Luigi Galvani
Luigi Galvani | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bolonia, 1737ko irailaren 9a |
Herrialdea | Aita Santuen Lurraldea |
Heriotza | Bolonia, 1798ko abenduaren 4a (61 urte) |
Hobiratze lekua | Corpus Domini, Bologna (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Lucia Galeazzi Galvani (en) (1769 - |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Boloniako Unibertsitatea 1759) : Teologia, medikuntza |
Doktorego ikaslea(k) | Giovanni Aldini (mul) |
Hizkuntzak | latina italiera |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | anatomista, fisikaria, medikua, unibertsitateko irakaslea eta asmatzailea |
Enplegatzailea(k) | Boloniako Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijio-ordena | Frantziskotarren Ordena |
Luigi Aloisio Galvani (Bolonia, 1737ko irailaren 9a - 1798ko abenduaren 4a) italiar sendagile eta fisikaria izan zen. Animalien ehunetan bere ustez elektrizitatea zena aztertu zuen. Haren azterketek bultzatu zuten bateria voltaikoaren sorrera. Lehenengo azterketak anatomia konparatiboaren alorrean egin zituen (giltzurrunetako hodiak, erdiko belarria, sudurreko muki-mintza), baina garrantzitsuenak igelaren anatomiaz egindakoak izan ziren (1773) eta elektrofisiologiakoak (1775etik aurrera). Saio ugari egin zituen igelekin; horietako bat ekaitza egiten zuenean igel hilaren hanketan bi metal ezartzea izan zen. Igelaren giharrak bihurritu egiten zirela ikusi zuen eta korronte elektrikoa sortzen zela (galvanismoa); indar fisiologikoen eraginez gertatu zela uste izan zuen (1771). Voltak ordea elektrizitatea bi metaletatik sortua zela erakutsi zuen geroago, bai eta animaliaren ehunak ez zuela elektrizitaterik ere. Galvanik bidea ireki zion Voltari, korronte etengabea, bateria voltaikoa alegia, asmatzeko eta aldi berean indar eman zien giharren eta nerbioen azterketa fisiologikoei. Liburu batzuk idatzi zituen: Giharren mugimenduan elektrizitateak duen eraginaz (1791); Arku eroalearen erabileraz eta lanaz giharren bihurduretan (1794) .
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luigi Galvani |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.