Ludmila Bohemiakoa
Ludmila Bohemiakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mělník, c. 860 |
Heriotza | Tetín, 921eko irailaren 15a (60/61 urte) |
Hobiratze lekua | St. George's Basilica (en) |
Heriotza modua | itotzea giza hilketa |
Familia | |
Aita | Slavibor |
Ezkontidea(k) | Bořivoj I (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Santutegia | |
Irailaren 16 | |
Ludmila Bohemiakoa edo Santa Ludmila (c. 860 – 921eko irailaren 15a) txekiar santu eta martiria da, Eliza Ortodoxo eta Erromako Eliza Katolikoan gurtua. Mělníken jaio zen eta Slavidor Sorabiakoaren alaba zen. San Wentzeslaoren amona izan zen. Bořivoj I.a Bohemiakoarekin ezkondu zen, Bohemiako lehen duke kristaua. 871a inguru kristautasunera aldatu ziren, ziurenik Zirilo eta Metodio santuen lana zela eta.
Hasiera batean kristautasuna Bohemian sartu nahi izan zuten, baina bertako paganismoa zela eta deserriratu zituzten. Denbora batera itzuli ziren eta agintean egon ziren, Tetínera erretiratu aurretik. Euren seme Spytihněv I.a Bohemiakoak hartu zuen agintea ostean, eta horren ostean Vratislav I.a Bohemiakoa anaiak. 921ean Vratislav hil zenean Wentzeslao I.a Bohemiakoak hartu zuen boterea, kristaua eta amonak hezia.
Wentzeslaoren ama Drahomírak jeloskor hartu zuen Ludmilak bere semearengan zuen eragina. Hainbat nobleri eskatu zien Ludmila hiltzea, kondairak dioenenaren arabera bere beloarekin itota.
Bohemiako patroia da eta bere jai eguna irailaren 16a da. Antonín Dvořákek oratorio bat egin zion Svatá Ludmila izenekoa.