Literatura erotikoa
Literatura erotikoa genero literario bat da non erotismoarekin eta sexuarekin lotutako testuak sailkatzen diren. Horren barruan mota askotako testuak aurki daitezke, muturreko pornografiatik anbiguotasun handiko testuetara. Pornografia eta erotismo artean bereiztea ez da lan erraza. Esan ohi da pornografia harreman sexualen deskribapen hutsa eta gordina den bitartean, erotismoa poetikoagoa zein leunagoa izango litzateke. Dena dela, bien arteko lotura zuzena den bitartean, biak bereiztea oso zaila da eta askotan eztabaida horren atzean aurreiritziak eta jarrera moralizatzaileak ezkutatzen dira.
Genero honen barruan ipuinak, eleberriak, antzerki-lanak eta sexuari buruzko eskuliburuak kokatzen dira.
Historikoki lehenengo testu erotikoak oso zaharrak dira. Esaterako, hor ditugu Egiptoko papiroak, Bibliaren "Abestirik Ederrena" eta Kama Sutra. Euskal Literaturan oso berandu hasi da genero hau lantzen; beste gauza askotan bezala antzindaria Jon Mirande izan zen.
Literatura erotikoaren klasikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Egiptoko Turingo papiroa
- Mal-la Naga Vatsiaiana: Kama Sutra
- Kalyana Malla: Ananga Ranga
- Biblia: Abestirik Ederrena
- Mila gau eta bat gehiago
- Aristofanes: Lisistrata
- Ovidio: Ars amatoria
- Katuloren poesia
- Hitako Artziprestea: Libro del buen amor
- Giovanni Boccaccio: Il Decamerone
- Margarita Nafarroakoa: L´Heptaméron
- Sadeko Markesa: Justine
- Geoffrey Chaucer: The Canterbury Tales
- Leopold von Sacher-Masoch: Venus im Pelz (1870)
- Anonimoa: Historie d´O
- Una Chi: E duro campo di battaglia il letto