Luytenen izarra
Behaketa data Garaia J2000 Ekinokzioa J2000 | |
---|---|
Konstelazioa | Canis Minor |
Igoera zuzena | 07h 27m 24.4991s |
Deklinazioa | +05° 13′ 32.827″ |
Itxurazko magnitudea (V) | 9.872 |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | M3.5V |
U−B kolore indizea | 1.115 |
B−V kolore indizea | 1.571 |
Aldakor mota | Ez |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | +18.2 km/s |
Berezko mugimendua (μ) | IZ: 571.27 mas/u Dec.: -3694.25 mas/u |
Paralajea (π) | 263.76 ± 1.25 mas |
Distantzia | 12,37 ± 0,06 au (3,79 ± 0,02 pc) |
Magnitude absolutua (MV) | 11.94 |
Zehaztasunak | |
Masa | 0.26 M☉ |
Erradioa | 0.35 R☉ |
Tenperatura | 3,150 ± 100 K |
Metaltasuna [Fe/H] | −0.16 ± 0.20 dex |
Beste izendapenak | |
Luytenen izarra (GJ 273 / LHS 33 / HIP 36208) +9,85eko itxurazko magnitudea duen izar bat da. Bere mugimendu propio handia ziuraski Willem Luyten herbeheretar-estatubatuar astronomoak aurkitu zuen, nori bere izena zor dion. Batez ere gure eguzki-sistemaganako hurbiltasunagatik ezaguna (12,37 argi-urtera dago), Canis Minor konstelazioan dago, Gomeisatik (β Canis Minoris) hegomendebaldera eta Procyondik (α Canis Minoris) mendebaldera dagoelarik. Luytenen izarretik gertuen dauden izar sistemak jada aipaturiko Procyon, soilik 1,2 argi-urtera dagoena, eta Ross 614, 3,9 argi urtera dagoena dira.
Luytenen izarra M3.5 V espektro motako nano gorri bat da. Bere argitasuna gure eguzkiarenaren %0,145ekoa da. Gure eguzki-sistemaren inguruan dauden beste izar batzuen antzerakoa, Ross 154, Ross 128 eta YZ Ceti kasu, gure eguzkiak baino masa gutxiago du, 0,26 eguzki masako masarekin. Dirudienez errotazio moteleko izar bat da, baliteke batere ez errotatzea ere. Edonola ere, bere errotazio abiaduraren gorengo muga kilometro 1 segundukoa da. Bere metaltasuna gure eguzkiarena baino nabarmen txikiagoa da (Fe/H = 0,16).
Badago nolabaiteko ebidentziarik Luytenen izarrak izarra ez den lagun bat izatearena, bere masa Jupiterrenaren 0,4 eta 1,1 artekoa izango litzatekeelarik, baina orain arte ez da baieztatu.