Laratz
Laratza sutan pertzak zintzilikatu eta jakiak egosteko erabiltzen den burdinazko kate edo haga kakoduna da. Laratzekoak ziren ontzi handienak: galdarak edo maskeluak. Euskal Herrian, beheko sua erabiltzen zenean, etxe bakoitzak bazuen bere laratza, eta etxearen gozotasun eta babesa adierazten zuen. Askotan behin esnea egosten zen laratzeko pertzean, baina ez bakarrik.[1]
Etxeko bizitzan zuen garrantzi horregatik, euskal iruditerian, laratza sinbologia handiko elementua da, esaera zaharretan aipatua, zenbait sineskera tradizionalen eta igarkizunen erreferentzia, eta ohitura zaharren erdigune.[1]
Xabier Lizardiren Euskal Pizkundea poeman ageri da:
« | Amonaren alkia hago sutondoan |
» |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Kalzakorta, Jabier. (1999). «Laratzaren gaineko esaera zahar, igarkizun eta sineskerak» Cuadernos de etnología y etnografía de Navarra. , 355-368 or. ISSN 0590-1871. https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/308959.pdf.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |