[go: up one dir, main page]

Edukira joan

Odysseus Elytis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Odysseus Elytis

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakΟδυσσέας Αλεπουδέλης
JaiotzaHeraklion1911ko azaroaren 2a
Herrialdea Grezia
Lehen hizkuntzagreziera
HeriotzaAtenas1996ko martxoaren 18a (84 urte)
Hobiratze lekuaAtenasko Lehen Hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaNational and Kapodistrian University of Athens (en) Itzuli : kimika
Hizkuntzakgreziera
greziera modernoa
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, poeta, arte-kritikaria eta idazlea
Lantokia(k)Atenas eta Paris
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakBigarren Mundu Gerra
KidetzaHellenic Authors' Society (en) Itzuli
MugimenduaThirties Generation (en) Itzuli
Izengoitia(k)Οδυσσέας Ελύτης

IMDB: nm2937765 Musicbrainz: d56d76ee-f179-4496-ae8b-c22b7c326687 Discogs: 945819 Allmusic: mn0002199060 Find a Grave: 92082538 Edit the value on Wikidata

Odysseas Alepoudellis, grezieraz: Οδυσσέας Αλεπουδέλλης, Odysseas Elytis Οδυσσέας Ελύτης izengoitia zuena (Heraklion, Kreta, 1911ko azaroaren 2a - Atenas, 1996ko martxoaren 18a), greziar olerkari eta saiakera idazlea izan zen. Surrealismoaren eragina hasierako poesian nabaria du: Orientabideak (1940) eta Lehen eguzkia (1943). Haren ideiek, Greziako kolorez eta argiz jantziak, mirari sentikor baten irudia dute. Gero, lirismo tradizionalagorako joera eta tonu epiko zorrotza hartzen dute; egungo historiarekiko lotura hertsia agertzen du Kantu heroiko elegiakoa, Albanian eroritako ikurrari eta Sei eta ausiki bat zerurako (1960) liburuetan, eta orobat To Axion Esti (1959, Bidezko da), bere obrarik garrantzitsuenean. Beste poema-liburu interesgarriak ere baditu, hala nola Monograma (1972), Igarlea (1973), Alabaordeak (1974), Vila Natacha (1974), Zeinuen araudia (1977) eta, batez ere, Maria Nefeli (1979) aparta, etsita egon arren etorkizun handia duen emakume gazte baten irudian oinarritua. Prosan saiakerak, Teofilo pintorea (1973), Paper irekiak (1974) eta Papadiamantisen xarma (1976), eta itzulpen ugari egin ditu, besteak beste, Berridazketa (1976) liburuan bildutako Giraudoux, Maiakovski, Jouve, Lorca, Ungaretti eta Brechten lanenak. 1979an, Literaturako Nobel saria jaso zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]