[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Leicester Tigers

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leicester Tigers
Izen osoaLeicester Football Club
HiriaIngalaterra Leicester, Ingalaterra
Sorrera1880
Kirol zelaiaWelford Road
(Edukiera: 24.000)
PresidenteaIngalaterra Peter Tom
EntrenatzaileaAustralia Dan McKellar
LigaIngalaterrako Liga
2023-248.a
Webguneawww.leicestertigers.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
London Waspsen aurkako partida.

Leicester Tigers (izen ofiziala, Leicester Football Club ) Ingalaterrako Leicester hiriko errugbi talde bat da. Ingalaterrako errugbi txapelketan jokatu ohi du. 1865an sortu zen, hortaz gaur egungo talde zaharrenetako bat da.

Taldea 1880an sortu zen hiriko George Hotelean Leicester Societies AFC, Leicester Amateur FC eta Leicester Aler talde txikiagoek bat egin zutenean. Bost urte beranduago hartu zuen "Tigers" ezizena elastikoan zituen marrak zirela eta. Gaur egungo marra gorri, berde eta zuriak 1891ean hartu zituen.

1980an Hegoaldeko hemisferioan bira bat egin zuen, hau egiten lehen talde ingelesa izan zen. 1987an Ingalaterrako liga hasi zenetik Leicester izan da talderik arrakastatsuena, 11 aldiz irabazi baitu liga eta beste zazpi aldiz egin du bigarren. 1996an Heineken Kopa abiatzearekin batera Europako taldeak profesionalizatu egin ziren. Leicesterrek dagoeneko bi aldiz irabazi du txapelketa nagusia, eta beste hiru final ere jokatu dituzte.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]