[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Más Madrid

Wikipedia, Entziklopedia askea
Más Madrid
Datuak
Izen ofiziala
Más Madrid
MotaEspainiako alderdi politikoa
HerrialdeaEspainia
IdeologiaAurrerakoitasuna
Kokapen politikoaezker politiko
Jarduera
Honen parteSumar eta Más Madrid–Verdes Equo (en) Itzuli
Agintea
LehendakariaMónica García Gómez, Rita Maestre, Manuela Bergerot Uncal (en) Itzuli eta Pablo Gómez Perpinyà (en) Itzuli
Historia
Sorrera2018ko azaroaren 22a
Sortzailea
AurrekoakAhora Madrid
Koloreak         
webgune ofiziala
Twitter: masmadrid__ Instagram: masmadrid2019 Telegram: MasMadridCM Edit the value on Wikidata

Más Madrid (Madril Gehiago) madrildar alderdi politiko bat da. Madrileko 2019ko udal-hauteskundeetan eta 2019ko Madrilgo Biltzarrekoetan parte hartzeko sortu zen. 2018ko azaroan aurkeztu zuen plataforma hau Manuela Carmenak berriz alkate izateko. Estatu mailan eta beste lurralde batzuetan Más País izenarekin aurkezten da.

2018ko irailean, orduan Madrilgo alkate zen Manuela Carmenak berriro alkate izan nahi zuela adierazi zuen. 2019ko udal-hauteskundeetan parte hartzeko asmoa zuen baina gainera, Ahora Madrid ez zen beste plataforma batekin egin nahi zuen. Alegia, 2015eko hauteskundeetara aurkeztu zen alderdi politiko "instrumentalaren" bitartez ez zen aurkeztu nahi.[1][2][3] Azaroan, Madrilgo Udaleko Ahora Madrideko zinegotziak ziren Rita Maestre, José Manuel Calvo, Jorge García Castaño, Marta Gómez, Esther Gómez eta Paco Pérezek uko egin zioten Podemosen primarioetan parte hartzeari. Podemoseko militanteak baziren ere, horren ordez Carmenaren plataformaren primarioetan izena emateko desira helarazi zioten alderdiari. Hortaz, euren militantzia bertan behera utzi zieten.[4][5][6]

2018ko azaroaren 22an, formalki aurkeztu zen Carmenaren plataforma, «Más Madrid» izenarekin. Ekitaldi horretan aurreratu zen plataformaren hauteskunde-kanpaina «mikrokredituekin» finantzatuko zela eta hautagaitzan ez zela «kuotarik» izango alderdientzat, baizik eta atxikimendu pertsonalak.[7][8]2019ko urtarrilean, Íñigo Errejónek, ordura arte 2019ko hauteskunde autonomikoetarako Podemosen zerrendaburuak, Carmenarekin batera egindako gutun batean iragarri zuen bere burua hauteskunde horietan aurkeztu nahi zuela Más Madrid plataformaren barruan. Gainera, gutun horretan jakinarazi zuen otsailean primarioak egiteko asmoa zutela.[9] Iragarpenak krisia eragin zuen Podemosen baina Pablo Iglesiasek, alderdiko idazkari nagusiak, balioa kendu zion Errejónen ekimenari, gutun baten bidez. Gutun horretan, beerre aitatasun baja eten zuen, ekimen horren garrantzia kontuan hartuta.[10] Ondoren, Errejónek diputatu-aktari uko egin zion, alderdiak hola egiteko eskatu omen baitzion. Egun gutxi batzuk beranduago, Ramón Espinarrek, Madrilgo Erkidegoko Podemosen idazkari nagusiak, uko egin zion diputatu aulkiari eta betetzen zituen kargu organikoei.[11][12]

Plataforma alderdi politiko gisa erregistratu zen 2019ko otsailaren 7an.[13] Lehen ekitaldi publikoa, Carmena eta Errejón protagonista zituela, bederatzi egun geroago egin zen, Villaverdeko Nabean.[14][15]

Hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Primarioen hasiera martxoaren 12ra atzeratu zen eta gobernu-taldea osatzeko hautagaien eta gainerakoen aukeraketaren arteko bereizketa ezarri zen. Horretarako, lehen talderako Borda metodoa erabili zen eta bigarrenerako Dowdall metodoa. Beti ere, zerrenda irekiekin. 2019ko martxoaren 1ean Carmenak eta Errejonek euren zerrendak publikoki iragarri zituzten primarioei begira

Madrileko 2019ko udal-hauteskundeetan, Ahora Madridek 2015ean eskuratutako emaitzekin erkatuta pixka bat beherago geratu arren, Más Madrid izan zen boto gehien jaso zuen alderdia, botoen %31 lortuta eta 19 zinegotzirekin.[16] Emaitza ona izan arren, Manuela Carmenak ez zuen lortu alkatetzari eustea, beraz Alderdi Popularreko José Luis Martínez-Almeida hautatu zuten alkate haren ordez. Hautaketa horren ondorioz, Carmenak uko egin zion bere aulkiari eta politika utziko ez zuela esan bazuen ere, azkenenan hala egin zuen.[17][18] Bestalde, plataformak botoen %14,7 lortu zuen hauteskunde autonomikoetan eta horrek 20 aulki bermatu zizkion Madrilgo Biltzarrean.[19] Emaitza hori erdietsi arren, legebiltzarreko mahaitik kanpo utzi zituzten. Voxek ordezkaritza izan zuen organo horretan, % 8ko boto-portzentajea lortuagatik ere. Hori dela eta, Konstituzio Auzitegira jo zuten, eta honek Más Madridi eman zion arrazoia 2022ko martxoan, legealdia agortuta zegoenean.[20]

2019ko irailaren 23an, Más Madridek erabaki zuen azaroko hauteskunde orokorretan parte hartzea. Más País izenarekin egin zuen, ezkerreko gehiengo alternatibo bat osatzeko itxaropenarekin, baina azkenean bi diputatu akta baino ez zituen lortu, eta beste bat Compromísekin lortutako koalizioan.[21]

2020ko ekainean, Más Madrideko zuzendaritza-organoa osatzeko primarioetan bi hautagai-zerrenda aurkeztu zirela iragarri zen: «Madrilek gehiago merezi du», Mónica Garcíaren eskutik eta «Justizia sozialaren alde», Ángel Casero buru zela.[22] 2020ko uztailaren 10ean, Más Madrideko militantziak babesa eman zion Mónica García buru zuen zerrendari, Pablo Gómez Perpinyà eta Manuela Bergerot Uncal koordinatzaile osagarri zituela.[23] Egun batzuk geroago, Rita Maestre buru zuen zerrenda hautatu zuten Madrilen udal mailako alderdiaren zuzendaritza koordinatzeko.[24]

2021eko martxoaren 3an, Más Madrideko lau zinegotzik, hiriburuko udaletxean - Marta Higueras, José Manuel Calvo, Felipe Llamas eta Luis Cueto - Recupera Madrid izeneko mugimendu politiko berria aurkeztu zuten. Gainera, udal-taldetik joango zirela iragarri zuten, atxiki gabeko zinegotziak izatera pasatuz.[25][26] Más Madridek zinegotzi akta horietako bat berreskuratu zuen 2022ko otsailean, Llamasek bere lankideekin desadostasunak izateagatik uko egin ondoren.[27]

2021eko Madrilgo Biltzarrerako hauteskundeetan, Más Madridek 24 aulki lortu zituen botoen % 17rekin, eta boto gehien jaso zituen bigarren indarra izan zen. Horren ondorioz, PSOEren aurretik geratu zen eta ezkerreko lehen indarra bilakatu zen nahiz eta oposizioan jarraitu.[28]

2019ko martxoan, hainbat udal-hautagaitza eratu ziren Madrilgo Erkidegoko hiri nagusietan. Martxoaren 3an Más Madriden hautagaitza osatu zen Móstolesen. Martxoaren 4an, Más Madrid Alcorcón eratu zen, hiriburutik kanpo soilik alderdi honek gauzaturiko plataforma.[29][30] Aurrerago, Más Madriden hautagaitzak izan ziren Leganés, Villalba, Parla, Rivas, Las Rozas eta abarretan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Carmen Macías. (17 de enero de 2019). «Más Madrid: las claves de una nueva formación que hace tambalear la unidad de Podemos» 20 Minutos.
  2. SD. (18 de enero de 2019). «Qué es Más Madrid, la plataforma de Carmena repleta de 'fugas' de Podemos» El Confidencial.
  3. «Carmena repetirá como candidata a la Alcaldía de Madrid: "Me han convencido"» El Periódico 10 de septiembre de 2018.
  4. Txantiloi:Versalita, Ana; Txantiloi:Versalita, Gloria. «Los detalles sobre la suspensión de los seis concejales de Madrid» El País.
  5. Txantiloi:Versalita, Hayda. (31 de diciembre de 2018). «Manuela Carmena se deja querer mientras Cibeles 'se caldea' para el electoral 2019» Madridiario.
  6. Txantiloi:Versalita, Tatiana G.; Txantiloi:Versalita, Marta R.. (19 de diciembre de 2018). «Errejón se arrima a Carmena en plena crisis con Podemos» ABC.
  7. Microcréditos y campaña a lo Obama, así prepara Carmena las municipales. Cadena COPE 22 de noviembre de 2018.
  8. Txantiloi:Versalita, Gloria. (22 de noviembre de 2018). «Carmena presenta Más Madrid, la plataforma con la que concurrirá a las elecciones» El País.
  9. Errejón se presentará a las elecciones autonómicas con las siglas de Carmena, no con las de Podemos. RTVE 17 de enero de 2019.
  10. Txantiloi:Versalita, Miguel Ángel. (17 de enero de 2019). «Iglesias y Errejón rompen en vísperas electorales» El Periódico.
  11. Errejón dimite como diputado de Podemos pero avisa: "No abandono el partido que fundé", RTVE, 21 de enero de 2019.
  12. Podemos adelanta la reunión del Consejo Ciudadano tras las crisis de Errejón y Espinar, El Periódico, 27 de enero de 2019.
  13. «Más Madrid, la plataforma de Carmena y Errejón, ya es un partido político» eldiario.es 8 de febrero de 2019.
  14. Txantiloi:Versalita, Fátima; Txantiloi:Versalita, Sofía. (16 de febrero de 2019). «Errejón recupera con Carmena el discurso de la transversalidad» eldiario.es.
  15. «Carmena y Errejón abogan por sustituir "la zancadilla por la colaboración"» La Vanguardia 16 de febrero de 2019.
  16. «Elecciones locales 2019 - Provincia de Madrid - Municipio de Madrid» Ministerio del Interior.
  17. Carmena renuncia a su acta de concejal. 17 de junio de 2019.
  18. Manuela Carmena: "Pedro Sánchez y Pablo Iglesias deberían recurrir a un mediador". 26 de junio de 2019.
  19. «Elecciones a la Asamblea de Madrid» Comunidad de Madrid.
  20. Brunet, José María. (2022-03-10). «El Constitucional anula el acuerdo de PP, Vox y Cs que excluyó a Más Madrid de la Mesa de la Asamblea» El País.
  21. El partido de Errejón decide presentarse el 10-N. 23 de septiembre de 2019.
  22. Txantiloi:Versalita, Fátima. (22 de junio de 2020). «La diputada y médica Mónica García lidera la lista a la dirección regional de Más Madrid» eldiario.es.
  23. Mónica García liderará la dirección de Más Madrid en la Comunidad tras el respaldo de los afiliados. Europa Press 10 de julio de 2020.
  24. La candidatura de Rita Maestre se impone para dirigir la coordinadora ejecutiva de Más Madrid. Madridiario 15 de julio de 2020.
  25. Los cuatro concejales cercanos a Carmena rompen con Más Madrid: "Ningún partido nos va a imponer sus reglas". 4 de marzo de 2021.
  26. Marta Higueras justifica la creación de Recupera Madrid para ser "fieles al proyecto original". 6 de marzo de 2021.
  27. Cibeles oficializa la renuncia del edil de Recupera y hará que desde febrero Más Madrid sea el grupo mayoritario. 25 de enero de 2022.
  28. Éxito histórico de Más Madrid al superar al PSOE en votos en la Comunidad de Madrid. 5 de mayo de 2021.
  29. «Vecinos de Alcorcón lanzan el proyecto de Más Madrid en la localidad el 4 de marzo"» Más Madrid 4 de marzo de 2019.
  30. Más Madrid se presenta a las elecciones municipales en Alcorcón. 5 de marzo de 2019.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]