Linus Torvalds
Linus Torvalds (Helsinki, Finlandia, 1969ko abenduaren 28a) software ingeniari finlandiar-estatubatuarra da,[1][2] Linux sistema eragilearen nukleoaren sortzailea. Nukleo hori erabiltzen dute GNU/Linux, Android eta Chrome OS sistema eragileek. Git bertsio-kontrolerako sistema banatua ere sortu zuen.
Lehenengo urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Torvalds Helsinkin (Finlandia) jaio zen 1969an. Anna eta Nils Torvalds kazetarien semea da eta Leo Törnqvist estatistikariaren eta Ole Torvalds poetaren biloba. Haren familia Finlandiako suediera hiztunen gutxiengokoa da.
Ordenagailuekiko interesa Commodore VIC-20 batekin piztu zitzaion 1981ean, 11 urte zituela. Hasiera batean BASIC lengoaian programatzen zuen baina ondoren 6502 PUZaren makina-lengoaia erabiltzen hasi zen, ez zuen mihiztadura-lengoaia erabiltzen. Aurrerago Sinclair QL bat erosi zuen eta aldaketa handiak egin zizkion, bereziki sistema eragilean. Finlandian QLarentzako softwarea lortzea zaila zenez mihiztatzailea eta testu-editorea programatu zituen. Pac-Man liburutegi grafikoak eta bideo-joko batzuk ere programatu zituen, horien artean Cool Man Pac-Manen klona.
1988 eta 1996 artean Helsinkiko unibertsitatean ikasi zuen. Ibilbide akademikoa 1989an eten zuen, soldaduska betetzeko. Torvaldsek Andrew Tanenbaum informatikako irakaslearen Operating Systems: Design and Implementation liburua erosi zuen. Liburuak MINIX deskribatzen du, irakaskuntzara zuzendutako UNIX sistema eragilearen bertsio sinplifikatu bat. 1990ean unibertsitate ikasketei berrekin zien eta UNIXekin lehen esperientziak izan zituen. 1991ko urtarrilaren 5ean Intel 80386aren klon bat erosi zuen, MINIXen kopia bat jaso aurretik. Horrek Linux izan zena prestatzen hasteko bidea eman zion.
Linux
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera batean Torvaldsek Freax deitu nahi zion garatzen ari zen nukleoari. Linux deitzea ere pentsatu zuen baina berekoia iruditzen zitzaion. 1991ko irailean nukleoaren lehen bertsioa FTP zerbitzarira (ftp.funet.fi) kargatzeko ardura zuen Ari Lemmke-ri Freax izena ez zitzaion egokia iruditu eta proiektuari Linux izena jarri zion, Torvaldsi galdetu gabe. Aurrerago Torvaldsek izen aldaketa onartu zuen.
Torvaldsek GNU proiektua 1991an ezagutu zuen, Lars Wirzenius izeneko informatikako ikaskide suediera hiztun batek Richard Stallman software librearen guruaren hitzaldi bat entzutera eraman zuenean. Torvaldsek Linux nukleoari GNU General Public License lizentziaren 2 bertsioa (GNU GPLv2) ezartzea erabaki zuen.
Linuxen 1.0 bertsioa 1994ko martxoaren 14an argitaratu zuen.
1996 amaieran Kaliforniako Transmeta enpresara egindako bisitaren ondoren bertan lan egiteko eskaintza onartu zuen eta halaxe egin zuen 1997ko otsailetik 2003ko ekainera. Ondoren Open Source Development Labsen hasi zen. Aurrerago, erakunde horrek Free Standards Groupekin bat egin zuen Linux Fundazioa sortzeko, bertan segitzen du lanean Torvaldsek. 2004ko ekainean Torvalds eta bere familia Dunthorpera (Oregon) joan ziren, OSDLren egoitzatik gertuago egoteko.
1997tik 1999ra, Linux eta Unixentzako formatu bitar estandarra sortu zuen 86open proiektuan parte hartu zuen. 1999an MIT Techonology Review aldizkariak 35 urtetik beherako 100 berritzaile garrantzitsuenen zerrendan sartu zuen.
1999an Linuxen oinarritutako softwarearen garatzaile diren Red Hat eta VA Linuxek opzioak eskaini zizkioten esker onez. Urte horretan, bi enpresak burtsan kotizatzen hasi ziren eta Torvaldsen akzioek 20 milioi dolarreko balioa hartu zuten.
Haren maskota pertsonala Tux ezizeneko pinguinoa da. Linux komunitateak Tux Linux kernelaren maskotatzat hartu zuen.
Une horretan, Linux Fundazioak Torvalds ekonomikoki babesten du, Linux nukleoaren garapenarekin lanaldi osoan segi dezan.
Linux-en sorkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Finlandian, Linus Torvalds-ek, Helsinkiko Unibertsitateko Informatikako ikaslea zela, artean diru handikoa zen 3.500 dolarreko inbertsioa egitea erabaki zuen, Intel-eko 80386 mikroprozesadorearekin ordenagailu berri bat erosteko. Ordenagailu horrek 33MHz-etan funtzionatzen zuen eta 4mb-ko RAM memoria zuen.Txantiloi:EsdTxantiloi:Esd Ordainketa epeka egingo luke, ez baitzuen esku-dirurik.
Normalean, ordenagailu hori erabiltzen zuen bere Unibertsitateko sare informatikora telefono-linea bidez sartzeko, baina Minix izeneko sistema eragilea gustuko ez zuenez, berak beste bat sortzea erabaki zuen. Hasieran, maila baxuko lengoaia batean programa bat idatzi zuen, Minix alde batera utzita. Lehenengo saiakeretan, ordenagailua abiarazi eta bi prozesu burutzea lortu zuen, “AAABBBBB” karaktere-katea erakusten zutenak. Batak modemetik irakurri eta pantailan idazteko erabiliko zuen; besteak, berriz, modemera idatzi eta teklatutik irakurriko luke. Hasieran, programa diskete batetik abiatzen zen.
Unibertsitatetik fitxategiak deskargatu eta igotzeko premia izan zuen, baina funtzionalitate hori software emuladorean inplementatzeko disko-kontrolatzaile bat sortu behar zen. Beraz, lan jarraitu eta gogor baten ondoren, Minixen artxibo-sistemarekin bateragarria zen kontrolatzaile bat sortu zuen. Une horretan, terminal-emuladore soil bat baino zerbait gehiago sortzen ari zela ohartu zen, eta zerotik abiatuta sistema eragile bat sortzeko lanari ekin zion. Hala ere, amaitu gabeko nukleo batekin gelditzeko aukeraren aurrean, partekatzea erabaki zuen. "Linux abiarazteko nire arrazoiak nahiko berekoiak izan ziren", esan zuen, "sistema eragilean oso itxura txarra zuten zatiekin borrokatzeko gogorik ez bainuen. Laguntza nahi nuen".[3]
Modu pribatuan, Linusek Linux izendatzen zuen bere sistema berria, baina aurkezpen publiko bat egitea erabaki zuenean, pentsatu zuen egozentrikoegia zela horrela deitzea, eta Freax proposatu zuen (konbinazio bat: free ("doan") eta X letra, Unix-en antzeko sistema zela adierazteko). Hala ere, haren lagun Ari Lemmke-k, sistema eragile berria deskargatzeko jarri zuten FTP zerbitzaria administratzen zuenak, izena aldatu zion, Linusi galdetu gabe, Freax izen ona ez zela uste baitzuen.[4]
1991ko abuztuaren 25ean Minixen ordezko bat eraikitzeko garatzeko asmoa iragarri ondoren, irailaren 17an Linuxen 0.01 bertsioa igo zuen unibertsitateko FTP zerbitzarira 10.000 kode-lerrorekin.Txantiloi:Esd Une horretatik aurrera, Linux berehala eboluzionatzen hasi zen.
Errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1996an, asteroide bati 9793 Torvalds izena eman zioten, Linus Torvaldsen omenez.
- 1998an EFFren Pioneer Award saria jaso zuen.[5]
- 1999an ohorezko doktore titulua jaso zuen Stockholmeko Unibertsitatean.
- 2000. urtean ohorezko doktore titulua jaso zuen Helsinkiko Unibertsitatean.
- Time aldizkariko «Mendeko Pertsona» bozketan, 17. postua lortu zuen Linus Torvalds-ek.[6]
- 2001ean, gizarte-arteetarako eta ekonomiarako Takeda Award saria eman zieten Linusi, Richard Stallmani eta Ken Sakamurari.
- 2001eko filmak, Swordfish-ek, Axl Torvalds izeneko pertsonaia finlandiarra (munduko hacker nagusia) du.
- 2004an, Time aldizkariko artikulu batean munduko pertsona garrantzitsuenetako bat izendatu zuten.[7]
- 2004ko udan, 16. postua lortu zuen Suuret Suomalaiseten.[8]
- 2005ean, "enpresa-administratzaile onenetako" bat izendatu zuten BusinessWeek aldizkariaren inkesta batean.[9]
- 2005eko abuztuan, Reed Collegeren Vollum Award saria jaso zuen Linus Torvalds-ek.[10]
- 2006an, Business 2.0 aldizkariak «garrantzirik ez duten hamar pertsonetako bat» izendatu zuen, Linux-ek lortu zituen hazkunde eta garrantziak Linus-en banakako eragina apaldu baitzuen.[11]
- 2006an, Time aldizkariak azken 60 urteetako heroi iraultzaileetako bat zela aldarrikatu zuen.[12]
- 2008an, kide gisa sartu zen Mountain Viewko (Kalifornia) Konputazioaren Historiaren Museoan, "Linuxen kernela sortzeagatik eta asko erabiltzen den Linux sistema eragilearen kode irekiaren garapena kudeatzeagatik".[13]
- 2010ean, NEC enpresako C&C saria jaso zuen, "informazioaren teknologiaren, hezkuntzaren, ikerketaren eta gure bizitzak hobetzeko industriaren aurrerapenari egindako ekarpenengatik".[14]
- 2012an, Finlandiako Teknologia Akademiak 2012 Millennium Technology Prize saria eman zion (Yamanaka doktorearekin batera), "nukleo gisa Linux duten ordenagailuetarako kode irekiko sistema eragile berri bat sortu izana eskertzeko".[15]
- 2012an, Genevako (Suitza) Internet Society Global INETen konferentzian, Interneteko Fama Aretora sartu zen Torvalds, Berritzaileak kategorian dauden hamarretako bat.[16]
- 2014an, Ingeniari Elektriko eta Elektronikoen Institutua IEEE Computer Society's Computer Pioneer Award saria eman zion.[17]
- 2018an, Ingeniari Elektriko eta Elektronikoen Institutuak IEEE Masaru Ibuka Consumer Electronics Award saria eman zion.
Eztabaidak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Linusek "meritu" bat irabazi du: Inork berarekin lan egin nahi ez duen pertsona bat izatea.[18][19] Unibertsitateko hitzaldi batean, Aalton, adierazi zuen Nvidia “tratatu zuten enpresarik okerrena” zela, eta “Linuxen etengabeko arazoen gunea”, gero atzamar ertaina erakutsiz.[20] Linusek, halaber, Richard Stallman kritikatu zuen "zuri-beltzeko" pentsamendua izateagatik.[21] Hala ere, Linusek "pertsona ona ez zela eta ez zaidala axola" adierazi bazuen ere, eta beldurrarazte pertsonalaren eta indarkeriaren alde egin arren, komunikatu baten bidez jakinarazi zuen bere jardueren atsedenaldia hartuko zuela bere emozioak kontrolatzen ikasteko.[22][23]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Citizen Linus», LWN.net 2010-09-13.
- ↑ (Ingelesez) «Linus Torvalds, already and Oregonian, now a U.S. citizen», The Oregonian 2010-09-16.
- ↑ Rivlin, Gary. Leader of the Free World. ISSN 1059-1028..
- ↑ Moody, Glyn. The Greatest OS That (N)ever Was. ISSN 1059-1028..
- ↑ EFF: Torvalds, Stallman, Simons Win 1998 Pioneer Awards. .
- ↑ Person of the Century Poll. .
- ↑ Linus Torvalds: The Free-Software Champion - TIME. .
- ↑ Suuret Suomalaiset - 100 Suurinta suomalaista. .
- ↑ BusinessWeek Online: BW Magazine. .>
- ↑ Reed College | Linux creator Linus Torvalds honored with Reed College's Vollum Award . .
- ↑ Business 2.0: 10 people who don't matter - Jun. 22, 2006. .
- ↑ Linus Torvalds | TIME Europe Magazine | 60 Years of Heroes. .
- ↑ «The Computer History Museum Announces the 2008 Fellow Awards Recipients» CHM.
- ↑ «Linus Torvalds awarded 2010 C&C Prize - The H Open Source: News and Features» web.archive.org 24 de octubre de 2010.
- ↑ Internet, Unidad Editorial. El creador de Linux gana el Premio Millennium. .
- ↑ «2012 INTERNET HALL of FAME INDUCTEES | Internet Hall of Fame» www.internethalloffame.org.
- ↑ «Linus Torvalds Named Recipient of the 2014 IEEE Computer Society Computer Pioneer Award • IEEE Computer Society» www.computer.org.
- ↑ Retina, El País. (2018-09-20). Linus Torvalds, el genio con carácter que quiere dejar de parecerse a Steve Jobs. ISSN 1134-6582..
- ↑ Brodkin, Jon. (2013-02-26). «Linus Torvalds: I will not change Linux to “deep-throat Microsoft”» Ars Technica.
- ↑ «Linus a NVIDIA: "que te jodan"» MuyLinux 2012-06-17.
- ↑ «richard stallman microsoft» doktoranci.uni.lodz.pl.
- ↑ Bort, Julie. «The Creator Of Linux Has An Attitude And A Foul Mouth, And People Are Angry At Him (Again)» Business Insider.
- ↑ Brodkin, Jon. (2013-07-16). «Linus Torvalds defends his right to shame Linux kernel developers» Ars Technica.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alegria Loinaz, I. eta Cortiñas Rodriguez, R.. Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu) Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) 2008. ISBN: 978-84-8438-178-5
- Torvalds, Linus; Diamond, David (2001). Just for Fun: The Story of an Accidental Revolutionary. New York City, United States: HarperCollins. ISBN 0-06-662072-4.[84]
- Himanen, Pekka (2001). The Hacker Ethic and the Spirit of the Information Age. Random House. ISBN 951-0-25417-7. "Prologue: Linus Torvalds; Epilogue: Manuel Castells"
- Moody, Glyn: Rebel Code. Engl. the beginning of work: Rebel Code. Eng. Riikka Toivanen and Heikki Karjalainen. In January 2001. ISBN 951-31-2003-1.
- Nikkanen, Tuula: The Linux story. Satku, 2000. ISBN 951-762-990-7.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu) Deskargatu
- Zientzia.eus atariko artikulua: "GNU/Linux, sistema eragileen artean lehiakide ahaltsua eta librea" (2007/04/01)
- Zientzia.eus atariko artikulua: "Linux-ek 10 urte bete ditu" (2001/10/01)
- (Ingelesez) distrowatch.com atarian, eskuineko zutabean, behean, hainbat Linux banaketa ikus daitezke ranking zerrenda batean.
- Linux nukleoa GitHub-en, bertatik, nukleoa konpilatu gabe deskargatu daiteke, baita kodearen aldaketak proposatu ere.
- A Brief History of Linux
- Linux Britaniar entxiklopedian
- (Ingelesez) Linus-en bloga
- (Ingelesez) Linus Torvalds Google+en
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Linus Torvalds |
Software librearen historiako pertsonaia nabarmenak | ||
---|---|---|
Rick Adams - Eric Allman - Brian Behlendorf - Keith Bostic - Alan Cox - Matthias Ettrich - Miguel de Icaza - Theo de Raadt - Jim Gettys - John Gilmore - Jon "maddog" Hall - Jordan Hubbard - Lynne eta William Jolitz - Rasmus Lerdorf - Lawrence Lessig - Marshall Kirk McKusick - Eben Moglen - Ian Murdock - Tim O'Reilly - Keith Packard - Brian Paul - Bruce Perens - Eric S. Raymond - Bob Scheifler - Mark Shuttleworth - Richard Stallman - Linus Torvalds - Andrew Tridgell - Guido van Rossum - Larry Wall |