Landetar zezenketa
Itxura
Landetar zezenketa (frantsesez: course landaise) zezen plaza biribiletan egiten duten tauromakia mota da, odol isurketa ez duena. Zezenak baino behiak, Landetako behiak hain zuzen ere, erabiltzen dituzte, adar handiak eta 2 eta 14 urte artean dituztenak. Zezen suhar hauek Landetan haziak dira, batez ere Akize eta Aire-sur-l'Adour inguruan. Gaskoinian ikuskizun tradizionala da, urtero 600 ekitaldi baino gehiago dituena.[1]
Toreatzaileak bi motakoak dira:
- Errekortariak (okzitanieraz: escartur), errekorteak egiten dituztenak.
- Saltokariak (okzitanieraz: coursayre), behiaren gainean jauziak egiten dituztenak.
Landetan ez ezik, Gersko mendebaldean, Pirinio Atlantikoetako Garlin udalerrian, Girondako Captieux udalerrian eta Pirinio Garaietako Maubourguet eta Castelnau-Rivière-Basse udalerrietan ere zezenketa mota hau egiteko plazak daude.[2].