[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Opportunity

Wikipedia, Entziklopedia askea
Opportunity
Fabrikazioa
FabrikatzaileaJet Propulsion Laboratory
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
AurrekoaSojourner Rover
HurrengoaCuriosity (en) Itzuli
Espazio jaurtiketa 2003ko uztailaren 7a
Surface exploration 2004ko urtarrilaren 25a
Loss of signal 2018ko ekainaren 10a
Service retirement 2019ko otsailaren 13a
KudeatzaileaJet Propulsion Laboratory
Kokapena
KokapenaMargaritifer Sinus quadrangle (en) Itzuli
Honen parteMars Exploration Rover
Ezaugarriak
Energia-iturriaspacecraft solar array (en) Itzuli eta litio-ioizko bateria
Dimentsioak154 (altuera) cm
wheelbase: 122 (zabalera) × 141 (luzera) cm
spacecraft solar array: 225 (zabalera) × 151 (luzera) cm
Masa185 kg

Opportunity (izen ofiziala: MER-B edo Mars Exploration Rover – B) NASAk Mars Exploration Rover misioan Martera bidalitako rover robota da, Spirit (MER-A) robotaren bikia. 2003ko uztailaren 7an bidali zuten Martera, eta 2004ko urtarrilaren 25an iritsi zen bere jomugara. Aurreikuspena zen 92,5 egunetan zehar egongo zela funtzionamenduan, baina azkenean 5498 egun iraun zituen[1].

2018an Marten izandako hauts-ekaitzak direla eta, Opportunityk komunikatzeari utzi zion ekainaren 10ean, eta hibernazioan sartu zen 2018ko ekainaren 12an. Espero zen atmosfera garbitu ondoren berriro martxan hastea[2], baina ez zuen egin, eta horrek iradokitzen du hondamendi bat gertatu zela, edo hauts-geruza batek bere eguzki-panelak estali zituela. NASAk berarekin kontaktua berrezartzea espero zuen, rover-aren eguzki-panelak garbitu ahal izango zituen haize bolada bat aurreikusten baitzen 2018ko azaroa eta 2019ko urtarrila artean[3]. 2019ko otsailaren 13an, NASAko funtzionarioek aamaitutzat eman zuten Opportunity misioa, 2018ko abuztutik bidalitako 1.000 seinaleri baino gehiagori erantzun ez ostean[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Opportunity Rover» NASA Jet Propulsion Laboratory (JPL) (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).
  2. «Opportunity Emerges in a Dusty Picture | NASA» web.archive.org 2018-10-15 (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).
  3. «Update on Opportunity Rover Recovery Efforts | NASA» web.archive.org 2018-11-04 (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).
  4. (Ingelesez) «NASA's Opportunity Rover Mission on Mars Comes to End - NASA Science» science.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).


Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.