[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Movember

Wikipedia, Entziklopedia askea
Poloniako parte hartzaile batzuk.

Movember, ingelesezko Moustache (bibotea) eta November (azaroa) terminoen elkartzetik sortua, urtero egiten den jarduera bat da.[1] Azaroan zehar bibotea hazten uztea da Movemberren oinarria, eta gizonezkoen osasun-gaiei buruz kontzientziatzeko topaketak antolatzen dira, hala nola prostatako minbiziari buruz, barrabiletako minbiziari buruz edo gizonezkoen depresioari buruz, besteak beste.[2] Gizonezkoen osasun arazoen aurka lan egiten duten instituzio edo elkarteentzako dirua biltzeko ere erabiltzen dira egun hauek.[3]

Ekimen hau Australian ospatu zen lehen aldiz 2003an. Melbourneko 30 gaztek beren biboteak hazten uzteko ideia izan zuten prostatako minbiziak jotako lagun bati laguntzeko. 2004tik aurrera, Movember Fundazioa Australian prostatako minbiziaren aurkako borrokarako dirua biltzen hasi zen. 2007tik aurrera, Kanadan, Espainian, Ameriketako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan ere egin zen. Eta urtez urte herrialde gehiagotara zabaltzen joan da eta babes handia lortu du.[4]

Mugimendu honek Euskal Herrian ere badu oihartzuna, 2011an hasi ziren, adibidez, Ordizian ekimenak antolatzen.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Telebista, Euskal Irrati. «Movember ez da moda kontua, osasuna da» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  2. (Ingelesez) «Movember cash helps boost prostate cancer research funding» BBC News 2013-03-06 (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  3. (Gaztelaniaz) «Movember» Movember (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  4. (Gaztelaniaz) Montero, Mónica Luengo. (2014-11-12). «¿A dónde va a parar el dinero de Movember?» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).
  5. «Goierriko Movember kanpaina, oztopo guztien gainetik» Goierriko Hitza 2020-10-31 (Noiz kontsultatua: 2020-11-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]