[go: up one dir, main page]

Edukira joan

København (itsasontzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

København ontzia bost mastileko ontzi daniarra izan zen, itsas entrenamenduetarako belaontzi moduan erabiltzen zena, 1928ko abenduaren 22an desagertu zen arte. Asiako ekialdeko daniar konpainia batek eraiki zuen 1921ean, eta garai hartako belako ontzi handiena izan zen, gazteen entrenamenduetarako erabilia. København ontziaren azken aztarnak 1928ko abenduaren 21ean galdu ziren, Australiatik Argentinarako bidai batean. Ontzia desagertu zen eta orain arte ez da aztarnarik agertu.

København ontzia Leitheko Ramage & Ferguson sinadurak diseinatu zuen 1913an eta 1921eko martxoaren 21ean eraikia Asiako Oriental konpainiagatik. “Gran Dans” izan zen bere ezizena, munduko belaontzi handiena zelako 131 metroko luzera zuen eta 3.965 tonako pisua; ontziko mastilak 20 pisuko etxe baten altuera zuten eta belaren tamaina 5202 metro karratukoa zen. Diesel motor osagarri bat eta hari gabeko transmisorea baitzuen, eta brankako maskaroian Absalon apezkikuaren aurpegi tailatua nabaritzen zen.

Batez ere ofizial lizentzia lortu nahi zuten kadete gazteak entrenatzeko erabiltzen zen, eta ontziaren kostuetako batzuk konpentsatu ahal izateko, bidaietan karga-kopuru mugatu batzuk eramaten hasi zen. Nils Juel-Brockdorff baroiak ontziaren eraikuntza zaindu zuen, eta ondoren, lehen kapitain moduan jarri zen. 1921etik 1928ra bitartean, itsasontziak bederatzi bidai egin zituen, ia kontinente guztiak bisitatuz eta bi ingurabide osatuz.

1928ko irailaren 21ean, København ontziak Nørrensundby-etik Buenos Aireserako bidaia egin zuen; zoritxarrez ontziaren azken bidaia izan zen, Hans Andersen kapitainak gidatua. 75 lagun zeuden ontzian, 26 marinel, 48 kadete eta kapitaina.

Helburua zen kreta eta zementuzko kargamentu bat Buenos Airesen deskargatzea, beste karga bat igotzea eta Melbournera joatea. Azkenik, bertan, Europara eramateko zen australiar gari karga bat kargatuko zuten.

København ontzia 1928ko azaroaren 17an iritsi zen Buenos Airesera, eta bertako biztanleak harrituta geratu ziren ontziarekin, bereziki Danimarkako emigranteak. Merkantzia deskargatu zuten baina Australiarako bidaia atzeratu egin zen, kargamentua eramateko ordainketa-komisiorik ez zegoelako.

Azkenean, abenduaren 14an, Andersen kapitainak kargamenturik gabe Australiara joatea erabaki zuen, 45 eguneko iraupena zuen bidaia batean. Abenduaren 22an, København-ek irrati-mezuak trukatu zituen William Blumer norvegiako lurrun-ontziarekin, eta esan zuen Tristan de Acuñatik 900 miliara zeudela eta "dena ondo zihoala". Blumerra København ontziarekin harremanetan jartzen saiatu zen gau horretan bertan, baina ez zuen lortu, eta egun hartatik ez zen inoiz Københavnen berririk izan.

Bilaketa eta legatzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Australiarako bidaiaren distantzia oso handia zenez, eta Andersenek mezurik bidali gabe denbora luzeak ematen ohi baitzituenez, hasieran ez ziren kezkatu daniarrak. Baina kezkak gora egin zuen denbora pasatu ahala mensajerik jaso gabe, ez zegoen København-en berririk eta. 1929ko apirilean, Asiako Ekialdeko daniar Konpainiak Mexikoko Tristan de Acuña motor-ontzia bidali zuen honen bilaketarako. Bizilagunek jakinarazi zuten bost mastako ontzi handi bat ikusi zutela trinketezko makil apurtu batekin 1929ko urtarrilaren 21ean, baina ez zen irlara iristen saiatu. Mexikarrak, Royal Navyrekin batera, København ontziaren bilaketan ibili ziren zenbait hilabetez, baina ez zuten arrastorik aurkitu. Danimarkako gobernuak, martxoaren 13an deklaratu zuen, ontzia eta tripulazioa desagertuta zeudela.

København ontzia desagertzeari buruzko teoria asko proposatu dira. Onartuena da ontziak iceberg batekin talka egin zuela iluntasunaren edo lainoaren ondorioz. Kasu horretan, ontzia oso arin hondoratu zen, tripulazioak erreakzionatzeko denbora izan barik. Dagoen beste teoria alternatibo bat da, kargarik gabe lastratuta zegoela ontzia eta "koarentako zimurtsuak" izeneko haize bortitzen ondorioz iraulia izan zela, bizirik atera zirenek salbamendu-txalupak erabili ezinean.

København ontzia desagertu eta hurrengo bi urteetan, bost mastako ontzi misteriotsu bat ikusi zen Ozeano Barean, honen deskribapenarekin bat zetorrena, eta horrek ontziari buruzko espekulazioa piztu zuen. Lehen informazioa Txileko arrantzaleek eman zuten, eta 1930eko uztailean, Argentinako zamaontzi bateko tripulazioak bost mastileko "ontzi mamu" bat ikusi zuen haizealdi gogor batean. Kapitainak deklarazioa hartu eta "Kopenhageko espiritua" ote zen galdetu zien. Hurrengo asteetan, Paskuako islan eta Peruko kostan ikuspen gehiago izan ziren. Urte batzuk berenduago, Mendebaldeko Australiako kostaldean, ontzi baten hondakin batzuk aurkitu ziren eta "København" irakurtzen zen hondakin horietan.

Ontziaren hondakinak agertzen jarraitu ziren eta 1934an, The New York Timesek jakinarazi zuen København-eko kadete baten egunkaria botila baten barruan aurkitua izan zela Bouvet irlan, Atlantikoaren hegoaldean. Egunkariak zioenez, icebergek ontzia suntsitu ondoren abandonatua izan zen, eta marinelak salbamendu-txalupak erabiltzen saiatu ziren, baina zoritxarrez, porrot egin zuten. 1935ean, partzialki lurperatuta aurkitu zituzten giza hondakinak eta salbamendu-txalupetako baten hondakinak ere bai Afrikako hego-mendebaldeko kostan.

2012an, urpekari batzuek hondoratze baten hondakinak aurkitu zituzten Tristan de Acuñako hego-mendebaldeko kostaldean baina oraindik ez da egon hondoratzeari buruzko informaziorik. Bertako agintariak lanean ari dira Danimarkako Itsas Museoarekin, Danimarkako Kanpo Arazoetako Ministerioarekin eta Asiako Ekialdeko daniar Konpainiarekin, ea København ontzia den jakiteko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bruus Jensen, Palle, og Erik Jensen, Skoleskibet København: historie, forlis, tragedie. Kbh., 2005. (ISBN 8-712-04178-5)
  • Jens Kusk Jensen: Håndbog i praktisk sømandskab. Kbh., 1924, Foreningen til Søfartens Fremme (ISBN 8-714-28284-4)
  • Alan Villiers, Posted Missing: The Story of Ships Lost Without Trace in Recent Years New York: Charles Scribners' Sons, 1956, illus., p. 195-214.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]