Lolita Davidovich
Lolita Davidovich | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | London, 1961eko uztailaren 15a (63 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ron Shelton (1997 - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea |
Lolita Davidovich (London, Kanada, 1961eko uztailaren 15a) Kanadako aktorea da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Davidovich Londonen jaio zen, Ontarion, Jugoslaviako etorkinen familia batean. Aita Belgradekoa zen eta ama Esloveniakoa. Haurtzaroan, serbieraz hitz egiten ikasi zuen ingelesez baino lehen. [1]
New Yorkeko Herbert Berghof Studion arte eszenikoen akademian ikasi zuen.
Blaze filmean (1989) eman zen ezagutzera batik bat, Blaze Starr protagonista interpretatuz. Rolerako, 600 izangai izan ziren castingean. Hautatu zutelarik, Paul Newmanekin batera agertu zen errepartoan.[2]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Davidovich Ron Shelton beisboleko jokalari ohi, gidoilari eta zuzendariarekin ezkonduta dago. Bi seme-alaba dituzte: Valentina alaba 1999an jaio zen. Los Angeles eta Ojai artean bizi dira, Kalifornian.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Lolita Davidović je srpska zvezda u Holivudu, a sanja da glumi u Beogradu» Noizz.rs 2016-12-08 (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).
- ↑ (Ingelesez) Weinstein, Steve. (1989-12-13). «Role More Than Skin-Deep for Davidovich» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2024-05-05).