[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Lobulu linbiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lobulu linbiko
Xehetasunak
Honen parteBurmuin-hemisferioa
Identifikadoreak
Latinezlobus limbicus
MeSHeta A08.186.211.200.885.287.500.382 A08.186.211.180.590 eta A08.186.211.200.885.287.500.382
TAA14.1.09.230
FMA72719
Terminologia anatomikoa

Sistema linbikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema linbikoa garunaren barnealdean (entzefaloan) dagoen [1]portaeraren eta emozioen adierazpenaren arduradun nagusia da, beraz bere funtzio nagusia emozioen kudeaketa eta erregulazioa izango da [2]. Zentzumenari loturiko hainbat aferentzia jasoko ditu, horrela zenbait funtzio burutzeko gai izango da:

  • Homeostasarirako mekanismoak bultzatzea
  • Oroimenaren antolaketa
  • Plazerra eta menpekotasunaren kontrola
  • Nerbio sistema autonomoaren aktibatzea
  • Ugalketa eta kitzikapen sexuala [1]

Aipatutakoaz gain, sistema linbikoa ikasketarekin erlazionatuta dago. Izan ere, ikastea merezi duena eta merezi ez duena zehazten ditu, egoera bakoitzak sortzen dizkigun sentsazio atseginen edo mingarrien arabera. Sistema linbikoak zehazten duen ikasketak eragina izango du gure nortasunean [3].

Sistema hau bi mailetan sailkatuta dago, alde batetik lobulo linbikoa, eta bestetik kortex azpiko eremuak eta traktuak.

LOBULU LINBIKOA KORTEX AZPIKO EGITURAK
NUKLEOAK TRAKTUAK BESTELAKO EGITURAK
Kailukara azpiko bihurgunea

Zingulu bihurgunea

Zingulu bihurgunearen estugunea

Hipokanpo alboko bihurgunea

Uncusa

Hipokampo formazioa

Talamoaren bizkarraldeko nukleoak

Trenkada nukleoa edo nukleo septalak

Accumbes nukleoa

Hipotalamoaren nukleoak

Amigdala gorputzaren nukleoak

Oinaldeko nukleo zurbila

Fornixa

Bukaera ildaxka

Sabelaldeko zuntz amigdalafugak

Faszikulu mamilotalamikoa

Habenula nukleoa

Sabelaldeko eremu tegmentala

Bekoki aurreko nukleoa

Lobulo linbikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Garun hemisferioen erdialdialdeko ikuspegitik lobulu linbikoaren osagaiez gain, gorputz kailukara, fornixa, septum pellucidum eta bestelako egiturak ikus daitezke

1978an Broccak lobulu llinbiko deitu zion egitura multzo honi bi hemisferioen arteko muga delako. Sistema linbikoaren kortex atala izango da eta hainbat funtzio konplexuekin lotuta dago, esate baterako zinguluaren bihurgunetik zuntz batzuk abiatuko dira aurpegi nukleora, zuntz kortikonuklearrekin batera, beraz emozioen araberako adierazpen mimikoarekin egongo da erlazionatuta [4].

Kailukara azpiko bihurgunea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputz kaikukararen azpiko bihurgunea gorputz kailukararen aurre behealdean dago eta 2 bihurgunez osatuta dago, bukaera xafla aurreko bihurgunea eta usaimen aldeko bihurgunea hain zuzen ere. Bihurgune horiek brodman 24 eta 32 eremuekin erlazionatuta daude eta bertako lesioak askotan depresioarekin lotuko dituzte [2].

Zingulu bihurgunea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garuneko hemisferioen erdialdeko ikuspegian ikusten den C motako kurbadura da. Kailukara azpiko eremua amaitzen denetik gorputz kailukararen ia amaierara arte hedatzen da, hau da, gorputz kailukara ia osoa  inguratzen du.

Zingulu bihurgunearen mugak bi ildo mugatuko dituzte:

  • Goiko muga: zingulu ildoaren bidez erdialdeko bekoki bihurgunea eta zentro aldeko bihurgunea zingulu bihurgunetik bereiziko ditu.
  • Beheko muga: gorputz kailukararen eta zingulu bihurgunearen artean gorputz kailukararen ildoa dago [2].

Zingulu bihurgunea zenbait ataletan bana dezakegu:

  • Aurreko atala: gorputz kailukararen belauna inguratzen du.
  • Atzeko atala: gorputz kailukararen gorputzaren inguruan dago [5].

Garun kortexaren eremu somatosentsorialarekin konekzioak ditu eta neokortexetik, talamotik eta aurreko nukleotik jasoko ditu aferentziak, eferentziak, ordea, kortex entorrinalera bidaliko ditu [5].

Minaren pertzepzioarekin, nozizepzioarekin [2], emozioen formazioarekin eta portaera, ikasketa eta oroimenaren prozesamenduarekin lotuta dago [5].

Zingulu bihurgunearen estugunea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputz kailukararen esplenio atalaren mailan zingulu bihurgunearen eta hipokanpo alboko bihurgunearen komunikazioa zingulu bihurgunearen estugunearen bidez lortzen da [5].

Hipokanpo alboko bihurgunea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loki lobuluaren oinaldetik hoberen ikusten da. Rhinalis ildoaren, erdialdeko eta alboko garondo lokietako bihurguneen erdialdean eta uncusaren alboaldean kokatzen da.

Brodmannenko hainbat eremuekin erlazionatuta dago: kortex entorrinala (27 eta 28), 35, 36, 48 eta 49. Hipokanpo alboko bihurguneari esker asoziaziozko eremu kortikalen eta hipokanpoaren arteko komunikazioa ahalbidetzen du, bertatik hipokanpora heltzen diren informazio aferentea igarotzen baita [2]

Begi bistaz uncusa hipokanpo alboko bihurgunearen jarraipena dirudi. Loki lobuluaren atze erdialdean, atzeko gai zulatuaren eta gorputz mamilarren alboaldean, alboko genikulatum gorputzaren aurrealdean eta mesentzefaloaren aurre alboaldean dago.

Zenbait bihurguneekin dago erlazionatuta:

  • Atzealdean: limbo barruko bihurgunea
  • Aurrealdean: untzinatu faszikulua
  • Erdialdean: ilargierdi bihurgunea
  • Alboaldean: ambiens bihurgunea [2]

Uncusak 3 aurpegi ditu:

  • Atzeko aurpegia edo goiko aurpegia nukleo zurbilarekin du jarraipena.
  • Aurreko aurpegia: Rhinalis ildoaren bitartez hipokanpo alboko bihurgunetik bereizten da.
  • Erdialdeko  aurpegia: garrantzitsuena da eta 2 ataletan banatzen da, aurreko atala eta atzeko direnak [6].

Uncusa oso garrantzistua da kognizioarekin loturiko prozesuetan. Sistema linbikoa eta usaimenari buruzko funtzioetan parte hartzen du.

  • Oroimenean parte hartzea: bere eginkizun nagusietako bat lan-oroimena kodetzen eta finkatzen laguntzen du. Gainera, informazio berria oroitzapen gisa gordetzen laguntzen du, oroimen anterogradoan inplikaturik egonik.
  • Usaimen informazioaren prozesamendua: usaimen informazioa prozesatu eta transmitituko du.
  • Orientazio espaziala: garun mapak sortzen eta geure burua orientatzen lagunduko du.
  • Gogo aldartea eta antsietatea erregulatzea [7]

Hipokanpo formazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hipokanpoak, hortz bihurguneak eta subikulumak osatzen duten egituren multzoa da [2]. Egitura horiek guztiak loki lobuluan daude eta haien funtzio nagusiak oroimenarekin, orientazio espazialarekin zein arretaren kontrolarekin erlazionaturik daude [6].

Hipokanpoaren formazioa epe luzerako oroimenaren finkapena burutzen du, beraz formazio horretan lesioren bat ematen baldin bada, berehalako eta epe laburreko oroitzapenetaz ez dira oroituko arreta galtzean.

Hipokanpoa hipokanpo formazioaren egiturarik garrantzitsuena da eta gorputz mamilarrari lotuta dago fornixaren bidez. Ammon-en adarra gisa ere ezagutzen da [2] eta loki lobuluaren barrualdean edo erdialdean kokatzen da. Egitura honen aurrealdea atzealdea baino lodiagoa da, animali baten zangoa irudiz [6].

Alboko bentrikuluaren loki kirtenaren zoruan aurkitzen den gai grisezko faszikulua da. Alokortexaren gehiengoa osatzen du [2]. Hipokanpoan zeharkako ebaketa egiten bada, zenbait muga ezberdindu ditzakegu:

  • Aurreko muga: loki aldeko poloa
  • Alboko muga: loki kortexa, alboko idoaren sakontasunean kokatzen dena
  • Erdialdeko muga: hipokanpo alboko bihurgunea eta uncusa

Hipokanpoak zenbait atal ditu, alde batetik gorputza, eta bestetik burua, uncusaren atzeko aldean kokatzen dena [4].

Hipokanpoa gehienbat zelula piramidalez dago osatuta eta horien antolaketaren arabera 5 geruza izango ditu: kanpoko geruza plexiformea, oriens geruza, geruza piramidala, izpi itxurako geruza eta geruza lacunosomolekularra. Horretaz gain, hipokanpoa 4 eremutan antolatuta dago:  

  • CA1: atalik handiena da. CA2 eta subikulu arteko eremua da. Piramide itxurako zelula txikiz osatuta dago.
  • CA2: piramide itxurako zelula handi eta ugariz osatuta dago.
  • CA3: piramide itxurako zelula handi eta gutxiz osatuta dago.
  • CA4: Bukaera laxoa deitzen zaio. Ez dago oso argi C3rekin duen muga. Gainera, ez da beste ataletan ikusten den geruza antolakuntza jarraitzen .

Hipokanpoak hainbat eremuetatik jasoko dituzte aferentziak eta eferentziak bidaliko dituzte:

Aferentziak Kortex entorrinala, trenkada eremua, kortex prefrontala, zingulu bihurgunearen aurreko atala, mamila aurreko eremua, formazio saretua
Eferentziak Trenkada eremua, talamoko aurreko nukleoa, gorputz mamilarrak, kortex entorrinala, kortex prefrontala, hipokanpo kontralaterala

Hipotalamoak hainbat eginkizun erabakigarriak ditu, besteak beste emozioen erregulazioa, motibazioa, hormonen aktibitatea, aktibitate autonomoa eta oroitzapenen eraketa. Hipokanpoak informazioa jasotzen eta sendotzen duela uste da, epe luzerako oroitzapenak ezartzeko aukera emanez. Gainera, memoria espazialean zeregina du, gauzak non dauden eta beste batzuekin zer erlazio duten gogoratzeko aukera ematen digu. Hortaz, funtsezkoa da mapa kognitiboak eratzeko [8]. Oroitzapen berriak sortzen ditu, bai aldizkakoak, bai autobiografikoak. Gainera, estimulu berrien agerpenaren aurrean jarduera hipokanpala areagotu egin dela frogatu da.

Lesioek ez dute eraginik gaitasun motorrak edo kognitiboak eskuratzearekin lotutako oroitzapenen eraketan, baizik eta oroitzapen berrien eraketan. Hau da, hipokanpoaren kalteak edo narriadurak atzera begirako amnesia (amnesia anterógrada) agertzea ekar dezake [6].

Hipokanpoak agresibitatean eta amorruan eragin ezberdina du estimulatutako eskualde hipokanpalaren arabera: loki aldeko poloa edo amigdalatik hurbil dauden eskualdeak aktibatzean, portaera harraparia edo borrokakoa ekarriko du; trenkada polotik hurbilen dagoen eskualdea aktibatzeak, berriz, bulkada horiek ezabatzen ditu.

Hipotalamoaren eta hipokanpoaren arteko konexio sinapikoak ugariak direnez, ez da ezustekoa hipokanpoa ere hormona erregulazioari eta zenbait funtzio endokrinori lotuta egotea [9].

Hortzdun bihurgunea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hortz bihurgunea hipokanpoaren erdialdean eta hipokanpo alboko bihurgunearen alboaldean kokatzen den gai grisezko egitura da. Alboko bentrikuluaren loki adarraren zoruan zehar hedatzen da. Aurrealdetik uncusera doa eta goi erdialdetik hipokanpoaren finbriarekin jarraipena du, indusium griseum bilakatuz [2].

Hipokanpoa ez bezala, hortz bihurguneen zelula nagusienak bikor zelulak dira eta haien axoiak zuntz goroldiotsuak deritze. Bikor zelulen kanpoaldetik hipokanpoko aferentzia zuntzek geruza molekularra osatuko dute. Hala ere, baditu zelula piramidalak, zelula polimorfikoen geruza osatuko dutenak [9].

Egitura honek garrantzi handia du gertaerazko oroimenean zein ingurumen berrien miaketan. Horretaz gain, adituek uste dute emozioen erregulazioan parte hartzen duela.

  • Oroimena: neurogenesia ematen den garuneko eskualde bakarretako bat dela uste da. Neurogenesi hori oroitzapen berriak bultzatu eta oroimen espaziala hobetzearekin lotuta dago.
  • Estresa eta depresioa: aipatutako neurogenesiak antidepresiboen erantzuna hobetzen du. Horretaz gain, estresak sortutako glukokortikoide endogenoak psicosia eta depresioa ekar dezakete, horrelakoak ez gertatzeko neurogenesiak estresaren sintomak modula ditzake.
  • Jokaera espaziala:  atal honetan lesioak ematen badira, oroimen espazialean aldaketak izan ditzakegu [6].

Subikulumaren kortexa hipokanpoaren eta kortex entorrinalaren arteko trantsizio eremua da; bien artean ezberdintasun nagusia zelula piramidalen geruza meheagoa dela [9].

Nahiz eta oraindik asko dagoen ikerketzeko, zientzialariek uste dute epilepsia kasu batzuetan zerikusia izan duela. Horretaz aparte, laneko oroimen, orientazio espaziala eta drogen menpekotasunerekin erlazionatuta dago [6].

Lobulo linbikoarekin erlazionaturiko gaixotasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alzheimer gaixotasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alzheimer gaixotasuna garunaren atrofia eta garuneko zelulen heriotza eragiten duen gaixotasun neurodegeneratibo progresiboa da. Dementziaren kausarik ohikoena da; era berean, dementzia pentsamenduaren, portaeraren eta gaitasun sozialen etengabeko murrizketa da, pertsona batek modu independentean bizitzeko duen gaitasunaren gain eragina duena, hain zuzen ere.[10]

Gaixotasunak aurrera egin ahala, hizkuntzarekin arazoak, desorientazioa, umore-aldaketak, motibazio-galera eta portaera-arazoak ager daitezke sintoma gisa.[11] Gaixotasunaren garapena hainbat ingurune-faktore eta faktore genetikorekin lotuta dago. Arrisku faktorerik garrantzitsuenak E apolipoproteinaren alelo batekin erlazio zuzena du.[12] Bestelako arrisku faktoreen artean buruko lesioaren aurrekariak, depresio klinikoa eta presio arterial altua aurki ditzakegu.[13] Alzheimer gaixotasuna amiloide plakekin, hari neurofibrilarrekin eta garuneko konexio neuronalen galerarekin lotzen da batez ere.[14] Tratamenduari dagokionez, ez dago Alzheimer gaixotasunarentzako osabiderik, bai ordea sintomak tratatzeko edota gaixotasunaren agerpena prebenitu/atzeratzeko tratamenduak (farmazeutikoak, psikosozialak, eta abar).

Gaixotasunaren aldi goiztiarrean aldaketa toxikoak gertatzen dira garunean eta lehen aipatu bezala, proteinen pilaketa ezohikoak direla eta, amiloide plakak eta hari neurofibrilarrak sortzen dira. Ondorioz, neurona osasuntsuek funtzionatzeari uzten diote, beste neuronekin dituzen konexioak galduz eta heriotzara bideratuz azkenean. Kaltea lobulu eta sistema linbikoaren parte den hipokanpo formazioan eta kortex entorrinalean hasten da; bi elementu hauek lotura zuzena dute oroimenarekin. Neuronak hiltzen eta endekatzen doazen heinean, gaixotasunak garunaren atal desberdinak erasotzen ditu, garun ehuna guztiz suntsituz.[14]

Hainbat ikerketek frogatu dutenez, lobulu temporala eta eremu honetako egitura linbikoak (batez ere hipokanpo formazioa eta amigdala) nabarmen kaltetzen dira Alzheimer gaixotasunaren ondorioz.[15] Aipatu dugunez, lobulu linbikoa edo sistema linbikoa garunaren neokortexaren erdialdean dagoen eraztun itxurako egitura sare bat da eta emozioarekin zein portaerarekin erlazio zuzena dauka (motibazioa, memoria eta pentsamenduarekin batez ere). Horren harira, sistema linbikoa osatzen duten egitura jakinetan (hipokanpoan batez ere), amiloide plakak eta hari neurofibrilarrak neokortexean baino askoz lehenago agertzen direla frogatu da; hipokanpoa, beraz, sentikorra da Alzheimer gaixotasunari dagokionez.[16]

Alzheimer gaixotasunaren azken fasean dauden pazienteek arazo larriak izaten dituzte sistema linbikoko kalteen ondorioz. Pazienteak ez dira gai iraganean gertatu dena edo inguruan gertatzen dena gogoratzeko. Fase honetan, pazienteak arestiko gertaerak ahazten hasten dira, eta ez dira gai inguruan gertatzen denarekin erlazionatzeko. Aldaketa emozionalak dituzte, gaixotasunak sistema linbikoari kalte egiten diolako eta neokortexa hondatuz doalako pixkanaka.[16]

Depresioa organismoaren (bereziki garunaren), aldartearen eta pentsatzeko moduaren aldaketagatik sortzen den patologia da. Gaur egun aldartearen patologia ezagunenetarikoa da, mundu mailan sufrimendu mental gehien eragiten duena bere prebalentzia altuagatik, izan ere, esaten da populazio generalaren %15ak sufritzen duela. Gainera, morbilitate eta mortalitate tasa altuak uzten ditu, herrialde garatuetan 5. diskapazitate kausarik ohikoena delarik. Gauzak horrela izanik, ikerketa asko egin dira depresioa sakonago ezagutu nahian eta aurrerapen batzuk egin badira ere, oraindik asko falta da gaixotasuna erabat ezagutzeko. Klinikari dagokionez, depresio gradu desberdinak ezagutzen dira eta pazienteak oso heterogenoak badira ere, orokorrean ondorengo sintomak adierazten dituzte:

  • Aldartearen edo umorearen jeitxiera egonkorra, hau da, beti tristura sentsazioa izaten dute.
  • Energia baxua.
  • Anedonia, plazerra sentitzeko ezintasuna normalean gogoko dituzten aktibitateak burutzean.
  • Autoestima baxua
  • Kontzentrazio baxua.
  • Loaren alterazioak
  • Jateko gogoaren alteriazioak.
  • Bizitzarekiko ikuspuntu pesimista.
  • Kulpabilitate sentsazioa.
  • Autolesiorako joera eta bere buruaz beste egiteko ideia errekurrenteak.

Etiologiaren aldetik, oso gaixotasun konplexua da depresioa eta sailkapen mota asko proposatu badira ere gaur egun bi etiologia desberdin nagusi onartzen dira bereziki:

  • Exogenoa edo erreaktiboa: depresioa sortzen duen kanpoko estimulu oso markatu bat dago. Estimulu hau mota desberdinetagoa izan daiteke (gertukoren baten heriotza, estatus sozial galera sentsazioa, gaixotasun inkapazitante baten diagnostikoa, egoera ekonomiko txarra…) baina beti etorriko da inpotentzi sentsazio sakon batekin. Hasiera batean paziente honek ez du alterazio anatomofisiologikorik izango baina egoera luzaroan mantentzen bada alterazio emozionala bezala hasi zena biologiko ere bihur daiteke.
  • Endogenoa: Kanpo estimulu markaturik gabe agertzen den depresioa da, pazienteak berak ez daki zergatik sentitzen den gaizki. Kasu honetan alterazioa erabat anatomofisiologikoa dela kontsideratzen da.

Azkenik, depresioaren patogeniari dagokionez, jakin behar da faktore mota askok garrantzia dutela depresioaren garapenean eta bereziki honen adierazpenaren larritasunean, besteak-beste:

  • Genetika: argi ikusten genetikak garrantzi handia duela depresioaren bilakaeran. Izan ere, depresio adierazpen larriak pairatzen dituzten pazienteen senideek harrisku handiagoa erakusten dute haiek ere depresio mota larriak pairatzeko. Honi buruz ez da asko ezagutzen baino aldartearen patologien markadore genetiko inportanteak deskribatu dira X, 4,5,11,18 eta 21 kromosometan.
  • Faktore psikosozialak: haurtzaroan esperientzia gogorrak bizi izana, egunerokotasunean zailtasunak izatea,  gertakizun gogorrek (norbaiten heriotza), autoestima baxua, sare sozial urria izatea edo ez sozializatzea…
  • Faktore kimikoak: neurotrasmisore desberdinen maila anomaloak detektatzen dira depresioa duten paziente gehienetan, bereziki ondorengo transmisoreetan:
    • Serotonina: rafe nukleotan sortzen da nagusiki, zubiaren eta erraboilaren artean kokatzen dena eta funtzio asko burutzen ditu, esaterako umorea, portaera, minaren perzepzio emozionala, sexu aktibitatea, lo-esna zikloa, gosea, funtzio endokrino eta kardiakoak etab… kontrolatzen ditu.
    • Noradrenalina: Locus Coeruleus izeneko nukleo entzefalikoan sortzen da nagusiki eta bertako neuronen axoiek sistema limbikoko egituretan egiten dute sinapsia nagusiki, esaterako amigdalan eta hipokanpo formazioan. Locu Coeruleus izeneko nukleo hau, formazio erretikularren parte da eta aktibitate toniko desberdinak ditu. Nukleo honen aktibitatea asko handitzen da esna gaudenean eta estres egoeretan, horrela organismoa adi mantentzen du arrisku egoerak nabaritzen dituenean. Horrela, estres kronikoak depresio erreaktiboa sor dezake, gorputza noradrenalina maila altuetara ohitzen denez, estresa murrizten den momentuan, noradrenalina mailak jaitxi egiten dira sistema linbikoan eta honek depresioa eragin dezake. Hau dena animalietan jada frogatu da.
    • Dopamina: Locus niger-aren pars compacta-ko neurona pigmentatuek eta mesentzefaloko tegmentuaren sabelaldeko neuronetan sortzen da nagusiki. Azken honetatik, bide bat sortzen da tegmentuaren sabelaldea sistema linbikoko nucleus accumbensera eta kortex prefrontalera (bide mesolinbiko-kortikala), garrantzi handia duena garunak funtzio motorea ondo kontrola dezan.
  • Faktore anatomikoak: gaur egun egin diren ikerketen ostean, umorearen erregulazioa azaltzen duen hipotesi edo modelo anatomiko bat proposatu da. Modelo honek proposatzen du aldartearen erregulazioaz arduratzen diren gune nagusiak kortex prefrontala, amigdala, hipokampoa, talamoa eta nukleo basalak izango direla. Horrela bereziki bi bidek egingo dute aldartearen erregulazioa:
    • Zirkuito linbiko-talamiko-kortikalak. Zeinak bere baitan hartzen dituen amigdala, talamoaren birkar erdialdeko nukleoak eta kortex prefrontala.
    • Zirkuito linbiko-ildaskatu-zurbil-talamiko-kortikal.

               Modelo honen arabera, posible da aldartearekin erlazionatutako patologia desberdinak, horien artean     depresioa, zirkuito hauetan parte hartzen duten  egituren kalte anatomikoaren ondorioz sortzea. Edo gutxienez, egitura hauek kaltetuta egon ezkero depresioa pairatzeko aurredisposizio bat izango genuke.

Amaitzeko,  aipatu beharra dago nahiz eta teoria eta hipotesi asko sortu eta frogatu diren, oraindik asko falta dela gaixotasuna erabat ulertzeko, izan ere, depresioa erabat ulertu ahal izateko emozioen inguruko sistema osoa ulertu behar da eta horretarako asko falta da. Hala ere, ikerketa asko egiten ari direla azken hamarkadetan gaixotasunaren funtsak hobeto ulertzen sahiatzeko.  Aipagarriak diren ikerketa pare bat ondorengoak dira:

  • 1998an, frogatu nahi izan zen ea depresioak eragiten zigun tristuraren eta tristura emozional arruntaren artean erlaziorik zegoen, edo garunak berdin funtzionatzen zuen bietan. Horretarako, kontrol bezala depresiorik gabeko pertsonak aukeratu ziren alde batetik eta bestetik depresio gradu desberdinak zituzten pazienteak. Emozioak eragiteko emozionalki kargatutako pelikulak erabili ziren eta pelikula hauek ikusten zituzten bitartean pazienteei fMRI proba egiten zitzaien. Horrela ikusi zen tristura eragitean pertsona guztietan aurreko kortex prefrontalean, kortex temporalean, garuntxoan eta kaudatuan. Baina frogatu zen depresioa zuten pertsonetan aktibitatea askoz gehiago handitzen zela kortex prefrontal medialean eta zingulu bihurgunean. Horrela, argi geratu zen bi gune hauek nolabaiteko eragina zutela depresioaren ezarpenean.
  • Beste ikerketa batean, berriro ere erresonantzia magnetikoa erabiliz, frogatu zuten depresioa pairatu ostean pazienteek hipokanpo bolumen txikiagoak zituztela depresiorik inoiz izan ez zuten adin bereko kontrol pertsonekin alderatuz. Gainera ikusi zen erlazio zuzena zegoela depresio denboaren eta hipokanpoaren bolumen galeraren artean. Horretaz gain, depresio ostean, pazienteek hitzezko oroimen puntuazio baxuagoak eman zituzten kontrolekin alderatuz, frogatuz hipokanpoak bolumena galtzeaz gain funtzioa ere galtzen duela depresiodun pertsonetan.[17][18][19][20]

Entzefalopatia linbikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entzefalopatia limbikoa gaixotasun inflamatorioa da, 1878 an Brocak definitutako lobulu linbikoan. Hori batzuetan hipokanpoan soilik mugatuko da eta beste batzuetan lobulu limbikoaren kanpo diren atal batzuetara zabaltzera iritsiko da. Entzefalopatia linbikoa paraneoplasikoa izan daiteke edo ez paraneoplasikoa. Sintomak 12 astetan agertuko dira, epe laburreko memoriaren alterazioak, alterazio kognitiboak, aldaera psikatrikoak eta epilepsia krisiak.

Entzefalopatia limbiko paraneoplasikoa tumore baten ondoriozko lobulu limbikoaren inflamzioan datza. Entzefalopatia limbikoa diagnostikatzearen ondotik 10 kasutik 6-tan tumore bat atxematen da. Horrelakoetan tumoreak askatutako antigorputzek neuronen aurkako erantzuna sortuko dute. Antigorputz onkoneuronalak ezberdinak dira tumorearen arabera AntiHu eta ANNA3 (bronkioetako tumore batean), AntiMa2 (barrabiletako tumoretan), AntiCV2 (lymphoma, thymoma,...). [21] Horretarako diagnostikorako hainbat azterketa burutzen dira: Erresonentzia elektromagnetikoa, elektronzefalografia, likido zerebrospinalaren analisiak eta antigorputz testak.[22]Horrela lortzen da jakitea entzefalopatia paraneoplasikoa den edo ez. Paraneoplasikoa bada tumorea tratatuko da, ez bada orduan beste arrazoiak sekatuko dira.[23]

Entzefalopatia ez paraneoplasikoaren kasuan beste arrazoi batzuen gatik inflamazio bat sortzen da, infekzio baten ondorioz edo autoinmunea izan daiteke. Azkenean patologia berdina sortuko dute baina tratamendua ezberdina izango da, kasu horretan inmunoterapia erabiliko da [23].

Eskizofrenia buru-nahaste larria da,  pertsonek modu anormalean interpretatzen dute errealitatea. Eskizofreniak haluzinazio, eldarnio eta nahasmendu larrien konbinazioa eragin dezake pentsamenduan eta portaeran, eguneroko funtzionamenduari eragiten diona eta ezgaitzailea izan daitekeena [24]

Eskizofrenia duten pertsonek tratamendua jaso behar dute bizitza osoan zehar. Tratamendu goiztiarrak sintomak kontrolatzen lagun dezake konplikazio larriagoak garatu aurretik, eta epe luzerako pronostikoa hobetu dezake [24]

Azterlan epidemiologikoen bidez, gaixotasunarekin lotutako bost ingurumen-faktore lortu dira: cannabisa, urbanizazio-maila, gutxiengo bateko kide izatea, trauma goiztiarra eta jaio aurreko edo bizitzako lehen hilabeteetako kalte neurologikoak [25]

Gaixotasun hau nolabaiteko patroi baten pean garatzen da. Prozesu patogenetikoa sortzen duen prozesua kognitiboa, emozionala eta biologikoa da. Hasiera lehen agerraldi psikotikoaren agerpen gisa agertzen da, eta normalean sintoma positiboekin lotzen da, baina sintoma negatiboak aurretik agertzen dira, kasu askotan urte asko lehenago (haurtzaroa, nerabezaroa) [25]

Eskizofrenia eta sistema linbikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskizofrenia kasu batzuetan hipokanpoaren tamaina normala baino txikiagoa da, fetu-etapan sortzen hasten denetik, eta lehen sintoma psikotikoak agertzen direnean, normalean gizabanakoa nerabezarora iristean, are gehiago atrofiatzen da [26]

Eskizofrenia kasuen % 1 eta % 2 artean 22 kromosomaren anomalia genetikoekin lotuta daude (22q11 delezio sindromea). Kromosoma horrek garuneko eremu jakin batzuen garapenean esku hartzen duten geneak ditu. Hala ere, anomalia genetiko hori duten gaixo guztiek ez dute eskizofrenia garatzen, baina helduen intzidentzia biztanleria orokorrarena baino 20 aldiz handiagoa dela kalkulatzen da. Eskizofrenia duten pertsona guztiek ere ez dute sindrome hori jasaten.

Delezio-sindromea duten gizabanakoen hipokanpoa txikiagoa da, tamaina jarduera handiagoarekin konpentsatzen da, eta pertsona horiek estresa pairatzen badute – Bereziki nerabezaroko aldi kritikoan – Hiperaktibitateak neurotransmisore bat, glutamatoa, handitzea eragingo luke, hipokanpoa intoxikatu eta atrofia eraginez. Sintoma psikotikoak hipokanpoaren gehiegizko jarduera horren ondorio izan daitezke [26]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) «Sistema límbico: partes, funciones y enfermedades - Con Fotos y Vídeo» psicologia-online.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  2. a b c d e f g h i j (Gaztelaniaz) «Sistema límbico» Kenhub (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  3. (Gaztelaniaz) «Sistema límbico y emociones» Terapias de Estimulación Cognitiva 2019-01-03 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  4. a b N7 | Lóbulo límbico | Anatomía 2 | FMed UBA. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  5. a b c d «giro_cingulado [Neurocirugía Contemporánea»] www.neurocirugiacontemporanea.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  6. a b c d e f «uncus_cerebral [Neurocirugía Contemporánea»] neurocirugiacontemporanea.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  7. (Gaztelaniaz) «Uncus: estructura y funciones de esta parte del cerebro» psicologiaymente.com 2017-09-10 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  8. (Gaztelaniaz) «Formación hipocampal: partes y funciones» psicologiaymente.com 2018-02-23 (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  9. a b c (Gaztelaniaz) «Hipocampo» Kenhub (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  10. (Ingelesez) «Alzheimer's disease - Symptoms and causes» Mayo Clinic (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  11. (Ingelesez) «Dementia» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  12. (Ingelesez) Long, Justin M.; Holtzman, David M.. (2019-10-03). «Alzheimer Disease: An Update on Pathobiology and Treatment Strategies» Cell 179 (2): 312–339.  doi:10.1016/j.cell.2019.09.001. ISSN 0092-8674. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  13. (Ingelesez) Knopman, David S.; Amieva, Helene; Petersen, Ronald C.; Chételat, Gäel; Holtzman, David M.; Hyman, Bradley T.; Nixon, Ralph A.; Jones, David T.. (2021-05-13). «Alzheimer disease» Nature Reviews Disease Primers 7 (1): 1–21.  doi:10.1038/s41572-021-00269-y. ISSN 2056-676X. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  14. a b (Ingelesez) «Alzheimer's Disease Fact Sheet» National Institute on Aging (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  15. Hopper, M. W.; Vogel, F. S.. (1976-10). «The limbic system in Alzheimer's disease. A neuropathologic investigation» The American Journal of Pathology 85 (1): 1–20. ISSN 0002-9440. PMID 135514. PMC 2032549. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  16. a b (Ingelesez) Turkington, Carol; Mitchell, Deborah R.. (2010). The Encyclopedia of Alzheimer's Disease. Infobase Publishing ISBN 978-1-4381-2858-0. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  17. Álvarez, Enrique. (2016-09). «Bases neuroquímicas de la depresión. Un modelo médico de la enfermedad depresiva» Psiquiatría Biológica 23: 9–15.  doi:10.1016/s1134-5934(17)30048-9. ISSN 1134-5934. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  18. «Depresión en niños y adolescentes: Tratamiento» Pediatric Patient Education 2021-01-01  doi:10.1542/ppe_document252.spanish. ISSN 2156-3012. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  19. UCV-SCIENTIA. Universidad Cesar Vallejo (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  20. Antunes Vasconcellos, Erika. Imagens simbolicas no adoecer. Universidade Estadual de Campinas - Repositorio Institucional (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  21. Serratrice, Georges; Pellissier, Jean-François; Serratrice, Jacques; Paula, André D.E.. (2008-11). «L’encéphalite limbique — Evolution des concepts» Bulletin de l'Académie Nationale de Médecine 192 (8): 1531–1542.  doi:10.1016/s0001-4079(19)32660-3. ISSN 0001-4079. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  22. (Ingelesez) Budhram, Adrian; Leung, Andrew; Nicolle, Michael W.; Burneo, Jorge G.. (2019). «Diagnosing autoimmune limbic encephalitis» CMAJ (CMAJ) 191 (19): E529–E534.  doi:10.1503/cmaj.181548. ISSN 0820-3946. PMID 31085562. PMC PMC6520067. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  23. a b (Ingelesez) Tüzün, Erdem; Dalmau, Josep. (2007-09). «Limbic Encephalitis and Variants: Classification, Diagnosis and Treatment» The Neurologist 13 (5): 261–271.  doi:10.1097/NRL.0b013e31813e34a5. ISSN 1074-7931. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).
  24. a b (Gaztelaniaz) «Esquizofrenia - Síntomas y causas - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  25. a b (Gaztelaniaz) Selma Sánchez, Hugo. (2008-11). «Neuropsicología de la esquizofrenia» Cuadernos de neuropsicología 2 (2): 79–134. ISSN 0718-4123. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  26. a b (Gaztelaniaz) «Asocian la esquizofrenia con atrofia del hipocampo en la adolescencia» www.webconsultas.com 2019-06-19 (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]