[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Lehen Gerra Mitridatikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lehen Gerra Mitridatikoa
Gerra Mitridatikoak
Anatoliako eskualdeak
DataK.a. 89k. a. 85
LekuaAsia Txikia, Akaia eta Egeo itsasoa.
EmaitzaErromatar garaipena
Gudulariak
Erromatar Errepublika,
Bitiniako Erresuma
Pontoko Erresuma,
Greziar matxinoak
Buruzagiak
Nikomedes IV.a Bitiniakoa,
Manio Akilio,
Luzio Kornelio Sila,
Luzio Lukulo,
Valerio Flako,
Gaio Flavio Fimbria
Mitridates VI.a,
Arkelao

Lehen Gerra Mitridatikoa Grezian eta Asia Txikian Pontoko Erresumako errege zen Mitridates VI.a eta Erromatar Errepublikaren artean gertatu zen lehen gerra izan zen.

Mitridates eta Nikomedesen arteko gatazka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerraren jatorria Pontoko Mitridates VI.a eta Bitiniako Nikomedes IV.aren artean gaur egun Turkia erdialde inguruan dagoen eta garai hartan Asiako probintzia bat zen Kapadoziaren kontrolagatik piztu zen lehia bat izan zen.

K.a. 90ean, Mitridatesek Bitiniaren zein Kapadoziaren kontrola hartu zuen, Armeniako Erresumaren laguntzarekin. Anatoliako (antzinako greziar lurralde bat, gaur egungo Turkiaren mendebaldean) erromatar komandantea zen Manio Akilio iritsi zenean, Mitridatesek Akiliok erretiratzeko egin zion eskakizuna onartu zuen. Bere hurrengo eskakizuna, Mitridatesek bere tropen zati bat eman ziezaiola izan zen, baina pontotar erregeak eskakizun hori arbuiatu zuen. Orduan, erromatarrak Nikomedes Ponto erasotzera bultzatu zuen.

K.a. 88an, Mitridatesek Nikomedesen erasoari erantzun zion kontraeraso indartsu batekin. Bere komandantea zen Arkelaok Bitiniar armada garaitu zuen Amnias ibaiko guduan, eta erromatar armada, Akilioren agindupean zegoena, Scorobas mendiko guduan. Itsaso Beltzeko erromatar armada errenditu baino ez zen egin. Kapadozia, Bitinia eta Asia erromatar probintzia suntsituak izan ziren, eta antzinako hiri greziar askok, Pergamo, Efeso eta Mileto kasu, Arkelao erromatar kontrolaren askatzaile bat bezala hartu zuten.

Mitridates eta Erromaren arteko gatazka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mitridatesek, une hau iristean, Asian zeuden erromatar guztiak hiltzea agindu zuen. Iturri historikoen arabera, 80.000 pertsona inguru hilak izan ziren Bezpera asiar (latinez bezpera hitzak arratsaldea esan nahi du) bezala ezagutu ziren egun batzuetan. Gertaera honek greziar hirien eta Mitridatesen patu aldaezina suposatu zuen, ondo baitzekiten zein izugarria izango zen erromatarren mendekua.

Arkelao Greziara bidalia izan zen, Aristion Atenaseko tirano bezala ezarriz.

K.a. 87an, Luzio Kornelio Sila kontsula Epiron (Grezia mendebaldean) lehorreratu zen, eta Atenaserantz abiatu zen. Atikan Beoziatik sartuz, Silak hiri gehienak bere kausara batzen ari zirela ikusi zuen, guztien artean Tebas nabarmenduz. Peloponeso gehienak Pausaniasek (1.20.5)eta Memnonek (22.11) aipatutako garaipen baten ondoren jarraituko zion. Atenasek, edonola ere, Mitridatesekiko leial jarraitu zuen K.a. 87-K.a. 86 arteko neguan jasan zuen setio gogorra gora-behera. Azkenik, Silak Atenas hartu zuen K.a. 86ko martxoak 1ean, baina Arkelaok Pireo hustu zuen eta Beozian lehorreratu zen, non Keroneako guduan garaitua izan zen (nabarmendu beharra dago Filipo II.a Mazedoniakoak eta oraindik gaztea zen bere seme Alexandro Handiak 250 urte lehenago atenastarrek eta tebastarrek osatutako armada bat garaitu zuten toki bera zela, hala Greziaren gaineko mazedoniar nagusitasuna ziurtatuz).

Aldi berean, Silaren legatua zen Luzio Lizinio Lukulok Mitridatesen flota garaitu zuen Tenedos uhartean. Hurrengo urtean, K.a. 85ean, Arkelaok berriz Silaren aurka borrokatzeko haina errefortzu jaso zituen baina berriz ere garaitua izan zen, oraingoan Orkomenoko guduan.

Garai hartan, Erromak beste tropa bat bidali zuen Luzio Valerio Flakoren agindupean, Asian lehorreratu zena, non greziar hiri asko Mitridatesen aurka matxinatu ziren. Flako Gaio Flavio Fimbriak zuzendutako matxinada batean hila izan zen. Fimbriak armadaren kontrola hartu zuen eta Mitridatesen tropak garaitu zituen Rindako ibaian. Orduan, Mitridates Silarekin bildu zen Dardanosen K.a. 85ean eta Dardanoseko Hitzarmena sinatu zuen, bere erresuma mantentzea ahalbidetu ziona.

Sila ezingo zuela menderatu jakinda, Fimbriak bere buruaz beste egin zuen, hala Asian finkatzea erraztuz, eta hala egin zuen, kalte ordain oso altu bat ezarriz, "atzeratutako" bost urteko zergekin batera asiar herriei, zorretan eta ahul denbora luzez utziz.

Gerra Mitridatikoen hasierak Anatolia garai ilun batean murgildu zuen. Armeniako Erresuma agresiboaren gorakadarekin, gerra penintsulako bazter guztietatik hedatu zen. Erromatarrek eta armeniarrek, inguru hartako superpotentzia berri bezala, etsaitasun izugarri bat hasi zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]