Lagos
- Artikulu hau Nigeriako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lagos (argipena)».
Lagos Lagos | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Nigeria | ||
Nigeriako estatu | Lagos Estatua | ||
Alkatea | Babajide Sanwo-Olu (en) | ||
Izen ofiziala | Lagos | ||
Jatorrizko izena | Lagos | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 6°27′N 3°24′E / 6.45°N 3.4°E | ||
Azalera | 1.171,28 km² | ||
Altuera | 10 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 15.070.000 (2022ko martxoaren 21a) 1.166.380 (2019) | ||
Dentsitatea | 12.866 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1472 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
Hiri senidetuak | Bukarest, Atlanta, Brusela, Kairo, Cotonou, Fukuoka, Istanbul, Jaipur, Montego Bay, Newcastle upon Tyne, Nurenberg, Ancient Olympia Municipality (en) , Port-of-Spain, Ra'anana (en) , Rio de Janeiro, Salzburgo, Taipei, Tbilisi, Tolosa Okzitania, Maputo, Belo Horizonte eta Gary | ||
Hizkuntza ofiziala | ingeles | ||
http://www.lagosstate.gov.ng/ |
Lagos (joruberaz: Èkó) Nigeriako hiri nagusia da. Bere hiriburua izan da 1991 arte (ordutik Abuja da). Hiria eta bere inguruko konurbazioa Nigeriako populatuena da, eta Afrika osoko bigarrena, Kairoren ondoren. Munduan hazkuntza-erritmorik azkarrena duen hirietako bat da[1][2], baita munduko aglomeraziorik handienetako bat[3][4]. Lagos Afrikako zentro-finantziero garrantzitsua da. Megahiriak BPGrik altuena du[5] eta bere portua kontinenteko handienen eta bisitatuenen artean dago[6].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lagos uharte multzo batetik sortu zen, portu-hiri gisa. Gaur egun uharte horiek Lagos Island, Eti-Osa, Amuwo-Odofin eta Apapako Gobernu Lokaleko Eremuetan (LGA) biltzen dira; uharte horien artean senadiak daude, Lagoseko urmaelaren ahoraino irekitzen dira. Ozeano Atlantikoarengandik ere babestua dago Bar Hondartza bezalako hondar mihien ondorioz, 100 kilometroko luzera duen ekialde-mendebalde norabideko hondartza. Urbanizazio azkarra dela eta, hiria urmaelaren mendebaldera hedatzen joan zen, gaur egun Lagos Kontinentala deitzen den eremura eta Ajeromi-Ifelodun eta Surulere eremuetara. Hori dela eta, Lagos bi eremutan bereiztu zen: Uhartea, hasierako Lagosek zuen eremua, eta Kontinentea deitzen den eremua. 1967an Lagoseko Hiri Kontseilua sortu zen arte zuzenean Nigeriako gobernu federalak kudeatzen zuen. 1967tik aurrera Lagosek gaur dituen Gobernu Lokaleko Eremuetan (LGA) bereiztu zen, Mendebaldeko Eskualdean zeuden beste zortzi herrirekin batera estatua sortzen[7].
Lagosko Metropoliaren biztanleriaren datua eztabaidan dago. 2006an zentsu federalaren datuak zioen konurbazioan 8 milioi pertsona bizi zirela[8]. Hala ere, Lagosko Estatuko Gobernuak zifra hau eztabaidatu zuen, eta bere populazio datuen arabera 16 milioi pertsona bizi ziren Lagosko Eremu Metropolitarean. 2015ean datu ez ofizialetan oinarrituta Lagos eta inguruko hiri-eremuan, Ogun estaturaino hedatzen dena, 21 milioi pertsona bizi zirela kalkulatu zen[9][10].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lagosen Yoruba herriko Awori taldea bizi zen XV. mendean[2][11][12][13]. Oloye Olofinen lidertzarekin Aworiak gaur egun Iddo deitzen den uhartera mugitu ziren, garai hartan bertan zegoen uharterik handiena[14][15]. XVI. mendean Beningo Inperioak Aworien herria konkistatu zuen, eta "Eko" izeneko gerra-zelaia jarri zuten bertan. Denbora horretan Oba Orhogbuak agindu zuen[16][17]. Lagosen bertako izena Eko da oraindik ere.
XV. mendean aurkitu zuten Lagos itsasgizon portugaldarrek. 1472an Sequeira portugaldar esploratzaileak Lagos izena eman zion hiriari, eta aurreko joruberazko izena (Eko) ordezkatu zuen horrek. Biztanleek harreman onak izan zituzten lehendabiziko portugaldarrekin, baina haien seme-alabek jatorrizko biztanleen esklabotasuna bultzatu zuten, 1851. urtean armada ingelesak, esklabotasuna desagerrarazteko, Lagosi eraso zion arte.
1861. urtean ingelesen administrazioaren mende gelditu zen Lagos, 1906. urtean Nigeriako hegoaldeko protektoratuaren barne egokitu zen arte. Nigeriako koloniako eta protektoratuko hiriburu bihurtu zen 1914. urtean, eta Nigeriako hiriburu 1960. urtean.
Lagos Nigeriako hiriburua izan zen 1914ean sortu zenetik, eta Lagosko Estatuko hiruburua ere sortu zenetik. Hala ere 1976an hiriburu estatala Ikejara mugitu zen 1976an, eta hiriburu federala Abujara 1991ean. Lagos oraindik ere hiri gisa izendatzen bada ere, gaur egungo Lagos aglomerazio urbano edo konurbazio bat da[18]. "Lagos Metropolitanoa" edo "Lagosko Eskualde Metropolitarra" deitzen den eskualdeak[19][20][21] 16 LGA ditu, Ikeja barne[22]. Konurbazioa Lagosko Estatuaren %37 hartzen du eremuan, baina bere biztanleriaren %85 da[9].
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ifako-Ijayi
- Agege
- Ikeja
- Oshodi-Isolo
- Mushin
- Shomolu
- Surulere
- Ajegunle
- Apapa
- Lagos Mainland
- Lagos Island-Ikoyi
- Victoria Island
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Merkataritza eta industriagune garrantzitsua da Lagos (automobilgintza, janari industria, altzairugintza, ehungintza eta kimika industria). Museoak, unibertsitatea, apezpikutegia eta nazioarteko aireportua.
Azpiegiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afrika mendebaldeko errepide sare zabalena du. Alameniako kontratistek eraikitako autobideak dira. Dena dela ordu puntatan pilaketa handiak izaten dira.
Afrikako itsas-portu garrantzitsuenetakoa ere badu eta Afrika zeharkatzen duten hiru errepidek egiten dute bat bertan, Transahariar errepideak (Aljer-Lagos), Afrika mendebaldeko kostako errepideak (Dakar-Lagos) eta Kenyatik datorrenak (Mombasa-Lagos).
Hiriko uharteak lotzen dituen ferry sistema du.
Azkenik aireportua ere badu, Murtala Mohammed Nazioaterko aireportua.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kristoren katedrala[23]
- Lagosko Meskita Zentrala[24]
- Tafawa Balewa enparantza[25]
- Askatasunaren parkea[26]
- Lekki Kontserbazio Zentrua
- Nigeriako Museo Nazionala
- Amina erreginaren estatua[27]
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaialdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afrika beltzaren identitate kulturalaren erdigune garrantzitsuetako bat da Lagos. Urtean zehar hainbat jaialdi ospatzen dira hirian, Festac Janari Feria, Ondare Beltzaren Inauteriak, Eko Nazioarteko Zinema Jaialdia, LAGOS PHOTO Jaialdia... 3-5 egunetako luzera izaten dute eta aire librean izaten dira orokorrean.
Gastronomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertako produktuek presentzia handia dute hiriko gastronomian. Jollof eta ofada arrozak, amala eta ewedu zopak, dodo babak, ẹ̀bà (manioka irinez egina), egusi (meloi zopa)...
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ikoyi uhartearen ikuspegia.
-
Lagoseko Antzokia.
-
Amina erreginaren estatua.
-
Lagoseko estadioa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ African cities driving the NEPAD initiative. UN-HABITAT 2006 ISBN 9211319218. PMC 173521452. (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
- ↑ a b Afropolis : city media art. Jacana 2012 ISBN 9781431403257. PMC 828060245. (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
- ↑ (Ingelesez) Opinion | What Makes Lagos a Model City. (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
- ↑ (Ingelesez) Campbell, John. (2012-07-10). «This Is Africa's New Biggest City: Lagos, Nigeria, Population 21 Million» The Atlantic (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
- ↑ (Ingelesez) «Lagos and Its Potentials for Economic Growth» Heinrich Böll Stiftung Nigeria (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
- ↑ (Ingelesez) Africa’s biggest shipping ports. (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
- ↑ National Bureau of Statistics | State Information. 2015-11-09 (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
- ↑ Wayback Machine. 2011-06-26 (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
- ↑ a b Wayback Machine. 2015-10-18 (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
- ↑ (Ingelesez) Pacetti, M.; Passerini, G.; Brebbia, C. A.; Latini, G.. (2012-05-07). The Sustainable City VII: Urban Regeneration and Sustainability. WIT Press ISBN 9781845645786. (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
- ↑ Margaret., Peil,. (1991). Lagos : the city is the people. G.K. Hall ISBN 0816172994. PMC 22858894. (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
- ↑ Encyclopedia of Africa. Oxford University Press 2010 ISBN 9780195337709. PMC 428033179. (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
- ↑ Encyclopedia of urban studies. SAGE Publications 2010 ISBN 9781452266138. PMC 470260476. (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
- ↑ T., Barnes, Sandra. (1986). Patrons and power : creating a political community in metropolitan Lagos. Indiana University Press in association with the International African Institute, London ISBN 025334297X. PMC 13457141. (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
- ↑ African cities : competing claims on urban spaces. Brill 2009 ISBN 900416264X. PMC 644521872. (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
- ↑ Lizzie., Williams,. (2008). Nigeria. (New ed. argitaraldia) Bradt Travel Guides ISBN 9781841622392. PMC 191754270. (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
- ↑ Sydney., Smith, Robert. (1988). Kingdoms of the Yoruba. (3rd ed. argitaraldia) University of Wisconsin Press ISBN 029911600X. PMC 17106399. (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
- ↑ (Ingelesez) «EzineArticles Submission - Submit Your Best Quality Original Articles For Massive Exposure, Ezine Publishers Get 25 Free Article Reprints» goarticles.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
- ↑ (Ingelesez) «A Flood-Free Lagos: The Regional Imperative» Heinrich Böll Stiftung Nigeria (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
- ↑ (Ingelesez) Olukoju, Ayodeji. (1996-04). «The Travails of Migrant and Wage Labour in the Lagos Metropolitan Area in the Inter-War Years» Labour History Review 61 (1): 49–70. doi: . ISSN 0961-5652. (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
- ↑ «National trends in housing-production practices: III. Lagos metropolitan area (LMA): A. Scope and scale of the shelter problem» www.nzdl.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
- ↑ Nigeria Congress. 2005-12-25 (Noiz kontsultatua: 2018-07-09).
- ↑ Williams, Lizzie. (2008). Nigeria. (New ed. argitaraldia) Bradt Travel Guides ISBN 978-1-84162-239-2. PMC 191754270. (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
- ↑ Abbas, Femi. (1988). Lagos Central Mosque Opens Tomorrow. National Concord.
- ↑ Whiteman, Kaye. (2013). Lagos : a cultural and historical imagination. ISBN 978-1-908493-89-7. PMC 868916695. (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
- ↑ (Ingelesez) «Basic facts about Freedom Park Lagos» Pulse Nigeria 2015-04-15 (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
- ↑ Coquery-Vidrovitch, Catherine. (1997). African women : a modern history. WestviewPress ISBN 0-8133-2360-6. PMC 35849099. (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Lagos hiriko webgune ofiziala