Leire Etxaniz
Itxura
Leire Etxaniz | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Etxebarria, 1990eko otsailaren 2a (34 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Leire Etxaniz Bengoa (Etxebarria, 1990eko otsailaren 2a) Euskal Herriko pilotaria da.[1] Emakumezko esku-huskako pilotarien artean txapel gehien eskuratu dituena da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txikitatik aritu izan zen frontoian pilotan jokatzen[2] baina kirol ibilbidea futbolean jokatzen hasi zuen 2007an, hasieran Artibai taldean eta ondoren Eibarren. Bi urte egin zituen talde gipuzkoarrean.[3] Pilota mundura palan jokatuz sartu zen[4] eta 2017tik aurrera esku-huska ari da. Aurreneko urtea bikaina izan zuen, Emakume Master Cup bi modalitateetan, binaka eta bakarka lau t'erdian.[5] Binakako lehen bi txapelak Olatz Arrizabalagarekin lortu zituen eta hirugarrena Leire Garairekin.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Emakume Master Cup:
- Bikoteka (3): 2017, 2018, 2019.
- Lau t'erdikoa (2): 2017, 2019.
- Bizkaia Txapelketa (1): 2018.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Leire Etxaniz» TXAPELKETAK - "MUNDUKO PILOTA BATZARRA" (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vocento, elcorreo com-. «Leire Etxaniz: premio mejor deportista del vasco en 2017 | EL CORREO» especial.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
- ↑ «LEIRE: Leire Etxaniz Bengoa (Delantera)» www.aupaathletic.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
- ↑ «Leire Etxaniz Bengoa etxebarritarrak Emakume Master Cupa irabazi du-Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2017-03-05 (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).
- ↑ (Ingelesez) Berria.eus. «Dirudien baino gogorragoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-03-18).[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]