[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Mongo Beti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mongo Beti
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlexandre Biyidi Awala
JaiotzaMbalmayo (en) Itzuli1932ko ekainaren 30a
Herrialdea Kamerun
 Frantzia
HeriotzaDuala eta Boli Kosta2001eko urriaren 8a (69 urte) (69 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Odile Tobner (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPierre-Corneille lizeoa
Aix-Marseille University (1896-1971) (en) Itzuli
Aix-Marseillako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, irakaslea eta liburu-saltzailea
Enplegatzailea(k)Pierre-Corneille lizeoa
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Eza Boto eta Mongo Beti

Mongo Beti (Mbalmayo, Kamerun, 1932ko ekainaren 30a - Douala, Kamerun, 2001eko urriaren 8a) frantsesez idatzi zuen idazle kamerundarra izan zen.

Letra Klasikoetako irakasle izan zen Erruanen. Lehenengo eleberria 1954an idatzi zuen, Ville cruelle ("Bizitza krudela"), Eza Boto ezizenarekin. Ondoren idatzi zituen Le Pauvre Christ de Bomba (1956, "Bombako Kristo gaixoa") eta Mission terminée (1957, "Eginkizun amaitua"). Lan horietan, kolonizazioaren gehiegikeriak salatu zituen. La Ruine presque cocasse d'un polichinelle (1979, "Politxinela baten hondamendi ia barregarria") satiraren ondoren, Les Deux Mères de Guillaume Ismaël Dzewatama (1983, "Guillaume Ismaël Dzewatamaren bi amak") lanarekin nabarmen utzi zuen kultura frantsesaren eta afrikarraren artean bizi den afrikarraren drama. La Revanche de Guillaume Ismaël Dzewatama (1984, "Guillaume Ismaël Dzewatamaren mendekua") lanean, Afrikako arazo politikoak aztertzen ditu. Arazo horiek, bestalde, bi saiakera-lanen oinarri izan dira: Lettre ouverte aux Camerounais (1986, "Gutun irekia kamerundarrei") eta La France contre l'Afrique, retour au Cameroun (1993, "Frantzia Afrikaren kontra, Kamerunera itzulera"). Horretaz gainera, Dictionnaire de la négritude (1989, "Beltzen hiztegia"), L’Histoire du fou (1994, "Eroaren istorioa"), Trop de soleil tue l’amour (1999, "Gehiegizko beroak hil egiten du maitasuna") eta Africains si vous parliez (2005, "Afrikarrak, hitz egigno bazenute") lanak argitaratu zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]