Kármánen lerroa
Hegazkintza eta astronautikaren alorrean, atmosfera eta kanpo-espazioaren arteko muga zehazten duen lerroa da. Nazioarteko Aire-nabigazio Federazioak (FAI) onartzen duen definizioa da honako hau. Erakunde honek astronautika eta aeronautikaren inguruko legeak araupetzen ditu eta diziplina honetan hausturiko markak ikuskatzeko arduraduna da. FAIk astronautikoa deritzo Kármán lerrora arte burututako hegaldiari eta astronautikoa lerroaz gaindiko hegaldiei. [1] Theodor von Kármán (1881-1963) ingeniari eta fisikari hungariar-estatubatuarrak izena eman zion lerro honi. Kármánek aire-nabigazioan eta astronautikaren alorrean lehenengo ikerkertak burutu zituen. Hungariarrak zehaztu ahal izan zuen zein altitudean atmosfera meheagoa bihurtzen den aire-nabigazioaren interesetarako. Izan ere, puntu honetan ibilgailuek abiadura orbitala baino azkarrago bidaiatu beharko lukete aerodinamika nahikoa izateko euren buruak eutsi zezaten[2]. Kármánek gune hau itsas-mailatik 100km-ra finkatu zuen eta bertan atmosfera hain mehea bihurtzen da, ezen aireontzi berak hegorik ezta helizerik ere ez duen behar hegan egiteko. Beraz, behin aireontziek abiadura orbitalak bezain azkar bidaiatzen dutenean beste-nolako indarrak erabil ditzakete euren pisua higiarazteko. Altitude honetan atmosferaren bataz besteko presioa 3.2 × 10−2 Pa-koa da eta dentsitatea 5.6 × 10−7 kg m−3[3]
Hala ere, gaur egun ez dago mundu-mailan onarturiko definiziorik aire-espazioa eta kanpo-espazioaren arteko muga zehazteko. [4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ FAI
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
OLeary
izeneko erreferentziarako - ↑ .
- ↑ International Law: A Dictionary, by Boleslaw Adam Boczek; Scarecrow Press, 2005; page 239: <<The issue whether it is possible or useful to establish a legal boundary between airspace and outer space has been debated in the doctrine for quite a long time. . . . no agreement exists on a fixed airspace - outer space boundary . . .>>.