[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Lautadako mamua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lautadako mamua
"Sakamantekas"en erretratua.
Datuak
Idazlea (2024)
Argitaratze-data2024
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaLautadako mamua
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak109

Lautadako mamua 2024an Xabier Montoia idazleak plazaratutako eleberri labur eta gordina da. Narrazioak oinarri historikoa du zeren eta, funtsean, Juan Díaz de Garayo "Sakamantekas" saileko hiltzailearen biografia biltzen baitu. https://www.diariovasco.com/culturas/libros/haurtzaroan-beldurgarri-zen-garaio-mamua-paperera-20240922084401-nt.html

1870 eta 1879 bitartean, 13 eta 55 urte arteko sei emakume bortxatu eta hil zituen Garaiok, horietatik lau prostitutak. Biktima batzuk mutilatu zituen. Horrez gain, zapuztutako hainbat hilketa ahalegin egotzi zioten. 1880an atxilotu zuten eta heriotza zigorra jarri zioten. Gasteizko Sutaustegi Zaharreko presondegian jendearen aurrean garrotez hil zuten.

XIX. mendean modernitatearen zantzu batzuk han-hemen barrundatu arren, lur-lanari eta betiko ohiturei loturik bizi da jenderik gehiena. Gizarte tradizional hura goitik behera inarrosiko du, ordea, hilketa sorta batek. Hildakoak prostitutak izan ziren bitartean axola handirik ez agintariei zein legea zintzo betetzen zuten kristau prestuei; halako batean, baina, emakume ondraduak akabatzen hasi ziren, etxekoandreak nahiz neskatila gazteak. Lautadako paisaiaren soiltasunaz eta negu mineko hoztasunaz kontatu ditu Xabier Montoiak kondaira bihurturiko gertakariok, istorioaren laztura agerian uzten duen idazkera doi, zehatz eta ia-ia lehorrez. Krimen beldurgarrion atzean dagoen hatsa sentitzeraino, giza arimaren barrunbeetan datzan amildegiaren ertzean.[1]

Zentzu askotan Espainiako Paskual Duarteren sendia eleberriarekin badu lotura baina alde nagusia Montoiak jaso dituen informazioak benetazkoak direla eta, gainera, egilea kontrastatzen saiatu dela; horretarako garaiko prentsa eta txostenak erabili izan ditu. Camilo José Celaren moduan, istoria hau ere modu sotilez eta gordinez azalduta dago. Protagonistak ere ez du inongo damua erakusten: emakumeak bortxatzen eta hiltzen ditu naturaltasun osoz. Bere misoginia ez du ezkutatzen: "Nire legezko emakumeek ez zituztelako euren ezkon-beharrak betetzen", "mozkor alaenak izan dira guztiak", bere lau emazteez hitz egiterakoan (beti lehenengoa iritzi horietatik kanpo utzi du).[2] Nolabait, narrazio oso hotza eta objektiboa da.

Eleberriak bost kapitulu ditu:

  • I: Luzeena da. Serieko hiltzaile izan baino lehen Garaioren biografiaren atal nagusiak jasotzen ditu. Emakumeekin zituen arazoak azaltzen ditu egileak eta emakumeen aurkako lehen erasoak ere bai. Lehen aldiz espetxeratzen dute protagonista.
  • II: Nolabait ihes egiteko Somorrostroko mehategietara lanera doa.
  • III: Krimenak eta berriro ere atxilotua.
  • IV: Espetxeko bizitza eta haren aurka eramandako prozesua.
  • V: Heriotz zigorra. Bukaeran, lehen aldiz, protagonistaren izen-abizenak aipatzen dira.[3]

Liburua benetan gertatutako gertakizunetan oinarrituta dago eta egileak ikerketa lana egin du baina, hala ere, eleberria da eta, ondorioz, fizkiozko elementu ugari ditu: "bat baino gehiago, Cristobal tabernaria adibide. Garaioren Somorrostro aldeko ibilerak kontatzen ditudanean ere, nik sortu behar izan ditut hango pertsonaiak, eta berdin beste zenbait gertaeraren berri ematean. Lautadako Mamua nobela bat da funtsean, eta gehientsua du asmakizun, beraz."[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://www.txalaparta.eus/es/libros/lautadako-mamua
  2. 99. or.
  3. 109.or.
  4. Xabier Montoiari Mikel Lizarralderen elkarrizketa, Elkar aldizkaria, udazlena 2024, 77. zk., 13.or.[1]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]