[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Lamu

Koordenatuak: 02°17′27″S 40°54′44″E / 2.29083°S 40.91222°E / -2.29083; 40.91222
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lamuko alde zaharra1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Itsasladea

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv, vi
Erreferentzia 1055
Kokalekua  Kenya
Eskualdea2 Afrika
Koordenatuak 02°17′27″S 40°54′44″E / 2.29083°S 40.91222°E / -2.29083; 40.91222
Izen ematea 2001 (XXV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Lamu hiria Kenyako Lamu uhartean dagoen herri txiki bat da. Lamu uhartea halaber izen bereko artxipelagoan dago kokatuta, Indiako ozeanoan. Hiri hau Gizateriaren Ondare izendatua da. Gaur egun Lamu polemikaren erdian dago inguruan Txinak eta Kenyako Gobernuak egin nahi duten portu erraldoiaren erruz, Afrika ekialdeko handiena.[1]

Lamu jarraian bizirik egon den Kenyako hiri zaharrena da eta Afrikako ekialdearen kostaldean aurreneko swahilitarren hiria da. Hiriaren inguruko aurreko testigantza 1441koa da; urte horretan Abu-al-Mahasini bidaiari arabiarrak Lamuri buruzko informazioa jaso zuen. Urte horietako tradizioen arabera garai hartan, urperatze baten ondorioz, txinatarren populazio bat bizi izan zen uharte horietan. Egin diren DNA probek eta aurkitutako aztarna batzuek hori baieztatu dute. Gaur egun, oraindik orain, bertako poluzioan hazpegi txinatarrak ikus daitezke.[2] 1506an portugaldarrek uhartea konkistatu zuten. Urte horietan Lamuk garrantzi handia izan zuen Indiako ozeanoaren komertzio sareetan.

Koral harriaz eta mangladien egurrez eraikita hiriak XIX. mendeko herri arabiar baten antolaketa du: kale estuak, barruko patioak... Uharte osoan errepiderik ez dago eta garraio lanak astoak erabiliz egiten dira. Astoa Lamuko ikur bat da. Lamuko Museoa oso ospetsua da. Gaur egun bertako gazteluan dago kokatuta. Hirian 40 meskita daude.

Lamuren boterea esklaboen merkatuaren gainean eraiki zen. Animalien maskorrak, bestetik, adarrak, bolia, egurra izan ziren beste garaietako komertzio gaiak baina gaur egun guztiek garrantzia galdu dute. Horren ordez artxipelago osoan turismoak indar handia hartu du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]