[go: up one dir, main page]

Edukira joan

La Brea (Los Angeles)

Koordenatuak: 34°03′47″N 118°21′21″W / 34.06306°N 118.35583°W / 34.06306; -118.35583
Wikipedia, Entziklopedia askea
La Brea (Los Angeles)
Datu orokorrak
Garaiera184 ft
Motaasfalto aintzira, aztarnategi paleontologiko eta museo
Geografia
Map
Koordenatuak34°03′47″N 118°21′21″W / 34.06306°N 118.35583°W / 34.06306; -118.35583
KokapenaRancho La Brea (en) Itzuli
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Kaliforniako konderriLos Angeles konderria
Charte city Los Angeles
Mamutaren eskultura, putzu nagusietako batean.

La Brea putzu edo aintzira multzo bat dira, asfaltozko aintzirak izatez, Los Angeles hiriaren erdian daudenak, egun Hancock Park izeneko parkean integratuta, eta bere garaian Rancho La Brea izeneko arrantxo baten parte izan zirenak. Izena kolonizazio garaiko espainolengandik datorkio tokiari.

Asfalto naturala (gaztelaniaz brea), betun, bike edo mundrun izenez ezagutzen dugun gai likitsu beltza, lur azpitik azaleratzen da goian duen hezegunera, eta tarte batzuetan likido beltza agerikoa da, baina beste batzuetan, hautsez, hostoz edo ur gardenagoz estali ohi da.

Inguru horietara milaka urtez animaliak gerturatu izan dira, eta mundrunetan harrapatuta geratu. Pleistozenoko belarjale handien kasuan, harrapatutakoek beste haragijale batzuk erakarri eta haiek ere harrapatuta geratzen ziren.

Ondorioz, kuaternarioko fosilen biltegi ikaragarria da La Brea, naturgune babestu bezala izendatua dago, eta bertan aurkitutakoak erakusten dituen museo bat dago ondoan, George C. Page museoa, non ez bakarrik dauden erakusketak, baizik eta indusketa eta hezur eta fosilen garbiketa etengabea ere erakusten dituzten[1][2].

Ugaztun handien fosil ikusgarriak atera dira, baina asfaltoak mikrofosilak ere gordetzen ditu, mikropaleontologoentzako altxorra: egur eta landareen hondarrak, karraskarien hezurrak, intsektuak, moluskuak, hautsa, haziak, hostoak eta baita polen aleak ere. Hezurren datazio erradiometrikoak 38.000 urteko adina eman du aztarna zaharrenentzat.

Mundrunean murgilduta aurkitutako hainbat espezieren ilustrazioa

Gaur egunean ere, fosilak sortu zituen mekanismoa bere horretan da, La Brea gauza da organismoak mundrunean harrapatzeko, eta ondorioz putzu gehienak hesituta daude gizakiak eta animaliak babesteko. Putzuetako batean, hondoratzen ari den mamut baten eskultura dago, Los Angelesko irudi ikonikoetako bat.

Aurkitutako fosilak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerrenda murritz bat, aukerako batzuekin; † zeinuak adierazten du desagertutako espeziea dela.

Gizaki bakar baten hondarrak ere aurkitu dira, duela 10.000 urteko emakume gazte baten hezurdura[3].

Proboszideo desagertuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nabarmentzeko batzuk:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «La Brea Tar Pits History | La Brea Tar Pits» tarpits.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  2. «George C. Page Museum (La Brea Tar Pits) | Los Angeles Conservancy» www.laconservancy.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).
  3. (Ingelesez) «The skeleton that the Page Museum doesn't want you to see» LA Times Blogs - Culture Monster 2009-11-24 (Noiz kontsultatua: 2021-01-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]