikarrek aurkitu zuten. Konspirazioaren ikertzaileek trena txikitu ondoren, kargamentua ezagutzen zuten soldadu guztiak hil egin zituztela.
Proiektuaren lehenengo urratsak "Phoenix proiektua" izenaz New Yorkeko Long Islanden zegoen Brookhaven National Laboratoryan (BNL) egin ziren. Baina proiektuak radar antena handi bat eskatzen zuen eta hori izan zen proiektua Montauk basera eramateko.
Egungo egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Montauk AFS 1981. urtera arte egon zen martxan. Urte batzuk itxita egon ondoren, 2002ko irailaren 18an State Park izenarekin publikoari ireki zitzaion. Radar-dorrea Leku Historikoen Erregistroan dago jasota. Etorkizunari begira II. Mundu Gerra eta Gerra Hotzaren inguruko museoa egiteko proiektua dago.
Ikus, baita ere
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Alfred Bielek debunked - Real facts about the man who claimed to be a Philadelphia Experiment and Montauk survivor
- (Ingelesez):Alfred Bielek: The Philadelphia Experiment and Montauk Survivor Accounts
- (Ingelesez):Disinformation: The Montauk Project
- (Gaztelaniaz):Preston B. Nichols eta Peter Moonen Experiments in Time liburuaren itzulpena.